GURASOAK

Azpi-atal honen bitartez, gurasoei helaraziko zaizkien dokumentuak eta estekak eskegiko dira.

Aurrez aipatu moduan, pantaila eremu desberdinetan banatuta dago.

  • Dokumentu orokorrak.
  • Ikasketa maila bakoitzeko eremuak.

Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzeko, eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sor ditzakegu. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak sartuko ditugu eta informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da.

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

gehitu

 Eremu jakin batean “karpeta” berri bat sortzeko, -eremu horri – dagokion “Gehitu” botoia klikatuko dugu. Bistaratuko den leihoko datuak bete ostean (karpetari dagokion izena euskaraz eta gazteleraz, eta karpeta kokatu nahi dugun ordena), “Gorde” botoia klikatu.

adm_dok_antolaketa2

ik_unitatedeskr  Iada existitzen den karpetaren bateko izena aldatzeko, “editatu” botoian klikatu eta aldatu behar dugun eremua aldatuko dugu.
 karpeta

 Sortutako karpeta berrian ditugun dokumentuak eskegitzeko, “karpeta” ikonoan klikatuko dugu. Karpetaren edukia bistaratuko da:

adm_dok_antolaketa3

Aukeratutako karpetaren barruko “Gehitu” botoia klikatzean, ondokoa bezalako leiho bat irekiko da:

adm_dok_antolaketa4

Datuak zehaztu:

  • Ordena: fitxategia zerrendako zein posiziotan gehitu nahi den.
  • Izena EU / Izena GAZ: dokumentuaren izena euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren.
  • Fitxategia atxikitu: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna fitxategia bada.
    • “Gehitu” botoia klikatu ostean, igo nahi dugun fitxategia zein den zehaztuko dugu.
  • Web orriaren esteka: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna web orri baterako lotura bada.
    • “Web orriaren helbidea” eremuan zehaztuko dugu lotura.

ALBISTEAK

Menuko aukera honetan, ikastetxearekin erlazionatutako albisteak erregistratuko dira.

adm_baliabi_albisteak

  • Albiste bat gehitzeko, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:
    • Titularra.
    • Testua: albistea.
    • Link: nondik atzituko den.
    • Aktibatua: publiko egiteko zelda hau aktibatuta egongo da.
    • Albistea gehitzeko, plus_berdebotoia klikatuko dugu.
  • Albistea ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta  tutoreprbotoia klikatuko dugu.
  • Albistea editatzeko, dagokion eremuan aldaketan egin ostean tutoreprbotoia klikatuko dugu.

 

IKT

Menuko aukera honen bitartez, zentruko IKT baliabide desberdinak erregistratuko ditugu.

adm_baliabi_ikt

  • Baliabide bat erregistratzeko, ondoko datuak beteko ditugu:
    • IKT baliabidearen izena euskaraz
    • IKT baliabidearen izena gazteleraz
    • plus_berde botoia klikatuz, baliabidea zerrendan gehituko da.
  • Baliabide bat ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu ostean, tutoreprbotoia klikatuko dugu.
  • Baliabide bat editatzeko, dagokion eremuan aldaketak egin ostean, tutorepr botoia klikatuko dugu.

 

MATXUREN ZERRENDA

Menuko aukera hau kontsultarako tresna bat da. Bertan bistaratuko dira erregistratutako inzidentzia guztiak.

adm_matxurak_kontsulta

Aukeraketa mugatzeko, goiko eremuko iragazkia erabil dezakegu:

  • Multzoa: eremu honetan inzidentzia multzo bat zehaztuz gero, multzo horretakoak bakarrik bistaratuko dira.
  • Partea: eremu honetan baliabide bat zehaztuz gero, honi dagozkion inzidentziak bakarrik bistaratuko dira.
  • “Itxitako matxurak” ikusi zelda aktibatuz gero, itxita dauden inzidentziak ere bistaratuko dira.

MATXURAK KUDEATU

Menuko aukera honen bitartez, erregistratutako matxuren jarraipena gauzatu ahal izango dugu. Hau honela, bertatik eguneratuko dugu matxuren egoera eta baita, behar izatekotan, lehentasuna ere.

Pantaila honetara sartzean, irekita dauden matxura guztiak bistaratuko dira.

adm_matxurak_kudeatu

Matxurak filtratu nahi izatekotan, goiko eremuko iragazkia erabil dezakegu:

  • Multzoa: eremu honetan inzidentzia multzo bat zehaztuz gero, multzo horretakoak bakarrik bistaratuko dira.
  • Partea: eremu honetan baliabide bat zehaztuz gero, honi dagozkion inzidentziak bakarrik bistaratuko dira.
  • “Itxitako matxurak” ikusi zelda aktibatuz gero, itxita dauden inzidentziak ere bistaratuko dira.

Pantaila honek eskaintzen dituen aukeren artean, ondokoak daude:

  • Datuen edizioa: lehentasuna, egoera, deskribapenak, konponbideak, etab. alda/egunera daitezke (horretarako dauden eremuetan zehaztuta).
  • Datuen ezabaketa: inzidentziari dagokion “ezabatu” zutabea aktibatu eta  tutoreprbotoia klikatu.

MATXURAK GEHITU

Pantaila honen bitartez, inzidentzien erregistroa gauzatuko da.

Hasteko, ondoko datuak zehaztuko ditugu:

adm_matxurak_gehitu1

  • Multzoa: zein inzidentzia mota gehituko dugun.
  • Partea: aukeratutako multzoko zein baliabideren inguruko inzidentzia den.
  • Data: zein egunetako inzidentzia den.
  • “Itxitako matxurak ikusi” zelda aktibatuz gero, iada konponduta dauden matxurak ere bistaratu egingo dira.

Datu hauek zehaztu ostean, ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:

adm_matxurak_gehitu2

Bertan, inzidentziari buruzko hainbat datu beteko ditugu:

  • Lehentasuna: baxua, ertaina edo larria.
  • Partearen deskribapena: arazoaren deskribapena.
  • Arduraduna: inzidentzia matxuren zein arduraduni dagokion.

Inzidentzia erregistratzeko, plus_berde botoia klikatuko dugu.

Inzidentziaren batean aldaketaren bat gauzatu ostean hau gordetzeko,  tutorepr botoia klikatuko dugu.

Inzidentziaren bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta  tutoreprbotoia klikatuko dugu.

MATXURETAKO ELEMENTUAK MULTZOKATU

Menuko aukera honen bitartez, baliabideak matxura-multzotan banatuko ditugu.

adm_matxurak_multzokatu

Baliabide bat erregistratzeko ondoko datuak beteko ditugu:

  • Baliabidearen izena (eus).
  • Baliabidearen izena (gaz).
  • Erreferentzia: baliabidearen identifikatzailea.
  • Gordelekua.
  • Parte multzoa: zein matxura-multzotakoa den (aurreko atalean azalduta).

Datu hauek bete ostean, plus_berde botoia klikatuko dugu.

 

Zerrendako baliabideren batean egindako aldaketak gordetzeko,  gordebotoia klikatu.

Zerrendatik baliabideren bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta  prcas2 botoia klikatu.

MULTZOAK

Matxuren kudeaketa gauzatu ahal izateko, hauek multzotan bana ditzakegu. Horrela, adibidez, ondoko sailkapena izan dezakegu:

  • INFORMATIKA: Matxura informatikoak.
  • ELEKTRIZITATEA:elektrizitatearekin erlazionatutakoak.
  • MANTENUA: Pertsiana, maratila, etab. en mantenuarekin erlazionatutakoak.

Atal honetan, multzokatze hau gauzatuko da.

MULTZO BERRI BAT GEHITU

Multzo berri bat gehitzeko, lehen lerroko “Multzoaern izena euskaraz” eta “Multzoaren izena erdaraz” eremuetako datuak zehaztuko ditugu.

baliabideak_bb_multzoak

 

Jarraian, plus_berdebotoia klikatu eta zerrendan multzo berria gehituko dela ikusiko dugu.

 

MULTZOA EZABATU

Zerrendatik multzo berri bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta tutoreprbotoia klikatuko dugu.

MATXURAK

Menuko aukera honen bitartez, zentruko baliabideen matxurak kudeatzeko aukera izango dugu. Kudeaketa hau gauzatu ahal izateko, prestaketa lan batzuk egin behar dira aurrez. Menu honetako azpi-aukeren bitartez gauzatuko dira prestaketa lan horiek ere.

  • Multzoak gehitu.
  • Matxuretako elementuak multzokatu.
  • Matxurak gehitu.
  • Matxurak kudeatu.
  • Matxura zerrenda.

Jarraian azalduko dugu aukera hauetako bakoitza: