EDOZEIN IKASLERI

Erlaitz honetan, gure ikastetxeko edozein ikasleren inguruko anotazioak erregistratzeko aukera izango dugu.

Horretarako:

adm_anotazioa_edozeini

  • Maila eremuan, erregistratu nahi dugun anotazioa dagokion ikaslearen maila eta talde naturala zehaztuko ditugu.
  • Data eremuan, anotazioa zein egunetakoa den zehaztuko dugu.

Jarraian bistaratuko den pantaila, “Ikasleari” erlaitzean erabiltzen denaren berbera da: honen bitartez, anotazio bat erregistratzeko bete beharreko datuak zehaztuko ditugu.

adm_anotazioa_edozeini2

 

 

 

 

IKASLEARI

Ikasleari

Atal honetan, ikasleen anotazioak gehitzeko aukera izango dugu.

“Maila-taldea” eremuan, tratatu nahi ditugun ikasleei dagokien talde naturala zehaztuko dugu. “Data” eremuan, berriz, gaurko data agertuko da (datua aldagarria izanik).

tut_jarraipena_ikasleari_osoa

Informazioa honela antolatuta dago:

Ikaslea Aukeratutako taldeko ikaslea.
Anotazioa Dibujo 5botoia klikatzean irekiko den leihoan, dagokion ikaslearen inguruko anotazioak idatz ditzakegu.
Publiko Sartutako anotazioa Inikan publiko egin nahi bada, zelda hauek aktibatuko ditugu:

Publiko(ikastetxea): Zentruko irakasle, tutore etab. ek Inikan anotazio hau ikus ahal izan dezaten.

Publiko(guraso): ikasleen gurasoek Inikan anotazio hau ikus ahal izan dezaten.

 Ezabatu  Zelda hau aktibatu eta  botoia klikatzean, dagokion erregistroko datuak ezabatuko dira (ez erregistroa bera).

Informazio honekin, ondoko eragiketak gauza daitezke:

 gorde Existitzen den erregistroren batean aldaketaren bat eginez gero, “Gorde” botoian klikatuko dugu hau gordetzeko.
 Dibujo jai eguna 1 Erregistroren bateko edukia ezabatzeko, dagokion erregistroaren eskuinaldean dagoen “Ezabatu” zutabea aktibatu eta  “aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.

 

 

NIRE TALDEAK: Nire ikasleak

Atal honetan, tutorizatutako ikasleen inguruko informazio desberdina kontsulta dezakegu.

Goiburuko eremu griseko “Aukeratu maila” eremuan zehaztuko dugu kontsultatu nahi dugun taldea.

adm_jarraip_nireikas

Jarraian, taldea osatzen duten ikasleen argazkiak agertuko dira pantailan.

irakaslepr

irakaslepr2 zelda aktibatuz gero, laguntza-motaren bat duten ikasleei harridura ikur bat agertuko zaie argazkiaren alboan.

tuto_laguntza

 

Pantailaren beheko aldean dauden botoien bitartez, hainbat eragiketa orokor gauza ditzakegu.

 irakaslepr Adierazitako taldeko ikasleen argazkiak informe batean inprimatzeko aukera.
 impr1 Adierazitako taldeko ikasleen datu-pertsonalak informe batean inprimatzeko aukera.

Ikasle bakoitzeko aukera desberdinak izango ditugu Inikaren konfigurazioaren arabera: parametroen atalean “IrakasleJarraipena” zelda aktibatuta baldin badago, aukera posible guztiak izango ditugu eskura; “IrakasleJarraipena” aktibatuta ez badago, datu-pertsonalen atala bakarrik kontsultatu ahal izango dugu.

Dibujo 5Botoi hau klikatzean leiho berri bat irekiko da. Bertan, “Ikasturtea” eremuan zehaztutako ikasturteko hainbat datu akademiko bistaratuko dira:

–          Kalifikazioak

–          Helburu eta esaldiak (hala lan eginez gero, batez ere LHn).

–          Hutsegiteak.

–          Arau-hausteak.

–          Anotazioak (irakasle nahiz tutoreek idatzitakoak).

–          Gurasoekin izandako bilerak.

–          Ikasleen erabaki eta balorazioa.

–          Urte amaierako balorazioa.

–          Atxikitako fitxategiak lortzeko aukera.

irakaslepr

Dibujo 5Irekiko den leihoan ikaslearen datu pertsonalen kontsulta eta edizioa burutzeko aukera izango dugu.

tuto_datuperts

Aldaketak egiteko, editatu behar den eremua editatu ostean, “Gorde” botoia klikatu.

 

 

irakaslepr  Botoi hau klikatzean leiho berri bat irekiko da. Bertan, ikasturte honetako hainbat datu akademiko bistaratuko dira:

–          Kalifikazioak: historikoa. Kurtso osoan zeharreko kalifikazioak.

–          Kalifikazio partzialak.

–          Kontzeptuak. (Aukera honekin lan eginez gero).

GARRAIO KUDEAKETA

“Konfigurazioa” ataleko azken bi aukeren bitartez, zentruko garraio-zerbitzuaren kudeaketa gauza dezakegu: “Garraioa aurtengoa” aukerak, abian den ikasturteko datuak kudeatzeko aukera ematen du; “Garraioa hurrengo ikasturtea” aukera, aldiz, datorren ikasturterako behin-behineko datuekin aritzeko eta planifikazioarekin hasteko aukera ematen du.

