INIKA V3ra SARRERA

Dokumentu honetan Inika V3-ren inguruko argibideak aurkituko dituzu. Aplikazio honen bitartez, idazkari, kudeatzaile eta zuzendaritza-taldeko kideek egunerokotasunean aurrera eraman beharreko atazak gauzatzen laguntzea du helburu.

Gidaliburu honek, Inikaren menu nagusiaren egitura berbera jarraituz aurkezten ditu Inika aplikazioak eskaintzen dituen aukera desberdinak.

Zer da Inika?

Inika, kudeaketa akademikoa aurrera eramateko informatika-programa bat da. Honen bitartez, Hezkuntza Sistemaren partaide diren eragile (ikasle, guraso, irakasle eta langile) eta baliabideen kudeaketa gauzatu ahal izango dugu. Hala nola: kalifikazioen kudeaketa; eskolaz-kanpoko ekintzena; jangela; garraioa; kudeaketa ekonomikoa; matxurak; liburutegia, etab. Modu berean, askotariko dokumentazio ofiziala bistaratu eta inprima dezakegu (boletinak; izarak; aktak; etab).

 

Zein beste aplikazio dugu gure eskura?

Inika instalatzen den unean, eInika deritzon beste aplikazio bat ere instalatzen da:

  • INIKA: kudeatzaile, idazkari, zuzendaritza-taldeei zuzendua dago. (Kudeaketa ekonomikoa; Inika aplikazioaren erabilgarritasunen konfigurazio aukeren zehaztapena).
  • eINIKA: irakaslegoari zuzendua. (Kudeaketa akademikoa: kalifikazioak, hutsegiteak, etab).

Bi aplikazio hauek erabili ahal izateko, Internet nabigatzailea instalatua izatea beharrezkoa da (Firefox, Internet Explorer edo GoogleChrome, adibidez). Ikastetxe bakoitzak bere URL propioa izango du: lotura hau txertatu beharko dugu nabigatzaileko helbide-barran.  Behin barruan, aplikazio bakoitzak eskaintzen dituen aukerak erabili ahal izango ditugu.

 

 

APLIKAZIORA SARBIDEA

Inikara sartzean ondokoa bezalako pantaila batekin aurkituko gara, Inikara sarbide pantaila:

acceso-aplicacion

“Erabiltzailea” eremuan gure erabiltzailea sartuko dugu; “Pasahitza” eremuan, pasahitza. Aplikaziora sartzeko, “Sartu” botoia klikatuko dugu.

Pasahitza gogoratzen ez badugu, “Pasahitza gogoratu” zelda akitbatu eta eskatzen dizkiguten datuak sartuko ditugu (posta elektroniko helbidea eta erabiltzaileari dagokion profila >Irakasle; Ikasle; Guraso; Langile>).

recordar_contrasena2

Sartutako datuak zuzenak badira, posta elektroniko bidez jasoko dugun mezuko loturan klikatuz ezarri ahalko dugu pasahitz berria.

Sartutako datuak zuzenak badira, ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko zaigu:

pantalla-principal

Hau, Inikako haserako pantaila da. Ondoko eremuak bereiztuko ditugu:

 

cambio-idioma Hizkuntza. Aplikazioa zein hizkuntzatan erabiliko dugun zehaztuko dugu (Eus/Es).
inicio
Hasera. Inikaren logoan (goian ezker-aldean) klikatuz gero, haserako pantailara itzuliko gara. Aplikazioaren pantaila guztietan leku berean aurkituko dugu pantaila hau.
Menu nagusia Inikaren funtzionalitate desberdinak exekutatzeko, menuko aukera hauen artean nabigatuko dugu.
perfil

Perfil

Pefilaren zehaztapenak. Erabiltzaile-perfilari dagozkion aukera desberdinak zehazteko. Eremu hau ere programaren pantaila guztietan aurkituko dugu. 

Ondoko aukerak eskaintzen ditu:

  • Nire perfila: Inikan lanerako erabiliko den perfila zehazteko.
  • Nire egutegia: Hemen klikatuz gero, dagokigun egutegia bistaratuko da.
  • Nire mezuak: Mezularitza-sistemara sarbidea.
  • Nire atazak: Eginkizunen kudeaketa.
  • Saioa itxi: Inikatik irteteko.