Tutoreek, irakasleek ez bezala, ikasle bakoitzaren boletinak bistaratzeko eta inprimatzeko aukera dute. Horretarako, menuko “NOTAK > EMAITZAK: BOLETINAK” atala erabiliko da. “Maila” eremuan, defektuz, haserako orriko desplegablean zehaztutako taldea agertuko da. (Hau aldatzeko, beraz, haserako orrira joan beharko genuke eta berriro menuko aukera honetara sartu). Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da, baina hau “Ebal.” eremuan bertan aldatu ahal izango da. Jarraian, tutorizatutako ikasleen zerrenda bistaratuko da: Inika bidez ikasleen boletinak publiko egin badira, ikasle bakoitzaren izenaren azpian botoi bat agertuko da. Botoi hau klikatuz, ikasle horri dagokion boletina bistaratuko da.