KUADERNOA

Koaderno digitala erabiltzen hasi aurretik, ezinbestekoa da konfiguraketa lan batzuk gauzatzea. Lan hauek, administrariari dagozkio eta ondokoak dira:

  • Urteko egutegia zehaztu.
  • Markoak definitu eta zehaztu.

Jarraian azalduko ditugu “Konfigurazioa” aukeraren barruan dauden funtzionalitate hauek:

KUADERNOA: “IRAKASLEAREN KOADERNO DIGITALA”

Inikak badu, “irakasle koaderno digitala” deritzon modulo bat. Modulo honen bitartez, irakasle nahiz tutoreek eguneroko atazen kudeaketa gauza dezakete modu eroso batean: besteak beste, edukien planifikazioa eta gauzatzea, hutsegiteen kudeaketa, etab.

Irakasle eta tutoreek koaderno hau erabili ahal dezaten, ordea, administrariak aurrez konfigurazio lan batzuk burutu beharko ditu.

Koaderno digitalarekin aritzeko prozesua ondokoa litzateke:

  • Konfiguraketa: administrariari dagokio. Koadernoaren erabilerarako hainbat parametro zehaztu beharko ditu. Lan hauek, menu nagusiko “Konfigurazioa” ataleko “Kuadernoa” azpi-atalean gauzatuko dira.
  • Programazioa: koadernoa egunerokotasunean erabiltzen hasi aurretik, ezinbestekoa da kudeatu nahi diren datuak sartzea. Hau da, ikasgaien programazioa zehaztea. Irakasle eta tutoreei dagokie lan hau (baina administrariak ere badu honetarako baimena). Lan hauek, “Kuadernoa” ataleko “Programazioa” azpi-atalean gauzatzen dira.
  • Kudeaketa: kuaderno digitalaren egunerokotasuneko erabilera. “Kuadernoa” ataleko “Asteko agenda” aukeraren bitartez gauzatzen da.

Jarraian azalduko ditugu koaderno digitalaren erabileraren inguruko zehaztapen guztiak:

 

 

GELAK

Menuko aukera honen bitartez, zentruan ditugun gelen kudeaketa gauza dezakegu. Modu honetan, saio bakoitzean -aurrez erregistratutako gela guztien artetik- “libre” daudenak zeintzuk diren kontsultatu ahal izango dugu.

aula_visibilidad

 

Ondokoa da lana egiteko modua:

Ezkerreko zutabea

Zutabe honetan izango ditugu zentruko gela guztiak (aurrez Inikan erregistratuta izan behar ditugunak). Hauen artetik, interesatzen zaizkigunak aukeratuko ditugu dagokien zelda aktibatuz (edo guztiak, “Denak aktibatu” zelda aktibatuta).

aula_disponibilidad_vista Botoi hauen bitartez, ordutegiaren ikuspegia alda dezakegu. Modu honetan, hilabete, aste nahiz egun bakarreko ordutegian libre dauden gelak kontsulta ditzakegu.
aula_disponibilidad_dia

Fletxatxo hauen bitartez, denboran zehar mugi gaitezke: hilabeteko ikuspegian bagaude, aurreko edo datorren hilabetera pasa; asteko ikuspegian bagaude, aurreko edo datorren astekora; eguneko ikuspegian, aurreko edo datorren egunera.

 

OHARRAK.

Funtzionalitate hau erabili ahal izateko, beharrezkoa da ondokoak kontutan izatea:

  • Gelak, aurrez, Inikan erregistratuta izan behar ditugu: “Ingurunea” > “Gelak” atalean.
  • Sistemak libre gelditzen diren gelak zeintzuk diren kalkulatu ahal izateko, Irakasle Koadernoaren ordutegian saio bakoitzean dagokion gelaren esleipena egitea beharrezkoa da.

ORIENTAZIOA

Atal honetan, ikasleen jarraipena gauzatzeko hainbat aukera aurkituko ditugu: “Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana” eta “HH – Garapena” txostenak osatzeko atalak, hain zuzen ere.

Jarraian azalduko dugu aukera hauetako bakoitza.

HH Garapena

Honakoa, Haur Hezkuntzako ikasleen garapenaren inguruko jarraipena gauzatzeko pantaila da. Bertan, Hezkuntzak arloka ezarritako irizpideak baloratuko dira.

 

hh_garapena

 

Balorazioa gauzatzeko, ondoko pausuak jarraituko ditugu:

  • Maila: ikasleari dagokion taldea zehaztuko dugu eremu honetan.
  • Ikaslea: ebaluatu nahi dugun ikaslea zehaztuko dugu.
  • Arlo bakoitzari dagokion “+” ikurra klikatzean bistaratuko diren esaldietatik, ikasleari dagozkionak aukeratuko ditugu.
  • Aldaketak gordetzeko botoia klikatuko dugu tutorepr.

