PROGRAMAZIOA

Sarrera honetan eskegita egongo dira seme/alabak ematen dituen ikasgaietako programazio laburrak.

“Gaia” zutabean adierazten da gaia; “Irakaslea” zutabean, gai horretako irakaslea. Programazio labur hauek eskuratzeko, “Dokumentua” zutabeko ikonoan klikatuko dugu.

gp_program_labur

MENUA

Hurrengo orrietan zehar eInikako gurasoen perfilak eskaintzen dituen aukerak azalduko ditugu. Aukera guzti hauek, menu nagusi batean sailkatuta daude. Hau honela, menuko aukera horiek aztertuko ditugu:

HASIERAKO ORRIA

gu_p_hasera6Behin beharrezko datuak sartuta, haserako orria agertuko da pantailan:

Hasierako orri honetan hainbat atal bereiziko ditugu. Jarraian zerrendatuko ditugu goiko irudian zenbakitutako atalak:

  1. Hizkuntza – aldaketa: euskaraz edo gazteleraz lan egiteko aukera dago.
  1. Menu nagusia.
  1. Seme-alaba aukeraketa: bertatik zehaztuko da zein seme-alabaren datuen jarraipena egin nahi den. Aukera hau Inikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
  1. Seme-alaben jarraipena. Laburpena-taula hau, aukeratutako seme-alabaren hainbat datuetarako (hutsegite, arau-hauste, irakasle eta tutoreen anotazioak) atzipen zuzena da.

Datuaren eskuinaldean adierazten da kontsulta eguneratuta daramagun ala ez: ikonoa gorria bada, irakurri gabeko datuak ditugu; ikonoa berdea bada, datu guztiak irakurrita daude.

  1. Mezuak: sarrera-bandeja. Mezularitza-sistemaren zuzeneko atzipena da. Bertan kontsulta ditzakegu “igorlea”, “eranskina” -atxikitako fitxategirik izatekotan- eta bidaltze-data.
  1. Haserako orrira lotura: pantailaren goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatuz gero, haserako orrira itzuliko gara beti. Botoi hau eInikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
  2. eInikatik irten : pantailaren goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatzen badugu, eInikatik aterako gara. Botoi hau ere eInikako pantaila guztietan aurkituko dugu.
  3. Datuak aldatu: bertatik pasahitza alda dezakegu.
  4. Zereginak: etxerako lanen kudeaketa. Aukeratutako seme-alabaren batek irakasleak esleitutako etxerako lanen bat badu, eremu honetan agertuko da: zeregina zein den eta noizko den.

gp_zereginak

-Zereginaren izenburuaren gainean klikatuz gero, honen inguruko xehetasunak bistaratuko dira.

-“Guztiak ikusi”n klikatuz gero, ikasleari dagozkion zeregin guztiak bistaratuko dira.

10. Berrikuntzak: Inika aplikazioaren gainean eginiko azken berrikuntzen inguruko informazioa (aldaketa eta hobekuntzak).

11. Laguntza: darabilgun perfilari dagokion eskuliburua.

APLIKAZIORA SARBIDEA

Dokumentu honetan zehar, eInika erabiltzen ikasten laguntzeko zehaztapen orokorrak aurkituko dituzu.

Jakin, gerta daitekeela zure seme/alabaren zentruak txosten honetan agertzen diren menuko aukera guztiak gaituta ez izatea, ikastetxe bakoitzak kudeatzen baitu menuan zein aukera eskaini. Modu berean, zentruak hemen azaldutakoaren aldean erabilera bereziren bat eman dakioke menuko aukeraren bati. Horrela bada eta zalantzarik izanez gero, jar zaitez zure seme/alabaren zentruarekin kontaktuan.

 

gu_perf_accesoeInikarako sarbide eremuan, zentrutik ahalbidetu dizkiguten erabiltzailea eta pasahitza sartuko ditugu aplikaziora sartu ahal izateko.  Aplikaziora sartzeko, “Login” botoian klik egin.

Pasahitza ahaztuz gero, “Pasahitza gogoratu” loturan klikatu eta eskatutako datuak sartu (Helbide elektronikoa eta erabiltzailearen profila <Ikasle, Irakasle, Familia, Langilea>).

pasahitza_gogoratu

Sartutako datuak zuzenak badira, esteka bat bidaliko zaigu gure helbide elektronikora. Esteka horretan klikatuz, pasahitza aldatzeko aukera izango dugu.

Segurtasun kontuak medio, une honetan, ondoko bi kasuetan ohartarazpen mezu bana jasoko dugu:

  • Irakasleek pasahitza aldatzeko aukera badute eta aukeratutako pasahitzak 6 karaktere baino gutxiago baditu, mezu bat agertuko zaigu karaktere kopurua 6 baino handiagoa izatea gomendagarria dela esanez.
  • Edonor beste norbaiten erabiltzaile-pasahitzarekin Inikan sartzen saiatzen bada eta 3 saiakeretan huts egiten badu, erabiltzailearen “jabeari” e-mail bat bidaliko zaio abisu modura.

 

 

IRAKASLE KOADERNO MALGUA

Irakasle koadernoaren bertsio malgu honek asko sinplifikatzen du irakasleen eguneroko kudeaketa-lanen gauzatzea. Haseratik edukiak denboralizatuta ez izateak, kurtsoan zeharreko jarduerak egokitu eta jarraipena burutzeko malgutasuna eskaintzen du. Modu honetan, errazagoa da kudeaketa hau gauzatzea.

Irakasle koadernoa bi erlaitzetan banatuta dago. Erlaitz bakoitza datuak bistaratzeko modu bat da:

  • Astekoa: aste guztiko ikasgai eta jardueren planifikazioa bistaratu eta kudeatzeko.
  • Ikasgaikoa: ikasgai bakoitzaren aste osoko jardueren planifikazioa bistaratu eta kudeatzeko.

Aurrez aipatu moduan, datu berdinak bi modu desberdinetan adierazten dira. Irakasle bakoitzari dagokio erabakitzea zein modutan egiten zaion erosoago lan egitea.

IRAKASLE KOADERNO PROGRAMATUA

Irakasleek kurtso haseran egin beharreko konfigurazio-lanetatik hasita (ordutegia eta programazioen zehaztapenak) osatutako egutegi moduko bat da. Programazioan zehaztutako saio guztiak ordutegian txertatzen dira, irakaslearen ikasgai bakoitzeko egutegi zehatz bat sortuz.  Modu honetan, kurtso haseratik zehaztuta geldituko da ikasturteko saio bakoitzean eman beharrekoa.

Irakaslearen lana da hauen denboralizazioaren jarraipena egitea: planifikatutakoa baino saio gehiago behar izan badira eduki batekin, saio hauek egutegian txertatzea; planifikatutakoa baino saio gutxiago behar izan badira, saioak egutegitik ezabatzea; arrazoiren batengatik (greba, ibilaldia, etab.) eduki bat planifikatutako saioan eman ez bada, eduki hau eta hurrengoak ondorengo saioetara mugitzea, etab.

Modalitate zehatzena da. Eragiketa eta funtzio desberdinak izan behar dira kontutan kudeaketa behar bezala gauzatzeko. Jarraian azalduko dira eskaintzen dituen aukera desberdinak: