APLIKAZIORA SARBIDEA

Dokumentu honetan zehar, eInika erabiltzen ikasten laguntzeko zehaztapen orokorrak aurkituko dituzu.

Jakin, gerta daitekeela zure seme/alabaren zentruak txosten honetan agertzen diren menuko aukera guztiak gaituta ez izatea, ikastetxe bakoitzak kudeatzen baitu menuan zein aukera eskaini. Modu berean, zentruak hemen azaldutakoaren aldean erabilera bereziren bat eman dakioke menuko aukeraren bati. Horrela bada eta zalantzarik izanez gero, jar zaitez zure seme/alabaren zentruarekin kontaktuan.

 

gu_perf_accesoeInikarako sarbide eremuan, zentrutik ahalbidetu dizkiguten erabiltzailea eta pasahitza sartuko ditugu aplikaziora sartu ahal izateko.  Aplikaziora sartzeko, “Login” botoian klik egin.

Pasahitza ahaztuz gero, “Pasahitza gogoratu” loturan klikatu eta eskatutako datuak sartu (Helbide elektronikoa eta erabiltzailearen profila <Ikasle, Irakasle, Familia, Langilea>).

pasahitza_gogoratu

Sartutako datuak zuzenak badira, esteka bat bidaliko zaigu gure helbide elektronikora. Esteka horretan klikatuz, pasahitza aldatzeko aukera izango dugu.

Segurtasun kontuak medio, une honetan, ondoko bi kasuetan ohartarazpen mezu bana jasoko dugu:

  • Irakasleek pasahitza aldatzeko aukera badute eta aukeratutako pasahitzak 6 karaktere baino gutxiago baditu, mezu bat agertuko zaigu karaktere kopurua 6 baino handiagoa izatea gomendagarria dela esanez.
  • Edonor beste norbaiten erabiltzaile-pasahitzarekin Inikan sartzen saiatzen bada eta 3 saiakeretan huts egiten badu, erabiltzailearen “jabeari” e-mail bat bidaliko zaio abisu modura.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude