KONFIGURAZIOA

Menu nagusiko “Konfigurazioa” atalaren bitartez, Inikaren eguneroko erabilera prestatzeko hainbat atal defini eta kontsulta ditzakegu:

  • Ordutegia sartzea.
  • Egutegia kontsultatzea.
  • Ordutegi-taulak kontsultatzea. (Marco horario).

Jarraian azalduko dugu aukera bakoitza:

Ordutegiaren aukerak

Ordutegia osatzerako garaian, konfigurazio aukera desberdinak daude. Lehena, ordutegi-taulan (marco horario) oinarritutako ordutegia osatu beharrean, ordu-tarteetan oinarritutakoa osatzea; bigarrena, saio bakoitzari dagozkion ikasleak esleitzea.

Aukera hauetako edozeinekin lan egin nahi izanez gero, printzipioz mantenura deituko dugu eta eurek egingo dituzte egin beharreko kofigurazio lanak.

Jarraian azalduko dugu aukera bakoitza:

MARKORIK GABEKO ORDUTEGIA

ordutegia_flexible2

Kasu honetan, saioaren ordena zenbakia zehaztu beharrean, “ordu tartea” zehaztuko dugu. Hau da, saio zein ordutan hasi (lehen gelaxka) eta amaitzen (bigarren gelaxka) den. Horretarako, kurtsorea dagokion gelaxkan kokatzean aterako den leihoan idatziko dugu interesatzen zaigun ordua.

ordutartea

 

IKASLEEN ESLEIPENA

Saio bakoitzari dagozkion ikasleak esleitzeko aukera da honakoa.

ordutegia_flexible3

Horretarako, saioari (erregistroari) dagokion esleituikasleak botoian klikatuko dugu. Jarraian bistaratuko den ikasleen zerrendatik interesatzen zaizkigunak aukeratuko ditugu (dagokien zeldan klikatuz) eta aukera gordetzeko gorde botoia klikatuko dugu.

Modu honetan, aurrerantzean, saio horretako ikasleen kudeaketa gauzatzeko (Jarraipena atalean hutsegiteak, adibidez) aukeratutako ikasleak bakarrik bistaratuko dira.

IRAKASLEEN ORDUTEGIA

Menuko aukera honen bitartez, zehaztutako irakasleen ordutegia kontsulta dezakegu.

Kontsulta burutzeko aukera desberdinak ditugu:

I. Orokorra. Irakasle guztiei dagokien ordutegia. “Irakasleen ordutegia” erlaitzean sartzean, sistemak defektuz bistaratuko duena.

irakasle_ordutegia

 

II. Espezifikoa. Ezkerreko zutabean agertzen diren irakasleetatik, interesatzen zaizkigunak bakarrik aukeratuz, hauei dagokien ordutegiaren kontsulta burutzeko, “filtroa” botoia klikatuko dugu.

irakasle_ordutegia_espezif

 

tutorepr ERABILGARRITASUNA

Iragazkian dagoen luparen botoia klikatzean, irakasleak saio jakin batean libre dauden ala ez kontsulta dezake administrariak. Botoi hau klikatzean, ondokoa bezalako leiho bat bistaratuko da:

  • “Libre dauden irakasleak” zelda aktibatuta badago: “Data” eta “Ordu-tartea” eremuetako data eta saioan, libre dauden irakasleak bistaratuko dira. (Hau da, saio lektibo nahiz ez-lektiborik ez dutenak).

disponibilidad_irak_prof

 

  • “Libre dauden irakasleak” zelda desaktibatuz gero: adierazitako data eta orduan libre ez dauden irakasleak zeintzuk diren kontsulta dezakegu. Honez gain, “Okupazioa” eremuan zehatz dezakegu saio horretan zein ardura duten (zaintza, saio lektiboa, bilera edo osagarria).  tutorepr botoia klikatu ostean, baldintza horiek betetzen dituzten irakasleen zerrenda bistaratuko da.disponibilidad_irak_prof2

 

Datuen inportazioa

Bigarren eranskina betetzeko hainbat datu Inikako beste zenbait ataletatik inporta daitezke. Jakin, inportatutako datu hauek guk geuk idatzitakoen osagarri ere izan daitezkeela, hau da, gure aportazioen eta Inikan gordetako datuen konbinazioa gauza daiteke.

Honela burutu daiteke inportazioa:

ERREFORTZUA BEHAR DUTEN EREMUAK. Atal honetako “Inportatu” botoiaren bitartez, lehen eranskineko “Hezkuntza errefortzua behar duten eremu-gaiak” ataleko datuak inporta ditzakegu.

pire_inp1

HIBParen JARRAIPENA ETA BALORAZIOA. Atal honetan, bi azpi-atal bereizten dira:

  • Irakasle-taldea. Ikasturtean  zehar eman diren ebaluazio-bilera bakoitzean jasotako informazioa da hona inportatuko dena (Menu nagusiko “Jarraipena” atalaren barruko “Ebaluazio-bilerak” aukeran dagoen “Ikaslea” atalekoa, hain zuzen ere). Horretarako, ebaluazio bakoitzari dagokion “importar” botoian klikatuko dugu. “Editar” botoiarekin bitartez, edozein aldaketa gauza dezakegu bertan.

pire_inp2

  • Familia. Ikasturtean zehar ikasleen sendiarekin izandako bileretan jasotako informazioa da hona inportatuko dena. Horretarako, ebaluazio bakoitzari dagokion “importar” botoian klikatuko dugu. “Editar” botoiarekin bitartez, edozein aldaketa gauza dezakegu bertan.

pire_inp3

 

ERABILTZAILEAK MAIL

Funtzionalitate honen bitartez, Inikako erabiltzaileei dagokien erabiltzaile izena bidaliko zaie (Inikan aurrez adierazitako) posta elektroniko helbidera.

Hasteko, mezuaren hartzaileak definituko ditugu horretarako ezarritako iragazkiaren laguntzaz.

konfig_erab_email11

 

(1) Lehenik, familien, ikasleen edo irakasleen erabiltzaile-izenak bidali nahi ditugun zehaztuko dugu.

(2) Ondoren, zein motatako erabiltzaileen datuak bidaliko ditugun. Hau da:

K/C: Ikasturte honetan zehar zentruan dauden erabiltzaileak. (Hau da, kurtsokoak).

M: Matrikulan gordeta ditugun erabiltzaileak.

P: Aurrematrikulan gordeta ditugun erabiltzaileak.

*: Guztiak (K + M + P).

(3) “Maila”, “Taldea” eta “TutoreTaldea” eremuen bitartez, zehaztasun gehiagoko bilaketa gauza dezakegu. Gauza bera “berriak” zelda aktibatuz gero (ikasle berrienak bistaratuko dira).

Zehaztutako datuetan oinarritutako bilaketa egiteko, “Filtroa egin” botoia klikatuko dugu. Jarraian, baldintza horiek betetzen dituzten erabiltzaileen zerrenda bistaratuko da:

konfig_erab_email2

“Hartzaileak aukeratu” zutabeko erabiltzaileen artetik aukeratuko ditugu interesatzen zaizkigunak.

“Idatzi emailaren gorputza” eremuan idatziko dugu bidali nahi dugun mezua.

“Aurreikuspena” botoiaren bitartez, e-mailaren itxura nolakoa izango den jakiteko bistaraketa gauza dezakegu hau bidali aurretik. Ondorengo irudian ikus dezkegun bezala, lehenik idatzitako mezua bistaratuko da; jarraian, gure ikastetxearen izena eta hartzaileari dagokion erabiltzaile-izena; azkenik, defektuzko pasahitza aldatu nahi izatekotan klikatu beharreko linka.

konfig_erab_email3

“Bidali emaila” botoiaren bitartez gauzatuko dugu bidalketa.