HIBP

Atal honetan, Hezkuntzak eskatzen duen “Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana”ren txostena atera ahal izateko bete beharreko datuak erregistratzeko aukera daukagu.

Dokumentu hau bistaratu ahal izateko, lehendabizi Inikan “Kurtsokoak” atalean gaiari dagokion “PIRE” zutabeko zeldatxoa aktibatuta izatea beharrezkoa da. Behin dagokion gaiari “PIRE” aktibatu zaionean, adierazitako gai hori ematen duen irakasleak dokumentu hau bistaratu eta bete ahal izango du Inikan.

Menuko aukera hau atzitzean, goiko eremuko bilaketa-datuak beteko ditugu, HIBP dokumentua bete nahi diogun ikaslea hautatzeko:

pire1

Maila Bete beharreko dokumentua dagokion ikaslea zein taldetakoa den. (Tutorearen kasuan, sistemak, defektuz, haserako orrian zehaztutako taldea bistaratuko du. Datu hau aldatzeko, beraz, haserako orrira jo beharko dugu).
Ikasturtea Dokumentuari dagokion ikasturtea
Ikasleatutorepr Ebaluatu nahi den ikaslea. Behin datu hau zehaztu ostean, “Aurrekoa” eta “Hurrengo” botoiak bistaratuko dira. Hauen bitartez, ikasle batetik bestera mugi gaitezke.

 

Pantailaren ezker-aldeko eremuan zehaztuko dugu bete nahi dugun eranskina zein den:

pire2_eranskina_aukeratu
  • Eranskina I: Ikasturte amaierako txostena – Hezkuntza errefortzurako proposamena.
  • Eranskina II: Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana.
  • Eranskina III: Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana – Familiekin batera lan egiteko konpromisoa.
  • Eranskina IV: Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana – Ikaslearekin egin beharreko Hezkuntza kontratua.

Aukeraketa hau egin ostean, eranskin (dokumentu) bakoitzari dagokion formularioa bistaratuko da pantailan.

Ondoko irudia, “Eranskina I” dokumentuari dagokion formularioa da.

pire3_anexo1

Aldaketak gordetzeko, formulario bakoitzaren azpian dagoen tutorepr botoia klikatuko dugu.

Dokumentua eskuratzeko, berriz, “gorde” botoiaren ondoko  tutoreprbotoia klikatuko dugu.

 

IKASLEA

Atal honetan, tutoreak eta orientatzaileak gainerako espezialistek ebaluazio-bileretan bere taldeko ikasleen inguruan egindako balorazio eta ekarpenak jasotzeko aukera daukate.

adm_jar_ebalbil_ikaslea

Pantaila honek eskaintzen duen informazioa eta aukerak bi zatitan antolatuta daude. Goiburukoa batetik; edukia bestetik.

Hasteko, goiburukoan ondoko datuak zehaztuko ditugu:

Maila Ikasleari dagokion taldea.
Ebaluaketa Ebaluatu nahi den ebaluaketa.
Ikaslea Ebaluatu nahi den ikaslea. Ikaslea aukeratzeko modu desberdinak daude:

  • “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoien bitartez.
  • “Ikaslea” desplegablean zehaztu.

Eremu honetan ikaslerik zehazten ez badugu, aukeratutako taldeko ikasle guztiak bistaratuko dira.

Data Ikaslearen inguruan hartutako erabakiak zehatz ditzakegu eremu honetan.

 

Goiburuko-datuak zehaztu ostean, pantailaren edukia bistaratuko da honela antolatuta:

 

Ikaslea Aukeratutako taldeko ikaslearen izen-abizenak.
Erabakiak Ikaslearen inguruan hartutako erabakiak zehatz ditzakegu eremu honetan.
Balorazioa Ikaslearen inguruko balorazioak zehatz ditzakegu eremu honetan.
Tutore oharra Tutoreak ebaluaketa horretan ikasleari idatziriko oharra. (Kontsultarako datua).
Hutsegiteen totalak Ikasleak ebaluaketan zehar izandako ez-etortzeen inguruko informazioa: Justifikatuak, Ez-justifikatuak,  Kaleratze/Etxeratzeak etab.

tutorepr

Eginiko aldaketak jasotzeko, “Gorde” botoia klikatu.

TALDEA

Ebaluazio-bileretan tutore bakoitzari dagokion taldearen inguruan jasotako informazio, ohar, balorazio eta ekarpen desberdinak erregistratzeko, “Jarraipena” > “Ebaluazioa: Ebaluazio-bilerak”  > “Taldea” atalean sartu behar du.

Bertan, hasteko, dagokion taldea eta ebaluaketa zehaztuko ditugu. Hau egin ostean, ondoko pantaila bistaratuko da:

ebal_bil_tald_tut

Pantaila honetan ondoko informazioa eta aukerak eskaintzen dira:

Ebaluazioa Anotazioa dagokion ebaluazioa.
Oharra Taldearen inguruko anotazioak.
Dibujo 5 Anotazio berria gehitzeko.
Ezabatu

Dibujo jai eguna 1

Anotazio bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatu.

gorde

Edozein aldaketa gordetzeko, “Gorde” botoia klikatu.

EBALUAZIOA

Atal honetan biltzen dira ikasleen ebaluazioarekin eta honen jarraipenarekin lotutako funtzionalitate desberdinak:

  • Gurasoekin izandako bileren erregistroa.
  • Ebaluazio-bileretako erregistroa.
  • Gurasoen sarrerak: gurasoen eInika plataformaren erabileraren inguruko datuak.
  • Guraso app. Inika mugikorretarako aplikazioaren inguruko datuak.

Jarraian azalduko dugu hauetako bakoitza.

GURASOEN SARRERAK

Gurasoen kurtsoan zeharreko Inikaren erabilera neurtzen duen informazioa bistaratzen da atal honetan. Besteak beste, ebaluaketa bakoitzean aplikazioan zenbat aldiz sartu diren, eInika bidez publikatutako boletinak irakurri dituzten ala ez, ikaslearen arau-hauste, hutsegite eta anotazio desberdinen berri izan ote duten…

azken-sarrerak

Horretarako, “Maila” eta “Ikaslea” eremuetan zehaztuko dira kontsultatu nahi dugun familiako ikaslea (eta honi dagokion taldea).

GURASOEKIN BILERAK

Guraso-bileretatik jasotako informazioa gordetzeko aukera ematen du Inikak. Pantaila honek, beraz, gurasoekin izandako bileretako datuak bildu eta kontsultatzeko aukera ematen du.

guraso_bilerak

Maila Zein mailatako ikaslea den.
Ikaslea Bilera zein ikasleren inguruan gauzatu den.
Data “Noiztik” eta “Nora” daten arteko bilerak bistaratzeko.
ik_unitateagehi Bilera berri bat erregistratzeko. Irekiko den leihoko datuak beteko ditugu:

guraso_bilerak2

Data Bilera zein egunetan burutu den.
Partaideak Bilerara bertaratu direnak. Aktibatu dagokion zelda.
Publikoa Edukia publikatzeko:

  • “Ikastetxea”: Inikan ikusgai jarriko da kurtsoko eta datozen kurtsoetako tutoreentzat.
  • “Familia”: Inikan ikusgai jarriko da gurasoentzat.
Edukia Bileran tratatutako gaien eta hartutako erabakien nondik norakoak.

Aldaketak gordetzeko, gorde botoia klikatu.

bilerairizpideak

Zentruan guraso-bileretarako protokolorik zehaztuta balego, (“Konfigurazioa” > “Parametroak” atalean), botoi honetan klikatzean bistaratuko dira jarraibideak.

ik_unitatedeskr

Bileraren batean jasotakoak editatzeko, dagokion “editatu” botoian klikatu eta bistaratuko leihoan beharrezko aldaketak egin.

Aldaketak gordetzeko, gorde botoia klikatu.

tutorepr Pantaila honen edukia jasoko duen informea bistaratu nahiz inprimatzeko.

EBALUAZIO-BILERAK

Atal honen bitartez, ebaluazio-bileretan jasotako ekarpenak eta oharrak erregistra ditzakegu. Ekarpen hauek, ikasle bakoitzarekiko nahiz talde osoaren inugurukoak izan daitezkeela kontutan izanda, funtzionalitate hau bi erlaitzetan banatuta dago:

  • Ikaslea: ikasle bakoitzaren inguruko datuak biltzeko.
  • Taldea: talde naturalaren inguruko datuak biltzeko.