Month: iraila 2016
Erabiltzaile anitza
Ikastetxe ezberdinetan seme alabak badituzu, erabiltzaile eta pasahitza berriz sartu gabe hasi dezakezu sesioa. Sesio berri bat gehitzeko, azpian dagoen “+” botoia erabiliko dugu.
Gauden sesiokoa ez den ikastetxe bateko notifikazio bat iristen bada, aplikazioak beste sesiora jo nahi duzun galdetuko dizu, bertako notifikazioa ikusi ahal izateko.
Informazioa
Informazioa
Konfigurazioa
Aplikazioaren konfigurazioan, honako aukerak izango ditugu:
- Aplikazioaren hizkuntza
- Notifikazioak aktibatu/desaktibatu (aktibatu arren, notifikaziorik ez baduzu jasotzen, ziurtatu aplikazioak beharrezko baimenak dituela mugikorraren konfigurazioan, notifikazioak bidali ahal izateko).
- Seme-alaba bakoitzari kolore bat asignatu, bakoitzari dagozkion gauzak errazago bereizteko.
- Sesioa itxi
- app@inika.net helbidera idatziz laguntza eskatu.
Nire Ikastetxea
Ikastetxeari buruzko informazioa ikusiko dugu atal honetan. Helbidea, telefonoa, ikastetxeko zuzendaria, email-eko kontaktua, etab.
Kanpo ekintzak
Atal honetan, gure seme alabak matrikulaturik dauden kanpo ekintzen zerrenda bat ikusi ahal izango dugu. Horretaz gain, zentruak eskeintzen dituen ekintzaren batean matrikulatu nahi izango bagenu, bertatik egin ahal izango genuke.
Horretarako, “Inskripzioa” erlaitzera jo, bertan ageri diren ekintzetako bat aukeratu eta “Matrikulatu” botoian sakatu beharko dugu.
Jangela
Jangelako pantailan, ikaslea ohiko jankidea den ikusi ahal izango da, hala ez balitz, bere fitxa ez litzateke agertuko, ondorengo irudian ikus dezakegun bezala.
Jarraipen erlaitzean aurkitzen den “plus” botoiak, jangelako arduradunari abixuak uzteko aukera ematen digu.
Adibidez, gure seme edo alaba ohiko jankidea bada, jangelara ez dela joango ohartarazteko abixua sor dezakegu. Bestalde, gure seme edo alaba ez bada ohiko jankidea, aukeratutako egunean jangelara joango dela ohartarazteko abixua sor dezakegu. Jangelako arduradunari nota bat uzteko ere aukera izango dugu, honek kontuan har dezan.