Pantaila hauen bitartez, garraio-zerbitzua erabiltzen duten ikasleei ibilbidea eta geltokia esleituko dizkiegu. Multzoka egin beharreko zeregin bat da: ibilbide eta geltoki bakoitzeko ikasleak takada batean tratatzeko aukera ematen du.

adm_garraioa

AURTENGOA

Menuko aukera honen bitartez administrariak aurtengo ikasturteko garraio zerbitzuaren kudeaketa gauzatzeko aukera izango du. Ikasle bakoitzari dagokion “autobus linea” eta “geltokia” esleituko dizkio.

Horretarako, plus_berde botoia klikatuko dugu. Jarraian, ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:

adm_garraio2

Linea eta geltoki jakin bat ikasleei esleitzeko, ezkerreko eremuko zerrendan linea horretakoak diren ikasleen “aukeratu” zutabeko zelda aktibatuko dugu; jarraian, eskuinaldeko “Ibilbidea” eremuan zehaztuko dugu zein autobus linea erabiltzen duten aukeratutako ikasleek; “Geltokia” eremuan, berriz, aukeratutako ikasle hauek zein geltokitakoak diren.

 tutorepr botoia klikatzean, aukeraketa gordeko da.

adm_garraioa2

Ikasleren bati dagokion “Linea” edo “Geltokia” aldatzeko, “Linea” zutabeko desplegablean aukeratuko dugu dagokiona eta jarraian tutorepr botoia klikatuko dugu.

Ikasleren bat zerrenda honetatik ezabatzeko, “Ikaslea” zutabeko zelda desaktibatu eta tutorepr botoia klikatuko dugu.

 

HURRENGO URTEKOA

Hurrengo urtera begirako garraio-zerbitzuaren kudeaketa modu beretsuan gauzatzen da. (Ikus aurreko atala).

adm_garraioa3

Kasu honetan desberdintzen den aukera bakarra ondokoa da: “Garraioko datuak kopiatu urte batetik bestera”. Botoi honen bitartez irekiko den leihoan, aurtengo ikasturtean garraio-zerbitzua erabili duten ikasleen zerrenda bistaratuko da. Bertatik aukeratuko ditugu datorren urtera begira datu berdinekin mantentzea interesatzen zaizkigun ikasleak eta tutoreprbotoia klikatuko dugu.

adm_garraioa4

 

KALIFIKAZIO PARTZIALAK

Menuko aukera honetara sartzean, administrariak ikasgai bakoitzeko kalifikazio partzialen oinarriak ezartzeko aukera izango dugu.

Irakasle bakoitzak bere gaiak azpiataletan banatzeko aukera dauka eta baita, azpiatal bakoitzari dagokion pisua eta kalifikazioa ezartzeko ere. Esan bezala, azpiatal hauek (10 gehienez) irakasle bakoitzaren esku daude eta ebaluaketa bakoitzean desberdinak izan daitezke.

Administrariak, menuko aukera honen bitartez, pantaila beretik zentruko talde guztien ebaluaketa bakoitzeko kalifikazio partzialen kudeaketa gauza dezake.

Horretarako, “Maila-Gaia” eremuan taldea eta gaia zehaztuko ditu; “Ebal.” eremuan kudeatu nahi duen ebaluaketa. 1etik 10era bitarteko zutabeetan datu hauek zehaztuko ditu:

  • Pisua: atal horrei ikasgai osotik dagokion ehunekoa.
  • Deskribapena: atalaren deskribapena.

Kontutan izan, 10 zutabe daudela erabilgarri, baina ez dela ezinbestekoa guztiak erabiltzea.

adm_kalifpartzkud

MENUA

Pantaila honek, erabiltzaile-perfil desberdinen menu nagusiko aukerak zehazteko aukera ematen du. Horretarako lehenik, “Baimena” eremuan menua konfiguratu nahi dugun erabiltzaile-perfila zehaztuko dugu.

Ondokoak dira perfil hauek:

adm_menua_kudeatu

Behin erabiltzailie-profila zehaztuta, honentzat prestatutako menuko aukera eta azpi-aukera guztien zerrenda bistaratuko da. Hauek menuan bistaratzeko, “ERAKUTSI” zutabeko dagokien  zelda aktibatuta egon behar du; ezkutatzeko, desgaituta.

adm_menua_kudeatu_

Aldaketak gordetzeko, tutorepr botoia klikatu.

KONFIGURAZIOA

Administrariaren menu nagusiko “Konfigurazio” atalaren bitartez zehatz ditzakegu Inikaren funtzionamendurako beharrezkoak diren hainbat parametro.  Besteak beste, sarrera honetatik ezarriko dugu erabiltzaile-perfil bakoitzak ikusgai izango duen menua, kalifikazio partzialen ezaugarriak, jangela eta garraio-modalitateak, etab.

Ondokoak dira atal honek eskaintzen dituen aukerak:

konfigurazioa_adm

KUDEAKETA

Erlaitz honetatik gehituko ditugu hutsegiteak.

“Maila” eremuan, tratatu nahi dugun ikasleari dagokion talde naturala zehaztuko dugu. “Data” eremuan, kudeatu nahi ditugun hutsegiteen data adieraziko dugu.

tutorepr

Pantailan aukeratutako taldeko ikasleen zerrenda agertuko da eta ikasle bakoitzeko hutsegite-mota bat esleitzeko aukera izango dugu, horretarako dagokion zelda aktibatuz:

 

J/ EGUNA: Justifikatutako egun erdiko hutsegitea
J/ ERDIA Justifikatutako egun osoko hutsegitea
EJ/ EGUNA: Justifikatu gabeko egun erdiko hutsegitea
EJ/ ERDIA: Justifikatu gabeko egun osoko hutsegitea

 

tutorepr  ikonoan klikatuz, hutsegitearen inguruko oharra idazteko aukera izango dugu.
 tutorepr botoiaren bitartez, egindako aldaketak gordeko ditugu.