KUDEATU

Atal honen bidez, ikasgaiei dagozkien programazioak sartuko ditugu.

Horretarako, “Programazioa” eremuan adieraziko dugu ikasgaia zein multzotatik aukeratuko dugun:program_kudeatu

  • Gaika: “Gaika” zehaztuz gero, “Maila-gaia” eremuan irakasle bezela esleituta ditugun ikasgaiak bistaratuko dira.
  • Mintegika: “Mintegika” zehaztuz gero, “Maila-gaia” eremuan dagokigun mintegiko ikasgai guztien zerrenda bistaratuko da.

Behin multzoa zehaztutakoan, “Maila-gaia” eremuan adieraziko dugu zein ikasgairen programazioa zehaztuko dugun. Aukeraketa egindakoan, gai horri esleitu dizkiogun programazio desberdinak bistaratuko dira.

program_kudeatu2

Pantaila honek programazioen inguruko ondoko aukerak eskaintzen ditu:

ik_unitateagehi Aukeratutako gaiari dagokion programazio berri bat esleitzeko. Horretarako, bistaratuko den leihoan ondoko datuak zehaztuko ditugu:

program_kudeatu_sortu

Programazio mota Programazioa zerotik diseinatu nahi dugun ala eredu batetik hartuta.

  • Berria: Programazioa zerotik hasteko.
  • Txantiloitik: Aurreko urteetako programazioren bat oinarritzat hartzeko.
  • Irakaslearena: Irakasle bati esleitutako programazioa oinarritzat hartzeko.
Azalpena

Sartu behar dugun programazioaren deskribapen txiki bat, identifikazio moduan.

Ikasturtea (Nora) Sortzera goazen programazioari dagokion ikasturtea.
Ikasturtea (Nondik) Beste programazioren batean oinarritutako programazioa sortzera bagoaz (“Programazio mota” eremuan “Txantiloitik” nahiz “Irakaslearena” aukerak zehatuz gero), eredutzat zein ikasturtetako programazioa hartuko dugun zehaztuko dugu.
Irakaslea (“Programazio mota” eremuan “Irakaslearena” aukeratuz gero), zein irakasleri dagokion programazioa zehaztuko dugu.

irakaslea

Erregistroa  gorde botoiaren bitartez gordeko dugu.

 aukeratu  Aukera honen bitartez programazioa PDF formatuan erantsi ahal izango da.
 taldeak Botoi honen bitartez, sartu dugun programazioa ze taldetan burutuko den adierazteko aukera daukagu.irakaslepr

Gerta liteke, talde bakoitzak programazio desberdin bat behar izatea (bai haseratik hala erabakita, bai ikasturtean zeharreko erritmoak errespetatzeko, etab). Hau honela, programazioari dagozkion taldeak esleituko dizkiogu, ondoren, bakoitzari dagokion jarraipena gauzatu ahal izateko.

 unitateak  Funtzionalitate honen bitartez, programazioko edukiak denboralizatuko dira. Ondoko loturan zehaztapen gehiago: unitateen kudeaketa.
 gehiago

Botoi honen bitartez, programazioaren inguruko hainbat funtzionalitate atzi ditzakegu. Ondokoak dira:

Programazioa zehaztu

Ikasgaiaren inguruko informazioa, besteak beste: Helburuak, ebaluazio irizpideak, metodologia, baliabideak, ebaluazio tresnak, etab.

programazioa_zehaztu

Memoria bete

Ikasturte amaieran bete beharreko programazioaren memoriari dagokion inprimakia da.

Eskatutako eremuak bete eta aldaketak gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu. memoriatxostena

 Programazio “zaharra” Sarturiko datuekin osatutako programazio eredu zaharra pdf formatuan deskargatzeko.
 Gaur egungo programazioa Sarturiko datuekin osatutako programazio eredu berria pdf formatuan deskargatzeko.
 Memoria (dokumentua) Aukera honen bitartez, ikasgaiko memoria pdf formatuan deskargatuko da.
 Unitate eta jarduerak  Aukera honen bitartez, zehaztutako unitateak eta haue dagozkien jarduerak jasotzen dituen dokumentua deskargatuko da.

