Zikloetan helburuka lan eginez gero, kalifikazioa gauzatzeko bi modalitate daude: “esaldi aurredefinituen bidez” edo “esaldien aukeraketa bidez”.
Jarraian azalduko ditugu bi aukerak.
Bi kasuetan, bina lerro mota ikus ditzakegu: grisak batzuk, zuriak besteak. Gris kolorekoak, “Helburuak” dira; zuriak, berriz, esaldiak. Helburuak (grisak), esaldiak (zuriak) multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea eta tutoreak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik.
Jarraian, aurkitu ahal izango ditugun bi pantailak azalduko ditugu:
A- Esaldi aurredefinituen bidezko ebaluazioa
Pantaila honetan, gaiko nota orokorra nahiz helburu edo/eta esaldien notak eta errekuperaketakoak sar ditzakegu ikaslez-ikasle.

Pantailan honako datuak bistaratzen dira:
Nota (orokorra) |
Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko nota orokorra zehazteko eremua. |
Errekuperaketako nota (orokorra) |
Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko errekuperaketako nota orokorra zehazteko eremua. |
Helburua |
Goiburuko griseko “Esaldiak” zutabean zehazten da helburua. |
Gakoa |
Lehen zutabea. Helburuaren identifikatzailea. Inikan zehaztua. |
Nota |
Helburua bera kalifikatzeko “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Errekuperaketa |
Helburuaren errekuperaketa kalifikatzeko “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Esaldia |
Helburu bakoitzaren barruko erregistro (zuri kolorekoak). |
Gakoa |
Lehen zutabea. Esaldiaren identifikatzailea. Inikan zehaztua. |
Nota |
Esaldiaren kalifikazioa. “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Errekuperaketa |
Esaldiaren errekuperaketako kalifikazioa. “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Oharra |
Gaiko oharra idazteko eremua. |
Atal honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira:
B- Esaldien aukeraketa
Kasu honetan, berriz, -ondoko irudian ikusten den moduan- helburuetan ez dago aurredefinitutako esaldirik, guk geuk zehaztu behar ditugu ikasle bakoitzari dagozkionak.

Horretarako, helburuen goiburukoaren ondoan dagoen
ikonoan klikatuko dugu.
Jarraian agertzen den pantailako zerrendatik aukeratuko ditugu zehaztutako ikasleari helburu bakoitzean dagozkion esaldiak. Horretarako, esaldiaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa aktibatuko dugu eta aukeraketa gordetzeko
botoia klikatu.

Behin esaldi guztiak aukeratutakoan, helburuen zerrendan bistaratuko dira. Nahi izatekotan, kalifikatzeko aukera daukagu “Nota” zutabean dagokion kalifikazioa esleituz:

Kalifikazioak gordetzeko
botoia klikatuko dugu.
C- Esaldi pertsonalizatuak
Helburuen zerrendan aukeragai ez dagoen esaldi pertsonalen bat gehitu nahi izatekotan, goiburukoaren eskuinean dagoen
botoia klikatuko dugu. Ondokoa bezalako pantaila bat agertuko zaigu:

“Helburua” desplegablean dauden aukeretatik interesatzen zaiguna aukeratu ostean, dagokion “esaldiak” eremuan idatziko dugu esaldia eta gordetzeko
botoia klikatuko dugu. Idatzi berri dugun esaldia helburuen pantailan gehituko da, dagokion helburuaren barruan.