 

hh_garapena_2

 

 

 

MAILAKO ORDUTEGIA

Menuko aukera honen bitartez, zehaztutako taldeen ordutegia kontsulta dezakegu. Horretarako, “Maila” eremuan zehaztuko dugu kontsulta burutu nahi dugun taldea zein den.

taldeen_ordutegia_filtro

Bi kontsulta mota gauza ditzakegu:

I. Orokorra. Taldeari dagokion ordutegi osoa. “Maila” eremua zehaztean, defektuz bistaratuko da.

taldeko_ordutegia

 

II. Espezifikoa. Ezkerreko zutabean agertzen diren ikasgaietatik, interesatzen zaizkigunak bakarrik aukeratuz, hauei dagokien ordutegiaren kontsulta burutzeko, “filtroa egin” botoia klikatuko dugu.

taldeen_ordutegia_filtroarekin

IKASLEAK

Administrariak zentruko ikasleentzako dokumentuak publikatzeko aukera du. Horretarako, “Baliabideak” > “Dokumentuak” > “Ikasleentzako” atalean sartuko da.

Goiko eremuan zehaztuko dugu dokumentua publikatu nahi diogun ikaslea zein den:

ikaslea_dokumentua_berria

  • “Kurtsokoak” eta “Fitxategi nagusia” botoien bitartez, aukeratu nahi dugun ikaslea ikasturte honetan zentruan dagoen, ala ikasle-ohi bat den zehaztuko dugu. Sistemak, defektuz, kurtsokoak bistaratuko ditu.
  • Behin hau zehaztu ostean, ikaslearen ondoko datuak zehaztuko dira aukeraketa burutzeko:
Maila Bete beharreko dokumentua dagokion ikaslea zein taldetakoa den.
Ikasleatutorepr Dokumentua atxiki nahi zaion ikaslea. Behin datu hau zehaztu ostean, “Aurrekoa” eta “Hurrengo” botoiak bistaratuko dira. Hauen bitartez, ikasle batetik bestera mugi gaitezke.

 

  • Bestalde, “Filtroa egin” botoiaren bitartez, ikaslearen abizenak, izena edo NANaren araberako bilaketa gauza dezakegu. Horrela, eremu hauetakoren bat zehaztu eta lupari ematean, ikasle posibleak bistaratuko dira.

ikaslea_dokumentua_berria_iragazkia

 

Jarraian, iada ikasleak eskura dituen dokumentuak zerrendatuko dira.

dokumentuak_gehitu_ikasleari

Dokumentu berri bat gehitzeko,  gehitu botoia klikatu eta bistaratuko den leihoko datuak zehaztuko ditugu:

dokumentua_gehitu_ikasleari2

  • Deskribapena EU/ Deskribapena ER: Dokumentuari dagokion azalpena (Euskaraz zein Gazteleraz).
  • Fitxategi atxikia: “Gehitu” botoia klikatuz, publikatu beharreko dokumentuaren kokapena zehaztuko dugu.
  • Baimenak: fitxategia nork ikus dezakeen zehaztuko dugu (irakasle, tutore, guraso, orientatzaile).

Zehaztapenak gordetzeko, tutorepr botoia klikatuko dugu.

 

Behin dokumentua publikatuta dagoela, aukera desberdinak ditugu:

dokumentuak_gehitu_ikasleari

  • tutorepr: publikatutako dokumentu bat ezabatzeko, dagokion zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.

 

  • edit Zehaztapenak editatu: botoi hau klikatzean, haserako leihoa bistaratuko da. Bertatik zehaztapenak aldatu ahal izango ditugu.

dokumentua_gehitu_zehaztapenakeditatu

Aldaketak gordetzeko, tutorepr botoia klikatu; ezeztatzeko, canc.

  • descargar Dokumentua deskargatu: botoi hau klikatzean, publikatutako dokumentua jaitsiko da.

Eremu bereziak

Eranskin desberdinei dagozkien formularioetan, bi eremu berezi aurkituko ditugu. Honela bete behar dira:

CURRICULUMAREN ARLOA (Eranskina I eta Eranskina II)

pire4_eremubereziak1

Eremu honetan arlo berri bat gehitzeko, gehitu botoia klikatu eta jarraian bistaratuko den leihoko eremuetan arloa eta oharra zehaztuko ditugu.

pire4_eremubereziak2

Datuak gordetzeko,  tutorepr botoia klikatuko dugu.

Arloren bat zerrendatik kentzeko, berriz, dagokion zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

ERREFORTZUAREN ANTOLAKETA (Eranskina II)

pire5_eremubereziak3

Eremu honetan arlo berri bat gehitzeko, gehitu botoia klikatu eta jarraian bistaratuko den leihoko eremuetan arloa eta oharra zehaztuko ditugu.

pire5_eremubereziak4

Datuak gordetzeko,  tutorepr botoia klikatuko dugu.

