Partzialak: Azken ebaluazioa

Partzialei dagokienez, azken ebaluazioak badu berezitasun bat.
partzialak_azkena_zatika
“Ebal” eremuan “Azkena” aukeratzean, “Ebaluazioen zatiketa ikusi” zelda aktibatuz gero, kalifikazio partzialen ikuspegia aldatu egingo da: ebaluazio bakoitzeko notak eta hauen batazbestekoa bistaratuko dira.
partzialak_azkena_zatika_bista
 Ikuspegi honekin lan egiteko, ordea, irakasle bakoitzak aurrez zehaztu beharko du (maila, talde eta gai bakoitzeko) ebaluazio bakoitzean zein kalifikazio motarekin lan egingo duen.
 Horretarako, “Ebaluazioen zatiketa ikusi” zelda aktibatzean bistaratuko den leihoko aukerak zehaztuko ditu:
partzialak_azkena_zatika_konfig
Batazbesteko haztatua

Sistemak, defektuz, 3 ebaluaketetako kalifikazioak batu eta /3 eginez kalkulatzen du batazbestekoa. Hau da, ebaluazio bakoitzari pisu bera emanaz.

Aukera honen bitartez, ebaluazio bakoitzari pisu desberdin bat eman diezaiokegu (ebaluazioari dagokion “pisua” eremuan) eta batazbestekoa honen arabera kalkulatuko da.

Batazbestekoa beherantz borobiltzea Zelda hau aktibatuz gero, behin batazbestekoa kalkulatu ostean, hau kalifikazio orokorrera pasatzerakoan balio hamartar guztiak behera borobilduko dira.
Batazbestekoa konfiguratu

Eremu honetan adieraziko da batazbestekoa kalkulatzeko zein motatako kalifikazioak erabiliko diren:

  1. Ebaluazio bakoitzeko partzialetako batazbestekoak
  2. Boletinean agertu den errekuperaketa (hau hutsik egotekotan, partzialetako batazbestekoa)
  3. Boletinera joan den errekuperaketa (hau hutsik egotekontan, boletineko kalifikazioa)

GELAK

Menuko aukera honen bitartez, zentruan ditugun gelen kudeaketa gauza dezakegu. Modu honetan, saio bakoitzean -aurrez erregistratutako gela guztien artetik- “libre” daudenak zeintzuk diren kontsultatu ahal izango dugu.

aula_visibilidad

 

Ondokoa da lana egiteko modua:

Ezkerreko zutabea

Zutabe honetan izango ditugu zentruko gela guztiak (aurrez Inikan erregistratuta izan behar ditugunak). Hauen artetik, interesatzen zaizkigunak aukeratuko ditugu dagokien zelda aktibatuz (edo guztiak, “Denak aktibatu” zelda aktibatuta).

aula_disponibilidad_vista Botoi hauen bitartez, ordutegiaren ikuspegia alda dezakegu. Modu honetan, hilabete, aste nahiz egun bakarreko ordutegian libre dauden gelak kontsulta ditzakegu.
aula_disponibilidad_dia

Fletxatxo hauen bitartez, denboran zehar mugi gaitezke: hilabeteko ikuspegian bagaude, aurreko edo datorren hilabetera pasa; asteko ikuspegian bagaude, aurreko edo datorren astekora; eguneko ikuspegian, aurreko edo datorren egunera.

 

OHARRAK.

Funtzionalitate hau erabili ahal izateko, beharrezkoa da ondokoak kontutan izatea:

  • Gelak, aurrez, Inikan erregistratuta izan behar ditugu: “Ingurunea” > “Gelak” atalean.
  • Sistemak libre gelditzen diren gelak zeintzuk diren kalkulatu ahal izateko, Irakasle Koadernoaren ordutegian saio bakoitzean dagokion gelaren esleipena egitea beharrezkoa da.

ORIENTAZIOA

Atal honetan, ikasleen jarraipena gauzatzeko hainbat aukera aurkituko ditugu: “Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana” eta “HH – Garapena” txostenak osatzeko atalak, hain zuzen ere.

Jarraian azalduko dugu aukera hauetako bakoitza.

HH Garapena

Honakoa, Haur Hezkuntzako ikasleen garapenaren inguruko jarraipena gauzatzeko pantaila da. Bertan, Hezkuntzak arloka ezarritako irizpideak baloratuko dira.

 

hh_garapena

 

Balorazioa gauzatzeko, ondoko pausuak jarraituko ditugu:

  • Maila: ikasleari dagokion taldea zehaztuko dugu eremu honetan.
  • Ikaslea: ebaluatu nahi dugun ikaslea zehaztuko dugu.
  • Arlo bakoitzari dagokion “+” ikurra klikatzean bistaratuko diren esaldietatik, ikasleari dagozkionak aukeratuko ditugu.
  • Aldaketak gordetzeko botoia klikatuko dugu tutorepr.

 

hh_garapena_2

 

 

 

MAILAKO ORDUTEGIA

Menuko aukera honen bitartez, zehaztutako taldeen ordutegia kontsulta dezakegu. Horretarako, “Maila” eremuan zehaztuko dugu kontsulta burutu nahi dugun taldea zein den.

taldeen_ordutegia_filtro

Bi kontsulta mota gauza ditzakegu:

I. Orokorra. Taldeari dagokion ordutegi osoa. “Maila” eremua zehaztean, defektuz bistaratuko da.

taldeko_ordutegia

 

II. Espezifikoa. Ezkerreko zutabean agertzen diren ikasgaietatik, interesatzen zaizkigunak bakarrik aukeratuz, hauei dagokien ordutegiaren kontsulta burutzeko, “filtroa egin” botoia klikatuko dugu.

taldeen_ordutegia_filtroarekin