 

 

DOKUMENTUAK

Atal honen bitartez, eskegita dauden dokumentuak eta estekak eskuratzeko aukera izango dugu.

Pantaila hau bi erlaitzetan banatuta dago:

  • Irakasleak: irakasleen intereseko dokumentuak eskuratzeko aukera.
  • Ikasleak: ikasleen intereseko dokumentuak eskegitzeko aukera.

 

IRAKASLEAK

doc_ir

Pantaila hau honela antolatuta dago:

  • Dokumentu orokorrak: atal honetan, ikastetxeko dokumentu orokorrak eskuratu ahal izango dira. Hau da, ikasketa mailaren menpe ez daudenak. Adb: arautegia, aktak, etab.
  • Gainerako dokumentuak: gainerako dokumentuak, ikasketa mailaren arabera sailkatuko dira (HH/LHkoak batetik, DBHkoak bestetik, eta berdin BATX eta ZIKLOetako dokuemtazioarekin ere).

Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzen dira, hau da, eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sortuz. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak eta estekak multzokatuz, informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da. Adibidez, “AKTAK” karpetaren barruan, ikasturtean zehar izandako bileren akten multzokatzea.

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

karpeta Multzo baten barruko edukia bistaratzeko.
descargar Eskegita dagoen fitxategiren bat deskargatu edo loturaren bat atzitzeko, botoi hau klikatu eta automatikoki gauzatuko da eragiketa.

 

IKASLEAK

Ikaslearen ondoko datuak zehaztuko dira aukeraketa burutzeko:

Maila Bete beharreko dokumentua dagokion ikaslea zein taldetakoa den.
Ikasleatutorepr Dokumentua atxiki nahi zaion ikaslea. Behin datu hau zehaztu ostean, “Aurrekoa” eta “Hurrengo” botoiak bistaratuko dira. Hauen bitartez, ikasle batetik bestera mugi gaitezke.

Jarraian, iada ikasleak eskura dituen dokumentuak zerrendatuko dira.

dokumentuak_gehitu_ikasleari

Dokumentu berri bat gehitzeko,  gehitu botoia klikatu eta bistaratuko den leihoko datuak zehaztuko ditugu:

dokumentua_gehitu_ikasleari2

  • Deskribapena EU/ Deskribapena ER: Dokumentuari dagokion azalpena (Euskaraz zein Gazteleraz).
  • Fitxategi atxikia: “Gehitu” botoia klikatuz, publikatu beharreko dokumentuaren kokapena zehaztuko dugu.
  • Baimenak: fitxategia nork ikus dezakeen zehaztuko dugu (irakasle, tutore, guraso, orientatzaile).

Zehaztapenak gordetzeko, tutorepr botoia klikatuko dugu.

Behin dokumentua publikatuta dagoela, aukera desberdinak ditugu:

dokumentuak_gehitu_ikasleari

  • tutorepr: publikatutako dokumentu bat ezabatzeko, dagokion zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.
  • edit Zehaztapenak editatu: botoi hau klikatzean, haserako leihoa bistaratuko da. Bertatik zehaztapenak aldatu ahal izango ditugu.

dokumentua_gehitu_zehaztapenakeditatu

Aldaketak gordetzeko, tutorepr botoia klikatu; ezeztatzeko, canc.

  • descargar Dokumentua deskargatu: botoi hau klikatzean, publikatutako dokumentua jaitsiko da.

PARAMETROAK

Pantaila honetan, Inikaren funtzional desberdinen portaera definituko duten parametroak zehaztuko ditugu. Bi erlaitzetan banatuta dago:

  • Akademikoa: ikasketekin erlazionatutako (noten, hutsegiteen, etab.) erabakiak zehazteko.
  • Orokorra:  bestelako gaien inguruko erabakiak zehazteko (mezularitza-sistema, etab).

AKADEMIKOA

param_akademikoa

Pantaila hau, azpi-atal desberdinetan banatuta dago. Bakoitza funtzionalitate desberdin bati dagokio eta bertan, funtzionalitate hori definituko duten ezaugarri desberdinak zehaztu beharko ditugu:

NOTAK
  • Tutoreak notak alda ditzake:

aktibo Tutoreei irakasle espezifikoek sartutako notak aldatzeko baimena emateko.

inaktib Tutoreei irakasle espezifikoek sartutako notak aldatzeko baimenik ez emateko.

  • Kalifikazio partzialak. Testu librea.

aktibo Kalifikazio partzialen pantailan, teklatu bidez sarturiko balioen arabera gauzatuko da balorazioa.

inaktib Zentruak aurrez definituriko kalifikazioak aukeratu beharko ditugu bistaratuko den desplegablean.

  • Talde birtualak. Ikasleak izen-abizenen arabera ordenatu. 

aktibo Inikako talde birtual guztietan ikasleak alfabetikoki ordenatuko dira izen-abizenen arabera.

inaktib Inikako talde birtual guztietan ikasleak talde naturalaren arabera lehenik, eta izen-abizenen arabera ondoren ordenatuko dira.

HUTSEGITEAK
  • Ondoren adierazitako data baino lehenagoko hutsegiterik ezingo da gehitu. Hutsegiteen nolabaiteko kontrola bermatzeko eremua. Bertan adierazitako datakoak baino hutsegite “zaharragoak” sartzea ekidingo da. Datu hau periodikoki aldatuz gero, hutsegiteak sartzeko epea zehatz dezakegu.
  • Irakasleak, bere hutsegiteak justifikatu ditzake.

aktibo Irakasleek baimena dute euren hutsegiteak justifikatzeko.

inaktib Irakasleek ez dute baimenik euren hutsegiteak justifikatzeko.

GURASO BILERAK

Gure zentruan guraso-bileren inguruko protokolo bat baldin badaukagu, hemen zehaztuko da. Datu hauek “Jarraipena” ataleko “guraso-bilerak” atalean egongo dira ikusgai.

Horretarako, ik_unitatedeskr botoia klikatzean irekiko den leihoan idatziko ditugu aipatutako pautak:

gurasobilerairizpideak

Aldaketak gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ANOTAZIOAK
  • Irakasleek idazten dituzten anotazioak defektuz publikoak. Irakasleek ikasleen inguruko anotazioak idazten dituztenean, hauek tutoreak ikusi ahal izango dituen edo bere buruarentzat idatzitakoak diren zehaztu behar da (anotazio bakoitzari dagokion zelda aktibatuz/desaktibatuz). Parametro honen arabera:

aktibo Irakasleek idatzitako anotazioak, defektuz, tutoreentzat (eta datozen urteetako tutoreentzat) ikusgai egongo dira. Bakarren bat ikusgai egon ez dadin nahi izanez gero, dagokion zelda desaktibatu beharko genuke.

inaktib Irakasleek idatzitako anotazioak, defektuz, ez dira tutoreentzat (eta datozen urteetako tutoreentzat) ikusgai egongo. Bakarren bat ikusgai egotea nahi izanez gero, dagokion zelda aktibatu beharko genuke.

Eginiko aldaketak gordetzeko, tutorepr botoia klikatuko dugu.

 

 

OROKORRA

param_orokorra

 

SEGURTASUNA
  • Erabiltzaile bakoitzak bere DATU PERTSONALAK alda ditzake.

aktibo Erabiltzaile bakoitzak bere datu pertsonalak edita ditzake haserako orriko “ALDATU DATUAK” loturan klikatuz.

inaktib Erabiltzaileak datu pertsonaletan aldaketak egiteko baimenik ez du. (Hala nahi izanez gero, administrariari kontsultatu).

  • Erabiltzaile bakoitzak bere PASAHITZA alda dezake.

aktibo Erabiltzaile bakoitzak bere datu pasahitza edita dezake haserako orriko “ALDATU DATUAK” loturan klikatuz.

inaktib Erabiltzaileak pasahitza aldatzeko baimenik ez du. (Hala nahi izanez gero, administrariari kontsultatu).

