NIRE TALDEAK: Nire ikasleak

Atal honetan, tutorizatutako ikasleen inguruko informazio desberdina kontsulta dezakegu.

Goiburuko eremu griseko “Maila-Gaia” eremuan, defektuz, haserako orrian zehaztutako tutoretzapeko taldearen informazioa bistaratuko da. Tutorizatutako beste talderen bat kontsultatu nahi izanez gero, haserako orrian egin aldaketa.

Jarraian, taldea osatzen duten ikasleen argazkiak agertuko dira pantailan.

irakaslepr

irakaslepr2 zelda aktibatuz gero, laguntza-motaren bat duten ikasleei harridura ikur bat agertuko zaie argazkiaren alboan.

tuto_laguntza

 

Pantailaren beheko aldean dauden botoien bitartez, hainbat eragiketa orokor gauza ditzakegu.

 irakaslepr Adierazitako taldeko ikasleen argazkiak informe batean inprimatzeko aukera.
 impr1 Adierazitako taldeko ikasleen datu-pertsonalak informe batean inprimatzeko aukera.

Ikasle bakoitzeko aukera desberdinak izango ditugu Inikaren konfigurazioaren arabera: parametroen atalean “IrakasleJarraipena” zelda aktibatuta baldin badago, aukera posible guztiak izango ditugu eskura; “IrakasleJarraipena” aktibatuta ez badago, datu-pertsonalen atala bakarrik kontsultatu ahal izango dugu.

Dibujo 5Botoi hau klikatzean leiho berri bat irekiko da. Bertan, “Ikasturtea” eremuan zehaztutako ikasturteko hainbat datu akademiko bistaratuko dira:

–          Kalifikazioak

–          Helburu eta esaldiak (hala lan eginez gero, batez ere LHn).

–          Hutsegiteak.

–          Arau-hausteak.

–          Anotazioak (irakasle nahiz tutoreek idatzitakoak).

–          Gurasoekin izandako bilerak.

–          Ikasleen erabaki eta balorazioa.

–          Urte amaierako balorazioa.

–          Atxikitako fitxategiak lortzeko aukera.

irakaslepr

Dibujo 5Irekiko den leihoan ikaslearen datu pertsonalen kontsulta eta edizioa burutzeko aukera izango dugu.

tuto_datuperts

Aldaketak egiteko, editatu behar den eremua editatu ostean, “Gorde” botoia klikatu.

 

 

irakaslepr  Botoi hau klikatzean leiho berri bat irekiko da. Bertan, ikasturte honetako hainbat datu akademiko bistaratuko dira:

–          Kalifikazioak: historikoa. Kurtso osoan zeharreko kalifikazioak.

–          Kalifikazio partzialak.

–          Kontzeptuak. (Aukera honekin lan eginez gero).

HASIERA

Dokumentu honetan zehar, Inikaren erabilpenean trebatzeko zehaztapenak aurkituko dituzu. Sarrera bakoitza menuko atal bati dagokio.

Inikaren menua konfiguragarria da aplikazioa zentruaren beharretara egokitu ahal izateko. Hau da, administrariak zentruari interesatzen zaizkion menuko aukerak gaitu/desgaitzeko aukera du.  Hau honela, gidaliburuan zehar Inikak eskaintzen dituen aukera guztiak deskribatzen diren arren, kontutan izan gerta litekeela dokumentu honetan adierazitako atalen bat Inikako menuan ez agertzea.


Inikako web orrira sartzean, ondoko haserako pantaila aurkituko duzu: Inikarako sarbide eremua da.

0_1_login

Bertan, erabiltzaile eta pasahitza sartuko ditugu. “Erabiltzailea” eremuan, erabiltzaile izena idatzi; “pasahitza” eremuan, pasahitza. Pasahitza ahaztuz gero, “Pasahitza gogoratu” loturan klikatu eta Inikan esleitutako helbide elektronikora bidaliko zaizu dagokizun pasahitza. Aplikaziora sartzeko, “Login” botoian klik egin.

Segurtasun kontuak medio, une honetan, ondoko bi kasuetan ohartarazpen mezu bana jasoko dugu:

  • Irakasleek pasahitza aldatzeko aukera badute eta aukeratutako pasahitzak 6 karaktere baino gutxiago baditu, mezu bat agertuko zaigu karaktere kopurua 6 baino handiagoa izatea gomendagarria dela esanez.
  • Edonor beste norbaiten erabiltzaile-pasahitzarekin Inikan sartzen saiatzen bada eta 3 saiakeretan huts egiten badu, erabiltzailearen “jabeari” e-mail bat bidaliko zaio abisu modura.

Guztia ongi joan bada, berriz, ondoko pantaila honen aurrean aurkituko gara:

Hasierako orri honetan hainbat atal bereiziko ditugu. Jarraian azalduko ditugu ondoko irudian zenbakitutako atalak:

0_2_e_hasiera

  1. Hizkuntza – aldaketa: euskaraz edo gazteleraz lan egiteko aukera dago.
  2. Menu nagusia.
  3. Profil – aldaketa: bertatik zehaztuko da Inikaren zein profilekin lan egin. Kontutan izan kasu honetan azalduko diren aukera guztiak “Orientatzaile” profilari dagozkiola.pr_or
  4. Sarrera – postontzia: Jaso ditugun mezuak irakurtzeko aukera izango dugu.
    • “Oharra” zutabean ageri den “[…]” ikonoan klikatuz mezua osorik irakurri ahalko dugu. Hau egitean, automatikoki igorleak jakingo du mezua irakurri dela.
    • Mezuaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa aktibatzen badugu eta “Ezkutatu aukeratutakoak” klikatzen badugu, mezu hori hasierako orritik ezkutatuko dugu.
  5. Erabiltzailearen argazkia. Eremu honetan, irakasle bakoitzak bere argazkia ikusiko du, baldin eta Inikan argazki hori sartuta badago.
  6. Datu-aldaketa: “Datuak aldatu” loturan klikatuz gero, pasahitza eta datu pertsonalak aldatzeko aukera izango dugu.

0_3_e_datualdaketa

  1. ABIES: Lotura honen bidez, zentruko liburutegiko datu basean bilaketa bat egin daiteke. Modu honetan, bila gabiltzan liburua libre dagoen jakin dezakegu.

0_4_e_abies

  1.   0_5_e_paginiHaserako-orrira lotura: goiko aldean ezkerraldean dagoen botoia klikatuz gero, haserako orrira itzuliko gara beti. Botoi hau Inikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
  2. 0_6_e_irtenInikatik irten: goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatzen badugu, Inikatik aterako gara. Botoi hau ere Inikako pantaila guztietan aurkituko dugu.
  1. 0_7_e_engranajeEguneko Jarraipena: Atal horretan Irakasle batek egun horretan daukan agenda bistaratzen da eta saio lektiboaren aldamenean dagoen botoia klikatuz gero, datuak, hutsegiteak, kalifikazioak, anotazioak, arau-hausteak eta baliabideak sartzeko aukera dauka.

 

JARRAIPENA TALDEKO

Erlaitz honetan, aukeratutako ikasleari dagokion  taldearen inguruko anotazioak kontsulta ditzakegu.

tut_jarraipenataldeko_filtroa

Kontsulta burutzeko ondoko irizpideak zehaztuko ditugu:

Maila – Gaia Kontsultatu nahi dugun taldea (maila eta gaia) zehaztu. Sistemak, defektuz, “Ikasleari” erlaitzeko datuak bistaratuko ditu. Dena den, edozein momentutan alda dezakegu datu hau.
Hasera-data Kontsultatu nahi dugun data-tartearen hasera zehaztu.
Amaiera-data Kontsultatu nahi dugun data-tartearen amaiera zehaztu.

 

Jarraian bistaratuko den pantailak ondoko itxura eta egitura izango ditu:


tut_jarraipenataldeko_osoa

Data Anotazioa idatzi zeneko data.
Ikasgaia Anotazioa zein ikasgaitan idatzi den.
Oharra Anotazioa.
irakaslepr2 Pantailaratu den informazioa bistaratuko duen informea.

JARRAIPENA IKASLEKO

Erlaitz honetan, iada Inikan erregistratutako anotazioak bistaratuko dira. Kontutan izan, kontsultarako pantaila bat dela; datuak editatzeko, “Ikasleari” erlaitzera jo behar dugu.

ebal_bil_tut_goiburu

Horretarako, goiburuko eremuetan kontsultatu beharreko datuak zehaztuko ditugu:

Maila Taldearen maila. Sistemak, defektuz, “Ikasleari” erlaitzean zehaztutako taldea bistaratuko du. Dena den, eremuan bertan datua alda daiteke.
Ikaslea Ikaslea zehazteko bi aukera ditugu:

  • “Ikaslea” eremuko desplegabletik aukeratu.
  • Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoien bitartez aukeratu.
Noiztik Kontsultatu nahi ditugun anotazioei dagokien data-tartearen hasera.
Nora Kontsultatu nahi ditugun anotazioei dagokien data-tartearen amaiera.
Anotazio-mota

ahm

Nork idatzitako anotazioa den.
Ebaluazio-bilerak

ebal_bil_tut_tik

Irakasle bakoitzak ebaluazio bileren inguruan neurturiko aspektuei buruzko informazioa bistaratzea nahi izatekotan, zelda hau aktibatuko dugu. Modu honetan, ondokoa bezalako informazioa bistaratuko da:

ebal_bil_tut_info

Eremu horiek behar bezala bete ostean, informazioa bistaratuko da.

tut_jarraipena_ikasleko_osoa_

Anotazio bakoitzeko ondoko informazioa izango dugu:

Mota Idatzi duenaren perfila (tutorea, bere irakaslea, zentruko edozein irakasle).
Data Zein egunetan idatzitakoa den.
Irakaslea/Tutorea Nork idatzi duen.
Gaia Zein ikasgaitan idatzi den.
Etxerako lanak Etxerako lanen inguruko aipamenak.
Jarrera Jarreraren inguruko aipamenak.
Anotazioa Oharra.