NIRE EZ ETORTZEAK

Atal honetan, ez etortzeen jakinarazpena gauzatuko da. Horretarako, ondoko datuak beteko ditugu:

  •  “Noiztik” eta “Nora” eremuetan, ez-etortzearen iraupena (eguna edo egunak).
  • “Ordua” eremuan, faltako garen saioa(k) zein(tzuk) izango d(ir)en.
    •  “ordu guztiak” aukeratuz gero, egun osoko falta bezala hartuko da.
  • “Zeregina” eremuan, egiteko utzitako lana.
  • Behin zehaztapenak egindakoan gorde botoiari emango diogu.

“Ez-etortze”-ren bat ezabatu nahi izanez gero dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatuko genuke eta Dibujo jai eguna 1 botoiari emango genioke.

irakaslepr

 

NIRE LINKAK

Atal honetan, interesatzen zaizkigun web orrietarako loturak gorde ditzakegu. Beheko irudian ikus dezakegun moduan, “web orria” dugu gordeta. Bisitatu nahiko bagenu, loturan klikatu beharko genuke.

Lotura berri bat gehitzeko, “Berria” botoia klikatu behar da.

irakaslepr

Jarraian bistaratuko den formularioko datuak zehaztuko ditugu:

irakaslepr

Adibide moduan, Inikako web orria gehituko dugu gure loturen zerrendara. Horretarako, “Link-a” eremuan www.inika.net idatziko dugu (eremu horretan iada defektuz dagoen “http:/”ren ostean; “Testoa” eremuan, berriz, link hori zerrendan nola agertzea nahi dugun idatziko dugu: gure kasuan, “Inikako web orria” bezala izendatuko dugu.

Link berria gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu; egindakoa ezabatu nahiko bagenu, “Ezabatu” botoia; eta zerrendara itzuli nahiko bagenu, “Atzera”.

Link berria sortu ostean, zerrendan gehitu dela egiazta dezakegu:

irakaslepr

IKUSPEGI OROKORRA

Erlaitz honetan, eremu griseko “Noiztik” eta “Nora” eremuetan zehaztutako data-tartean izandako hutsegiteen informazio xehetua bistaratzen da. Defektuz, “Noiztik” eremuan gauden ebaluazio haserako data bistaratuko du; “Nora” eremuan gaurko data. (Gogoratu kontrakorik adierazi ezean “Kudeaketa” erlaitzean adierazitako talde eta gaiko ikasleekin jarraituko dugula lanean).

irakaslepr

Aipatutako datuak zehaztu ostean, adierazitako taldeko ikasleen zerrenda bistaratuko da. Ikasle bakoitzeko, ondoko informazioa jasoko da:

irakaslepr

 Hutsegiteak Data-tarte horretan ikasleak izandako hutsegite-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitzen dira).
Arau-hausteak Data tarte horretan ikasleak izandako arau-hauste kopurua: desegokiak, aurkakoak eta larriak.
Jarrera Data-tarte horretan ikasleak izandako jarrera-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitu eta “Jarraipena” atalean kudeatzen dira).
Etxeko-lanak Data-tarte horretan ikasleak izandako etxeko-lanen inguruko jarrera-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitu eta “Jarraipena” atalean kudeatzen dira).

 

Kontutan izan, pantaila honek aipatutako informazioa bistaratzen duela, ez du editatzeko aukerarik ematen.

JARRAIPENA

Atal honetan hutsegiteen jarraipena burutu ahal izango da: aukeratutako taldean adierazitako data tarte batean izandako hutsegiteak, hain zuzen ere. (Gogoratu kontrakorik adierazi ezean “Kudeaketa” erlaitzean adierazitako talde eta gaiko ikasleekin jarraituko dugula lanean

irakaslepr

Bestalde, datuen kontsulta burutzeko irizpidea ezarri dezakegu: ebaluaketa jakin bateko hutsegiteak nahiz denbora-tarte zehatz batekoak kontsulta ditzakegu. Horretarako, “Aukeratu filtroa” eremuan “Daten artean” edo “Ebaluaketa” aukeratuko da.

Lehen irizpidea aukeratuz gero, “Hasera” eta “Amaiera” eremuetako  ikonoan klikatuz zehaztuko dugu kontsulta burutu nahi dugun data-tartea.

Bigarrena aukeratuz gero, berriz aplikazioa defektuz gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebaluaketa” eremuan alda daitekeelarik).

tutorepr botoia klikatuz emango dugu kontsulta burutzeko agindua eta datuak bistaratuko dira:

irakaslepr

Ikasle bakoitzeko “Data” eta “Ordua” zutabeetan agertzen diren egun eta saioko “Falta-Mota” bistaratuko da, berandutzerik egon den ala ez eta dagokion oharraz gain.

Pantaila honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira:

 

 irakaslepr Datuak, defektuz, dataren arabera ordenatuta ageri dira. Alfabetikoki ordenatu ahal izateko, “Alfabetikoki ordenatu” zelda aktibatuko dugu.
 Dibujo 5 Hutsegitearen inguruko oharra idazteko eremua.
 gorde Existitzen den erregistroren batean aldaketaren bat eginez gero, botoian klikatuko dugu hau gordetzeko.
 Dibujo jai eguna 1 Erregistroak ezabatzeko, dagokion erregistroaren eskuinaldean dagoen “Ezabatu” zutabea aktibatu eta  botoia klikatuko dugu.

KUDEAKETA

Erlaitz honetan “Maila – Gaia” eremuan zehaztutako talde eta ikasgaiko “Data” eremuko hutsegiteak kudeatzeko aukera izango dugu.

“Data” eremuan, defektuz, gaurko data agertuko den arren, aldagarria da datu hau. “Maila – Gaia” eremuan adierazitako talde eta ikasgaiaren saiorik ez badaukagu “Data” eremuan adierazitako egunean, ohartarazpen mezu bat jasoko dugu (“Egun horretan ez duzu saiorik ematen”):

irakaslepr

Bestalde, eremu grisaren eskuinaldean dagoen “Edozein ikasleri” zelda aktibatuz gero, zentruko edozein ikasleri gehitu ahalko diogu hutsegitea.

Kontutan izan, hutsegiteek irakaslearen ordutegiarekin erlazio zuzena dutela, beraz, horrelako oharrik agertuko balitzaigu (eta ziur bagaude egun horretan saioren bat ematen dugula), Inikako ordutegia errepasatu beharko dugu.

Hutsegiteen kudeaketa burutzeko pantailan ondoko datuak ikusiko ditugu:

irakaslepr

“Ikasleak”  Adierazitako taldeko ikasleen zerrenda.
“Hutsegiteak” Ikasle bakoitzeko hutsegite-mota desberdinak (hauek Inikan definitzen dira).
“Berandu”  Ikasleren bat adierazitako saiora berandu iritsi bada, aktibatu zelda hau.
“Oharra”  Oharrentzat testu librea.

Hutsegiteak eta berandutzeak adierazteko, ikasleari dagokion zelda aktibatuko dugu.

Hutsegite-mota bat taldeko ikasle guztiei esleitzeko, hutsegitearen azpian dagoen irakaslepr “tick” ikonoa klikatuko dugu; hutsegite-mota batean aktibo dauden zelda guztiak desaktibatzeko, berriro “tick” ikonoa klikatu.

Oharra gehitzeko, eremuan bertan idatz dezakegu edo  botoia klikatuz bistaratuko den leihoan bertan:

irakaslepr

Azken kasu honetan oharra gordetzeko “Ados” klikatu.

HUTSEGITEAK SAIOKA:Gaiko

Atal honetan sartzen garenean, hiru erlaitz aurkituko ditugu:

  • Kudeaketa: hutsegiteak gehitzea.
  • Jarraipena: hutsegiteen kontsulta eta edizioa.
  • Ikuspegi orokorra: hutsegiteen kontsulta.

irakaslepr

Aipaturiko hiru erlaitz horien azpian dagoen eremuan zehaztuko dugu hutsegiteen kudeaketa zein taldetan burutu nahi dugun. Jakin, zehaztapen hau egin ostean erlaitzez aldatuta ere, datu berdinekin jarraituko dugula lanean (berriro zehaztu beharrik gabe).

Esaldien aukeraketa bidezko kalifikazioa

Kasu honetan, berriz, -ondoko irudian ikusten den moduan- helburuetan ez dago aurredefinitutako esaldirik, guk geuk zehaztu behar ditugu ikasle bakoitzari dagozkionak.

 irakaslepr

Horretarako, helburuen goiburukoaren ondoan dagoenirakaslepr5  ikonoan klikatuko dugu.

Jarraian agertzen den pantailako zerrendatik aukeratuko ditugu zehaztutako ikasleari helburu bakoitzean dagozkion esaldiak. Horretarako, esaldiaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa aktibatuko dugu eta aukeraketa gordetzeko gorde   botoia klikatu.

irakaslepr

Behin esaldi guztiak aukeratutakoan, helburuen zerrendan bistaratuko dira. Nahi izatekotan, kalifikatzeko aukera daukagu “Nota” zutabean dagokion kalifikazioa esleituz:

irakaslepr

Kalifikazioak gordetzeko gorde botoia klikatuko dugu.

Kalifikazioak ezabatzeko, berriz, itemari dagokion zelda desaktibatu eta gorde botoia klikatu.

Esaldi aurredefinituen bidezko kalifikazioa

Pantaila honetan, gaiko nota orokorra nahiz helburu edo/eta esaldien notak eta errekuperaketakoak kontsulta nahiz edita ditzakegu ikaslez-ikasle.

Kalifikazio-modu honekin lan eginez gero, helburuetan multzokatuta dauden item-ak ebaluatuko dira horretarako ditugun (“Nota” zutabeko) desplegableetan kalifikazioa aukeratuta.

1_4_e_haur

Pantailan honela antolatuta dago:

Nota (orokorra)

Pantailako goikaldean dago. Ikaslearen gaiko nota orokorra zehazteko eremua.
Errekuperaketako nota (orokorra) Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko errekuperaketako nota orokorra zehazteko eremua.
Helburua   Goiburuko griseko “Esaldiak” zutabean zehazten da helburua.

Gakoa

Lehen zutabea. Helburuaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.

Nota

Helburua bera kalifikatzeko “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu.

Errekuperaketa

Helburuaren errekuperaketa kalifikatzeko “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu.

Esaldia

Helburu bakoitzaren barruko erregistro (zuri kolorekoak).

Gakoa

Lehen zutabea. Esaldiaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.

Nota

Esaldiaren kalifikazioa. “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu.

Errekuperaketa

Esaldiaren errekuperaketako kalifikazioa. “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu.

Oharra

Gaiko oharra idazteko eremua.

 

Atal honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira:

 au_hur

Ikasle batetik bestera mugitzeko:

– Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

– “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

Kalifikazioen esleipena

Kalifikazioak esleitzeko, kalifikazio-mota bakoitzari dagokion (helburu, esladi edo orokorra) “Nota”desplegablean aukeratu beharko da.

“Kalifikazio aurredefinitua esaldi guztientzako”

Nota orokorra eta helburuen artean dagoen eremu honetan, adierazitako ikasleari esaldi guztietan kalifikazio jakin bat esleitzeko aukera daukagu.
 gorde Sarturiko datuak eta eginiko aldaketak gordetzeko “Gorde” botoia klikatu.
 impr1 Zehaztutako ikaslea eta gaiko esaldien noten informea bistaratzen du.
 impr2 Zehaztutako talde eta gaiko ikasle guztien esaldietako noten informea bistaratzen du.