  • Tutoreek euren ikasleen datu-pertsonalak alda ditzakete.

aktibo Tutoreek euren ikasleen datu pertsonalak edita ditzakete (Menuko “Jarraipena” ataleko “Nire ikasleak” azpi-ataletik)..

inaktib Tutoreek euren ikasleen datu pertsonaletan aldaketak egiteko baimenik ez dute. (Hala nahi izanez gero, administrariari kontsultatu).

MEZULARITZA
  • Gurasoek euren seme-alaben irakasleei mezuak bidal diezazkiekete?

aktibo Gurasoek euren seme-alaben edozein irakasleri mezuak bidaltzeko aukera dute.

inaktib Gurasoek ez dute euren seme-alaben irakasleei mezuak bidaltzeko aukerarik. Hala nahi izatekotan, tutorearen bitartez kontaktatu beharko lukete.

BALIABIDE ERRESERBAK
  • Irakasleek data tarte baterako erreserbak egin ditzakete.

aktibo Irakasleek erreserba masiboak egiteko baimena dute: zehaztutako data tarte oso baterako erreserbak egin ditzakete.

inaktib Irakasleek ez dute erreserba masiboak egiteko baimenik: saio bakarrerako erreserbak bakarrik gauza ditzakete.

OROKORRA

Atal honen barruan, Inika egunerokotasunean erabili ahal izateko hainbat aukera zehaztu beharko ditugu.

  • Menua: Inikaren menuak eskaintzen dituen aukera anitzak ikusita, eta guztiak ez direla zertan gure zentruan beharrezkoak izango kontutan edukita, menua gure behar eta interesen arabera finkatzeko aukera dago.
  • Parametroak: Inika gure zentruaren beharretara ahalik eta hobekien egokitu ahal izateko, parametro desberdinak zehaztuko ditugu.

Jarraian azalduko dugu atal hauetako bakoitza:

KUDEATU

Dokumentuen kudeaketa aurrera eramateko, fitxategien antolaketa kontutan izango dugu. Ondokoa izango da:

  • Dokumentu orokorrak: atal honetan, ikastetxeko dokumentu orokorrak igoko dira. Hau da, ikasketa mailaren menpe ez daudenak. Adb: arauak,
  • Gainerako dokumentuak: gainerako dokumentuak, ikasketa mailaren arabera sailkatuko dira (HH/LHkoak batetik, DBHkoak bestetik, eta berdin BATX eta ZIKLOetako dokuemtazioarekin ere).

Pantaila hau hiru erlaitzetan banatuta dago:

  • Gurasoak.
  • Irakasleak.
  • Ikasleak.

Guztien funtzionamendua antzekoa da. Aldatzen dena, dokumentuen hartzailea da.

adm_dokumentuak

HASIERA

Dokumentu honetan zehar, Inikaren erabilpenean trebatzeko zehaztapenak aurkituko dituzu. Sarrera bakoitza menuko atal bati dagokio.

Inikaren menua konfiguragarria da aplikazioa zentruaren beharretara egokitu ahal izateko. Hau da, administrariak zentruari interesatzen zaizkion menuko aukerak gaitu/desgaitzeko aukera du.  Hau honela, gidaliburuan zehar Inikak eskaintzen dituen aukera guztiak deskribatzen diren arren, kontutan izan gerta litekeela dokumentu honetan adierazitako atalen bat Inikako menuan ez agertzea.

Inikako web orrira sartzean, ondoko haserako pantaila aurkituko duzu: Inikarako sarbide eremua da.

0_1_login

Bertan, erabiltzaile eta pasahitza sartuko ditugu. “Erabiltzailea” eremuan, erabiltzaile izena idatzi; “pasahitza” eremuan, pasahitza. Aplikaziora sartzeko, “Login” botoian klik egin.

Pasahitza ahaztuz gero, “Pasahitza gogoratu” loturan klikatu eta eskatutako datuak sartu (Helbide elektronikoa eta erabiltzailearen profila <Ikasle, Irakasle, Familia, Langilea>).

pasahitza_gogoratu

Sartutako datuak zuzenak badira, esteka bat bidaliko zaigu gure helbide elektronikora. Esteka horretan klikatuz, pasahitza aldatzeko aukera izango dugu.

Segurtasun kontuak medio, une honetan, ondoko bi kasuetan ohartarazpen mezu bana jasoko dugu:

  • Irakasleek pasahitza aldatzeko aukera badute eta aukeratutako pasahitzak 6 karaktere baino gutxiago baditu, mezu bat agertuko zaigu karaktere kopurua 6 baino handiagoa izatea gomendagarria dela esanez.
  • Edonor beste norbaiten erabiltzaile-pasahitzarekin Inikan sartzen saiatzen bada eta 3 saiakeretan huts egiten badu, erabiltzailearen “jabeari” e-mail bat bidaliko zaio abisu modura.

Guztia ongi joan bada, berriz, ondoko pantaila honen aurrean aurkituko gara:

new_default_lmsgabe_2

Hasierako orri honetan hainbat atal bereiziko ditugu. Jarraian azalduko ditugu ondoko irudian zenbakitutako atalak:

Hizkuntza – aldaketa Inika zein hizkuntzatan erabili nahi dugun: Euskaraz ala gazteleraz.
0_6_e_irten Saioa itxi Goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatzen badugu, Inikatik aterako gara. Botoi hau ere Inikako pantaila guztietan aurkituko dugu.
0_5_e_pagini Haserako orria  Goiko aldean ezkerraldean dagoen botoia klikatuz gero, haserako orrira itzuliko gara beti. Botoi hau Inikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
Menu nagusia Inikak eskaintzen dituen aukera desberdinak erabiltzeko, goikaldean dagoen atal honetaz baliatuko gara.
new_default_profila Erabiltzailearen profilari dagozkion zehaztapenak gauzatzen dira bertan.

Eremu honetan, funtzionalitate desberdinak biltzen dira:

  • Profil aldaketa: bertatik zehaztuko da Inikaren zein profilekin lan egin. 0_8_profila
  • Datu-aldaketa: “Datuak aldatu” loturan klikatuz gero, pasahitza eta datu pertsonalak aldatzeko aukera izango dugu.0_3_e_datualdaketa
  • Azken sarrera: erabiltzailea Inikara azken aldiz noiz sartu zen adierazten da.
new_default_egunekojarraipena

 Atal honetan Irakasle batek egun horretan daukan agenda bistaratzen da eta saioan klikatuz gero, datuak, hutsegiteak, kalifikazioak, anotazioak, arau-hausteak eta baliabideak sartzeko aukera dauka.

Eremu hau “Irakasle koaderno digital”eko “Asteko agenda”ra lasterbidea da. Beraz, gidaliburuko atal horretan azalduko da xehetasun guztiekin.

new_default_mezuak  Inika barneko mezu-sistema da.

Sarrera-postontzia

Bertan agertuko dira azken aldian Inikaren mezu-sistemaren bitartez jaso ditugun mezuak eta ditugun elkarrizketak.

Mezu baten gainean klikatzean, elkarrizketa guztia bistaratuko da.

new_default_mezuak_mezireki Mezularitza-sistemara lasterbidea.
new_default_mezuak_actualizar

Sarrera-postontzia eguneratzeko. Botoi hau klikatzean, ea azken uneko mezurik sartu den egiaztatuko du sistemak.

 

new_default_zereginak  Asteko agendan, gaurko egunez talde eta ikasgai bakoitzean zehaztutako zereginen zerrenda bistaratuko da. Bertan adieraziko da zeregin bakoitza zein egunetarako entregatu beharko den.
new_default_notifikazioak Inikako funtzionalitate desberdinen inguruko ohartarazpenak. Adibidez, irakasleren batek tutore baten taldeko ikasleren bati arau-haustea gehitu badio, eremu honetan abisu bat jasoko du (tutoreak).