Arloren bat zerrendatik kentzeko, berriz, dagokion zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

ASTEKO EZ-ETORTZEAK

Administrariak, menuko aukera honen bitartez, irakasleen hutsegiteak kudeatzeko aukera izango du. Hau honela, pantaila honetan ondokoak gauza ditzake:

  • Aste baterako aurreikusitako irakasleen hutsegiteen kontsulta.
  • Aste baterako aurreikusitako irakasleen hutsegiteen kudeaketa: zaintzen esleipena.
  • Irakasleen hutsegiteak erregistratu.

Pantaila honetara sartzean, asteko ordutegi bat ikusiko dugu. (Sistema defektuz gauden astean kokatuko da. Dena den, astez mugi gaitezke “Aukeratu astea” eremuan data aldatuta). Ordutegi honetan, aukeratutako asterako aurreikusitako irakasleen hutsegiteak bistaratuko dira. Hutsegite-motak, saioaren kolorearen arabera bereizten dira:

  • Saioa berde kolorekoa bada, hutsegite hori irakasleren bati esleitu zaiola adierazten du.
  • Saioa gorri kolorekoa bada, hutsegitea oraindik inori esleitu gabe dago.

 

HUTSEGITEAK ERREGISTRATZEKO

Irakasleen hutsegite berri bat sartzeko, faltako den egun eta saioan klikatu ostean irekiko den leihoko datuak bete:


  • Irakaslea: faltako den irakaslea.
  • Data noiztik (Nora): zein egunetan faltako den.
  • Orduak: zein saio(e)tan faltako den.
  • Zeregina: irakaslea faltako den saioan ikasleek burutu beharreko jarduerak.

 

HUTSEGITEAK ESLEITZEKO

Irakasle batek huts egingo duen saioa beste bati esleitzeko, saioari dagokion   0_7_e_engranaje ikonoan klikatuko dugu. Jarraian, ondokoa bezalako leiho bat irekiko da:

adm_asteko-ez-etortzea_kudeatu

Esleipena burutzeko, ondoko bi eremuetako batean zehaztuko dugu ordezkapena gauzatuko duen irakaslea nor izango den:

  • “Nork egin zaintza? Zaintzan dauden irakasleak agertuko dira hemen”. Hutsegitea gertatuko den saioan zaintza ordua duten irakasleak agertuko dira zerrenda honetan.
  • “Nork egin zaintza? Zaintzan dauden irakasleak agertuko dira hemen”. Zentruko irakasle guztiak zerrendatuko dira hemen.

 

HUTSEGITEA EZABATU

Hutsegitea “asteko ez-etortzeak” pantailatik ezabatu nahi bada,  ezabatubotoia klikatuko dugu.

IRAKASLEAK

Azpi-atal honen bitartez, irakasleei helaraziko zaizkien dokumentuak eskegiko dira. Horretarako, ondoko datuak beteko ditugu:

Aurrez aipatu moduan, pantaila eremu desberdinetan banatuta dago.

  • Dokumentu orokorrak.
  • Ikasketa maila bakoitzeko eremuak.

Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzeko, eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sor ditzakegu. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak sartuko ditugu eta informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da.

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

gehitu

 Eremu jakin batean “karpeta” berri bat sortzeko, -eremu horri – dagokion “Gehitu” botoia klikatuko dugu. Bistaratuko den leihoko datuak bete ostean (karpetari dagokion izena euskaraz eta gazteleraz, eta karpeta kokatu nahi dugun ordena), “Gorde” botoia klikatu.

adm_dok_antolaketa2

ik_unitatedeskr Iada existitzen den karpetaren bateko izena aldatzeko, “editatu” botoian klikatu eta aldatu behar dugun eremua aldatuko dugu.
 karpeta

 Sortutako karpeta berrian ditugun dokumentuak eskegitzeko, “karpeta” ikonoan klikatuko dugu. Karpetaren edukia bistaratuko da:

adm_dok_antolaketa3

Aukeratutako karpetaren barruko “Gehitu” botoia klikatzean, ondokoa bezalako leiho bat irekiko da:

adm_dok_antolaketa4

Datuak zehaztu:

  • Ordena: fitxategia zerrendako zein posiziotan gehitu nahi den.
  • Izena EU / Izena GAZ: dokumentuaren izena euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren.
  • Fitxategia atxikitu: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna fitxategia bada.
    • “Gehitu” botoia klikatu ostean, igo nahi dugun fitxategia zein den zehaztuko dugu.
  • Web orriaren esteka: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna web orri baterako lotura bada.
    • “Web orriaren helbidea” eremuan zehaztuko dugu lotura.