HASIERAKO ORRIA

gu_p_hasera6Behin beharrezko datuak sartuta, haserako orria agertuko da pantailan:

Hasierako orri honetan hainbat atal bereiziko ditugu. Jarraian zerrendatuko ditugu goiko irudian zenbakitutako atalak:

  1. Hizkuntza – aldaketa: euskaraz edo gazteleraz lan egiteko aukera dago.
  1. Menu nagusia.
  1. Seme-alaba aukeraketa: bertatik zehaztuko da zein seme-alabaren datuen jarraipena egin nahi den. Aukera hau Inikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
  1. Seme-alaben jarraipena. Laburpena-taula hau, aukeratutako seme-alabaren hainbat datuetarako (hutsegite, arau-hauste, irakasle eta tutoreen anotazioak) atzipen zuzena da.

Datuaren eskuinaldean adierazten da kontsulta eguneratuta daramagun ala ez: ikonoa gorria bada, irakurri gabeko datuak ditugu; ikonoa berdea bada, datu guztiak irakurrita daude.

  1. Mezuak: sarrera-bandeja. Mezularitza-sistemaren zuzeneko atzipena da. Bertan kontsulta ditzakegu “igorlea”, “eranskina” -atxikitako fitxategirik izatekotan- eta bidaltze-data.
  1. Haserako orrira lotura: pantailaren goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatuz gero, haserako orrira itzuliko gara beti. Botoi hau eInikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
  2. eInikatik irten : pantailaren goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatzen badugu, eInikatik aterako gara. Botoi hau ere eInikako pantaila guztietan aurkituko dugu.
  3. Datuak aldatu: bertatik pasahitza alda dezakegu.
  4. Zereginak: etxerako lanen kudeaketa. Aukeratutako seme-alabaren batek irakasleak esleitutako etxerako lanen bat badu, eremu honetan agertuko da: zeregina zein den eta noizko den.

gp_zereginak

-Zereginaren izenburuaren gainean klikatuz gero, honen inguruko xehetasunak bistaratuko dira.

-“Guztiak ikusi”n klikatuz gero, ikasleari dagozkion zeregin guztiak bistaratuko dira.

10. Berrikuntzak: Inika aplikazioaren gainean eginiko azken berrikuntzen inguruko informazioa (aldaketa eta hobekuntzak).

11. Laguntza: darabilgun perfilari dagokion eskuliburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude