MENUA

Pantaila honek, erabiltzaile-perfil desberdinen menu nagusiko aukerak zehazteko aukera ematen du. Horretarako lehenik, “Baimena” eremuan menua konfiguratu nahi dugun erabiltzaile-perfila zehaztuko dugu.

Ondokoak dira perfil hauek:

adm_menua_kudeatu

Behin erabiltzailie-profila zehaztuta, honentzat prestatutako menuko aukera eta azpi-aukera guztien zerrenda bistaratuko da. Hauek menuan bistaratzeko, “ERAKUTSI” zutabeko dagokien  zelda aktibatuta egon behar du; ezkutatzeko, desgaituta.

adm_menua_kudeatu_

Aldaketak gordetzeko, tutorepr botoia klikatu.

KONFIGURAZIOA

Administrariaren menu nagusiko “Konfigurazio” atalaren bitartez zehatz ditzakegu Inikaren funtzionamendurako beharrezkoak diren hainbat parametro.  Besteak beste, sarrera honetatik ezarriko dugu erabiltzaile-perfil bakoitzak ikusgai izango duen menua, kalifikazio partzialen ezaugarriak, jangela eta garraio-modalitateak, etab.

Ondokoak dira atal honek eskaintzen dituen aukerak:

konfigurazioa_adm

KUDEAKETA

Erlaitz honetatik gehituko ditugu hutsegiteak.

“Maila” eremuan, tratatu nahi dugun ikasleari dagokion talde naturala zehaztuko dugu. “Data” eremuan, kudeatu nahi ditugun hutsegiteen data adieraziko dugu.

tutorepr

Pantailan aukeratutako taldeko ikasleen zerrenda agertuko da eta ikasle bakoitzeko hutsegite-mota bat esleitzeko aukera izango dugu, horretarako dagokion zelda aktibatuz:

 

J/ EGUNA: Justifikatutako egun erdiko hutsegitea
J/ ERDIA Justifikatutako egun osoko hutsegitea
EJ/ EGUNA: Justifikatu gabeko egun erdiko hutsegitea
EJ/ ERDIA: Justifikatu gabeko egun osoko hutsegitea

 

tutorepr  ikonoan klikatuz, hutsegitearen inguruko oharra idazteko aukera izango dugu.
 tutorepr botoiaren bitartez, egindako aldaketak gordeko ditugu.

 

KUDEAKETA

Erlaitz honen bitartez gehituko ditugu ikasleen hutsegiteak.

tutorepr

“Maila” eremuan, tratatu nahi dugun ikasleari dagokion talde naturala zehaztuko dugu. “Data” eremuan, kudeatu nahi ditugun hutsegiteen data adieraziko dugu.

“Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea. Dena den, ikasle batetik bestera mugitzeko bi aukera ditugu:

 

 tutorepr –       Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

–       “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

 

Jakin, zehaztapen hau egin ostean erlaitzez aldatuta ere, datu berdinekin jarraituko dugula lanean (berriro zehaztu beharrik gabe).

 

Pantaila honetan, ikasleari dagozkion ikasgai guztien zerrenda bistaratuko da. Ondoko informazioa aurkitu ahal izango dugu:

“Gaiak”  Adierazitako ikasleari dagozkion ikasgaien zerrenda.
“Hutsegiteak” Ikasgai bakoitzeko hutsegite-mota desberdinak (hauek Inikan definitzen dira).
“Berandu”  Ikaslea ikasgairen baten saiora berandu iritsi bada, aktibatu zelda hau.
“Oharra”  Oharrentzat testu librea.

tutorepr

 

HUTSEGITEAK

Atal honetan, Inika bidez ikasleen hutsegiteen kudeaketa nola gauzatu azalduko dugu.

Kontutan izan, horretarako ezinbesteko baldintza dela irakasleek euren ordutegia Inikan sartuta izatea; hala izan ezean, arazo desberdinak suerta baitaitezke (hutsegiteak ezin erregistratu izatea, etab.).

adm_hutsegiteak

AURREKO IKASTURTEAK

Atal honetan, “NOTAK > EMAITZAK: AURREKO IKASTURTEAK”, ikasleen aurreko urteetako kalifikazioak kontsulta ditzakegu.

“Maila” eremuan, interesatzen zaigun ikasleari dagokion talde naturala zehaztuko dugu; “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea. Dena den, ikasle batetik bestera mugitzeko bi aukera ditugu:

 tutorepr –       Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

–       “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

 

Pantaila honetan, aukeratutako ikasleak ikasturtez-ikasturte ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazioak (orokorrak nahiz errekuperaketakoak) kontsultatzeko aukera izango dugu:

tutorepr

 

IZARAK

Boletinekin gertatzen den moduan, administrariak “Izarak” ere bistara eta inprima ditzake. Horretarako, “NOTAK > EMAITZAK: Izarak” aukera atzituko dugu.

“Maila” eremuan zehaztuko dugu interesatzen zaigun taldea. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da, baina hau “Ebal.” eremuan bertan aldatu ahal izango da.

Pantailan, zehaztutako taldeko ikasleen zerrenda eta bakoitzari dagozkion ikasgaietako kalifikazioak bistaratuko dira taula moduko batean.

tutorepr

Pantailaren azpikaldean bi botoi ditugu:

 

 tutorepr Botoi honen bitartez zehaztutako ebaluaketako kalifikazioen izara bistaratzen da informe batean.
 tutorepr Botoi honen bitartez zehaztutako ebaluaketako kalifikazio partzialen izara bistaratzen da informe batean.

BOLETINAK

Administrariak zentruko talde guztietako ikasleen boletinak bistaratzeko eta inprimatzeko aukera du.

Horretarako, menuko “NOTAK > EMAITZAK: BOLETINAK” atala erabiliko da. “Maila” eremuan, kontsultatu nahi den boletina dagokion ikasleren talde naturala zehaztuko da. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da, baina hau “Ebal.” eremuan bertan aldatu ahal izango da. Jarraian, aukeratutako taldeko ikasleen zerrenda bistaratuko da: Inika bidez ikasleen boletinak publiko egin badira, ikasle bakoitzaren izenaren azpian botoi bat agertuko da. Botoi hau klikatuz, ikasle horri dagokion boletina bistaratuko da.

tutorepr

tutorepr

 

OROKORRA

Menuko “Notak” aukerari dagokion sailkapenean, “Orokorra” atalaren barruan aurkituko ditugu ikasleen kalifikazio orokorrak. Bertan, irakasleek notak sartzeko erabiltzen dituzten pantailak kontsultatzeko aukera izango dugu.

  • Partzialak: ikasgai bakoitzeko kalifikazio partzialak.
  • Gaika: ikasgai bateko ikasle guztien notak aldi berean kontsultatzeko aukera.

Jarraian azalduko da aukera bakoitza.

Menuko aukerak

Jarraian, administrariak “Notak > Helburuka” atalean sartzean dituen aukera desberdinetan zein pauso eman behar dituen azalduko dugu:

  • Gaika: azpi-atal honetan, ikasgai bakoitzeko ikasleen notak -helburuka zatituta- kontsultatu eta editatu ahal izango ditu.
  • Ikasleka: azpi-atal honetan, berriz, ikasle bakoitzari dagozkion ikasgaietakoak -hauek ere helburutan banatuta-.

Bi aukera hauetan desberdintzen den gauza bakarra, datuak (iragazkia) zehazteko modua da: eremu desberdinak adierazi beharko baititugu.

Jarraian azalduko dugu nola: