MARKOA ALDATU

MARKOA ALDATU

Behin beharrezko markoak definitu ostean, bakoitzari dagokion ordutegi-taula zehaztuko dugu. Modu honetan, saio bakoitzaren hasera eta amaiera orduak mugatuta geldituko dira.

Hasteko, “Txantiloia” eremuan definituko dugu zein markorekin lan egingo dugun.

ordutegi_markoa_adm

Erlaitz honek, ondoko aukerak eskaintzen ditu:

Saio berria gehitu

gehitu_ordu_berria

Aukera honen bitartez, ordutegi-taulan lerro bat gehiago sartuko da.
Saioa editatu Saio bakoitza hasera-ordua adierazteko eremu batez eta amaiera-ordua adierazteko beste batez mugatuta daude. Saio hauek editatzeko, beraz, eremu hauetako balioak aldatu eta “Gorde” botoia klikatuko dugu.
Saioak posizioz aldatu

ordutegi_markoa_fletxak

Saioen ordena aldatzeko, hauei dagozkien lerroak posizioz aldatuko ditugu. Horrela, lerro bakoitzari dagokion “gora” eta “behera”ko geziak erabiliko ditugu hauen ordena zehazteko.
Saioa ezabatu

aukeratutakoak_ezabatu

Saio (lerro) bat ezabatzeko, lerroari dagokion “Saioa” zutabeko zelda aktibatu eta “Aukeratuak ezabatu” botoia klikatuko dugu.

INDIKATZAILEEN PANELA, MINTEGIKOA

Pantaila honen bitartez, aurrez definitutako mugen eta Inikan erregistratutako datuen arteko erlazioaren emaitzak bistaratzen dira, mintegiaren arabera sailkatuta. Hau da, zehaztutako mugak gainditzen dituzten gertaerak tratatzeko aukera ematen du.

Aukera honetara sartzean, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:

  • “Mintegia”: zein mintegitako datuak kontsultatu nahi diren.
  • “Ebaluazioa”: zein ebaluaketatako datuak kontsultatu nahi diren.

ind_mintegikoa

Goiko irudian ikusten den moduan, zehaztutako mintegian, definitutako mugak gainditzen dituzten datuak bistaratzen dira. Kasu hauetan, zergaitia aztertzeko bete beharreko “Txostena” atalera zuzenean joateko aukera ematen du. Horretarako, “Txostena” linkean klikatuko dugu. Bertan beteko ditugu, muga gainditze horren inguruko hainbat atal (deskribapena, zergatia, zuzentze neurriak, balorazioa, etab).

txostena

  • Haserako pantailan “Desadostasunik gabe erakutsi indikatzaileen panela” klikatuz gero:  definitutako mugak gainditzen ez dituzten datuak bakarrik bistaratuko dira.

desadostasunik_gabe

 

INDIKATZAILEEN PANELA, ADMINISTRADOREA

Pantaila honen bitartez, aurrez definitutako mugen eta Inikan erregistratutako datuen arteko erlazioaren emaitzak bistaratzen dira. Hau da, zehaztutako mugak gainditzen dituzten gertaerak tratatzeko aukera ematen du.

Aukera honetara sartzean, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:

  • “Maila-taldea”: kontsulta burutu nahi den taldeari dagokion maila.
  • “Ebaluazioa”: zein ebaluaketatako datuak kontsultatu nahi diren.

indikatzaileak_adm

Goiko irudian ikusten den moduan, zehaztutako taldean eta ebaluazioan, definitutako mugak gainditzen dituzten datuak bistaratzen dira. Kasu hauetan, zergaitia aztertzeko bete beharreko “Txostena” atalera zuzenean joateko aukera ematen du. Horretarako, “Txostena” linkean klikatuko dugu. Bertan beteko ditugu, muga gainditze horren inguruko hainbat atal (deskribapena, zergatia, zuzentze neurriak, balorazioa, etab).

txostena

  • Haserako pantailan “Desadostasunik gabe erakutsi indikatzaileen panela” klikatuz gero:  definitutako mugak gainditzen ez dituzten datuak bakarrik bistaratuko dira.

desadostasunik_gabe

 

Funtzionalitate hau administrariaren perfilari bakarrik dagokio.

INDIKATZAILEEN PANELA

Inikan erabiltzen diren datu desberdinak kontutan izanda, hauek gertaera baten aurrean izan ditzaketen berezitasunen adierazleak dira. Hau da, datuak euren jokaera “normaletik” ateratzen direnean -muga gainditzean-, atentzioa gertaeran eta honen zergatian zentratzeko modu bat da.

Demagun, irakasle baten ikasleen suspentso kopurua aztertu nahi dugula, %60ak baino gehiagok gainditu ez badu, kasua aztertu eta dagozkion neurriak hartu ahal izateko.

  • Gertaera: irakasle baten ikasleen suspentso kopurua.
  • Indikatzailea: %60 (baino altuagoa).

“Indikatzaileen panela” atalaren bitartez, muga hauek zehaztu, muga hauek gainditzen dituzten gertaerak zeintzuk diren identifikatu eta gertaera hauen inguruko azterketako datuak erregistratzeko aukera izango dugu.