Azpi-atal honek ikasle bakoitzaren ebaluazio jakin bateko ikasgai guztietako notak pantaila berean sartzeko aukera eskaintzen du.
Bertara sartzean, goiburu grisean zehaztuko ditugu bilaketarako beharrezko datuak. Hasteko, kalifikatu nahi dugun ikasleari dagokion maila adieraziko dugu “Maila” eremuan. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren). “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea bera.

Zehaztapenak egin ostean ikasleari dagozkion ikasgai guztiak zerrendatuko dira:

Pantaila honetan ondoko datuak kudea daitezke:
 |
Ikasleen zehaztapena burutzeko bi modu daude:
– “Ikaslea” desplegablean zehaztu.
– “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabiliz.
|
Nota |
Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra. Zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa. |
Errek. |
Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota. Zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa. |
Oharrak |
Ohar predefinituak esleitzeko aukera. Inikan aurrez definitu behar dira.
|
Oharra |
Ikasgaiko oharra. Testu librea. |
 |
Ikasgaiaren ondoan ikur hau ageri bada, aukeratutako ikasleak ikasgai horretan laguntza-motaren bat jasotzen duela esan nahi du. |
Ikasleari oharra |
Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar orokorra. Tutoreak bakarrik du ohar hau idazteko aukera. |
 |
Edozein aldaketa gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu. |
Post Views:
119