Boletinekin gertatzen den moduan, tutoreek “Izarak” ere bistara eta inprima ditzakete. Horretarako, “NOTAK > EMAITZAK: Izarak” aukera atzituko dugu.
“Maila” eremuan, defektuz, haserako orriko desplegablean zehaztutako taldea agertuko da. (Hau aldatzeko, beraz, haserako orrira joan beharko genuke eta berriro menuko aukera honetara sartu). Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da, baina hau “Ebal.” eremuan bertan aldatu ahal izango da.
Pantailan, zehaztutako taldeko ikasleen zerrenda eta bakoitzari dagozkion ikasgaietako kalifikazioak bistaratuko dira taula moduko batean.
Pantailaren azpikaldean bi botoi ditugu: