Pantailen interpretazioa notak sartzeko moduaren arabera

“Helburuka” ataleko edozein azpi-ataletan sartuta, lan egiteko moduaren arabera bi kalifikazio-modu desberdin ikusi ahal izango ditu (pantailako egitura bietan beretsua izan arren):

  • Esaldi aurredefinituen bidezkoa: ikasle guztiek helburu bakoitzean item berdinak izango dituzte. “Nota” eta “Errek” zutabeetako kalifikazioen bitartez baloratuko dira item hauek.
  • Esaldien aukeraketa bidezkoa: ikasle bakoitzak helburu bakoitzean dagozkion esaldiak bakarrik edukiko ditu. Ez da kalifikazio kuantitatiborik egingo, kualitatiboa baizik.

Jarraian azalduko ditugu bi kasu hauetan bistaratuko diren pantailen nondik norakoak:

 

 

HELBURUKA IKASLEKA

“Notak” > “Helburuka: ikasleka” atalean sartzean, ikasle bati dagozkion ikasgaietako notetara sarbidea izango dugu.

or_helb_filtro_ikasle

Horretarako ezinbestekoa izango da iragazkiko ondoko datuak zehaztea:

  • Maila: Kontsultatu nahi dugun ikaslea zein taldetakoa den.
  • Ikaslea: Kontsultatu nahi ditugun notak zein ikaslerenak diren.
    • Ikaslez aldatzeko bi aukera ditugu:
      • “Ikaslea” eremuan zehaztuta.
      • au_hur botoian klikatuz.
  • Ebal.: Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da. Datu hau aldagarria da.
  • Gaia: Aukeratutako ikasleari dagozkion ikasgaiak.

HELBURUKA

“Helburuka” aukera batez ere Lehen Hezkuntzan erabiltzen da (ikasgai edo arlo bat helburuka kalifikatzeko). Jakin, helburuka lan egiteko bi modu desberdin daudela: esaldi aurredefinituen bidezko kalifikazioa eta esaldien aukeraketa bidezkoa. (Inikarekin lanean hasi aurretik, zentruko arduradunek erabakiko dute zein modutan lan egin eta erabaki honen arabera konfiguratuko da Inika).

Bi kasuetan Helburu eta Itemekin lana egingo da: lehenak, bigarrenak multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik  administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea (Inikan egingo du);irakasleak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik; orientatzaileak kontsultatu baino ez.

IKASLEKA

Azpi-atal honek ikasle bakoitzaren ebaluazio jakin bateko ikasgai guztietako notetara sarbidea izango dugu pantaila bakar baten bidez.

Bertara sartzean, goiburu grisean zehaztuko ditugu bilaketarako beharrezko datuak. Hasteko, kalifikatu nahi dugun ikasleari dagokion maila adieraziko dugu “Maila” eremuan. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren). “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea bera.

tutorepr

Zehaztapenak egin ostean ikasleari dagozkion ikasgai guztiak zerrendatuko dira:

tutorepr

Pantaila honetan ondoko datuak kontsulta daitezke:

 tutorepr

Ikasleen zehaztapena burutzeko bi modu daude:

–       “Ikaslea” desplegablean zehaztu.

–       “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabiliz.

Atz. Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da.
Nota Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra.
Errek. Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota.
Oharrak
 Inikan aurrez definituriko ohar orokorrak.
 Oharra
Irakasleak ikasleari ikasgaiaren inguruan idatzitako ohar pertsonalizatua.
tutorepr Ikasgaiaren ondoan ikur hau ageri bada, aukeratutako ikasleak ikasgai horretan laguntza-motaren bat jasotzen duela esan nahi du.
 Ikasleari oharra Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar pertsonalizatua.

 

OROKORRA

Menuko “Notak” aukerari dagokion sailkapenean, “Orokorra” atalaren barruan aurkituko ditugu ikasleen kalifikazio orokorrak. Bertan, irakasle nahiz tutoreek notak sartzeko erabiltzen dituzten pantailak kontsultatzeko aukera izango dugu.

  • Partzialak: ikasgai bakoitzeko kalifikazio partzialak.
  • Gaika: ikasgai bateko ikasle guztien notak aldi berean kontsultatzeko aukera.
  • Ikasleka: ikasle bakoitzari dagozkion ikasgai guztietako notak aldi berean kontsultatzeko aukera.
  • Konpetentziak: talde bakoitzeko ikasleen konpetentzien balorazioa kontsultatzeko aukera.

Jarraian azalduko da aukera bakoitza.

Partzialak

Menuko aukera honen bitartez, ikasgai bateko kalifikazio partzialak kontsultatzeko aukera izango dugu.

Irakasle bakoitzak bere gaiak azpiataletan banatzeko aukera dauka eta baita, azpiatal bakoitzari dagokion pisua eta kalifikazioa ezartzeko ere. Esan bezala, azpiatal hauek (10 gehienez) irakasle bakoitzaren esku daude eta ebaluaketa bakoitzean desberdinak izan daitezke.

Beraz, pantaila honetako datuak honela antolatuta daude:

adm_or_notak_orok_partz

1.zutabea: Ikaslearen izena

H: Ikaslearen hutsegiteak. Ebaluaketako hutsegite justifikatu, ez justifikatu eta kaleratzeen kopuruak bistaratzen dira, hurrenez hurren.

N: Ebaluaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

E: Errekuperaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

2.zutabea: Batazbestekoa. Sistemak, eskubiko zutabeetako kalifikazioen media kalkulatzen du automatikoki.

3…12 zutabeak: Kalifikazio partzialak. Ebaluazio bakoitzeko, gehienez, 10 zutabe ezar ditzake irakasle bakoitzak. Zutabe hauek, ikasgaia azpiataletan zatitzeko aukera ematen dute. Bakoitzari pisu bat emango zaio ehunekotan. Zutabe bakoitzean ondoko datuak kudeatu ahalko ditugu:

“Pixu”: eremuan honetan bistaratuko da atal bakoitzari dagokion pisua. Azpian duen eremuan atalari dagokion izena ager daiteke.

“Itemak bistaratu”: Zutabe bakoitza aldi berean, azpi-ataletan banatuta balego, azpi-atal horiek bistaratuko lirateke. Bakoitzari dagokion pisua ezarri eta kalifikatzeko prest.

“Guraso”: Gurasoek Inika bidez informazio hau kontsultatu ahal izan dezaten, zelda hau aktibatuko da.

Kalifikazioa: azpi-atalari dagokion kalifikazioa.

Oharra: azpi-atal bakoitzari dagokion testu librea. Aukerako datua.

13.zutabea: Oharra. Testu librea. Aukerako datua.

Kontutan izan, konpetentzia hauek ez direla ez boletinean ez izaretan agertuko.

 

 

NOTAK

Atal honen bitartez,  ikasleen kalifikazioak kontsulta ditzakegu (eta inoiz ez editatu).

Burutu nahi dugun kontsulta gauzatzeko kontutan izan beharreko hainbat puntu daude:

  • Kalifikazio-modua: ikasgaiak helburuka kalifikatzen diren ala ez.
    • Baiezkoa bada, “HELBURUKA” atalean burutuko dugu kontsulta.
    • Ezezkoa bada, “OROKORRA” atalean.
  • Ikaslea/Gaia: Kontsultatu nahi duguna ikasle konkretu baten kalifikazio guztiak, ala ikasgai jakin bateko kalifikazio guztiak den.
    • Ikasle batenak aldi berean kontsultatzeko, “Ikasleak” azpi-atalera joko dugu. Aukera hau, tutoreari dagokiona da.
    • Ikasgai batekoak kontsultatzeko, “Gaika” azpi-atalera joko dugu. Aukera hau, irakasle espezifikoei dagokiena da.
  • Zikloetako ikasleak: Zikloetako ikasleen notak kontsultatzeko, “Zikloka” ataleko sarreretara joko dugu.
  • Emaitzak: ikasleen boletinak, emaitza akademikoen inguruko estatistikak nahiz aurreko urteetako datu akademikoak kontsultatzeko, “Emaitzak” atalera joko dugu.

Ondoko irudian “Notak” atalak eskaintzen dituen aukeren sailkapena ageri da:

notak_or

(*) Kontutan izan sailkapen hau “Orientatzaile” eta “Administrari” perfilei dagokiela.

JARRAIPENA TALDEKO

Erlaitz honetan, aukeratutako ikasleari dagokion  taldearen inguruko anotazioak kontsulta ditzakegu.

tut_jarraipenataldeko_filtroa

Kontsulta burutzeko ondoko irizpideak zehaztuko ditugu:

Maila – Gaia Kontsultatu nahi dugun taldea (maila eta gaia) zehaztu. Sistemak, defektuz, “Ikasleari” erlaitzeko datuak bistaratuko ditu. Dena den, edozein momentutan alda dezakegu datu hau.
Hasera-data Kontsultatu nahi dugun data-tartearen hasera zehaztu.
Amaiera-data Kontsultatu nahi dugun data-tartearen amaiera zehaztu.

 

Jarraian bistaratuko den pantailak ondoko itxura eta egitura izango ditu:


tut_jarraipenataldeko_osoa

Data Anotazioa idatzi zeneko data.
Ikasgaia Anotazioa zein ikasgaitan idatzi den.
Oharra Anotazioa.
irakaslepr2 Pantailaratu den informazioa bistaratuko duen informea.

JARRAIPENA IKASLEKO

Erlaitz honetan, iada Inikan erregistratutako anotazioak bistaratuko dira. Kontutan izan, kontsultarako pantaila bat dela; datuak editatzeko, “Ikasleari” erlaitzera jo behar dugu.

ebal_bil_tut_goiburu

Horretarako, goiburuko eremuetan kontsultatu beharreko datuak zehaztuko ditugu:

Maila Taldearen maila. Sistemak, defektuz, “Ikasleari” erlaitzean zehaztutako taldea bistaratuko du. Dena den, eremuan bertan datua alda daiteke.
Ikaslea Ikaslea zehazteko bi aukera ditugu:

  • “Ikaslea” eremuko desplegabletik aukeratu.
  • Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoien bitartez aukeratu.
Noiztik Kontsultatu nahi ditugun anotazioei dagokien data-tartearen hasera.
Nora Kontsultatu nahi ditugun anotazioei dagokien data-tartearen amaiera.
Anotazio-mota

ahm

Nork idatzitako anotazioa den.
Ebaluazio-bilerak

ebal_bil_tut_tik

Irakasle bakoitzak ebaluazio bileren inguruan neurturiko aspektuei buruzko informazioa bistaratzea nahi izatekotan, zelda hau aktibatuko dugu. Modu honetan, ondokoa bezalako informazioa bistaratuko da:

ebal_bil_tut_info

Eremu horiek behar bezala bete ostean, informazioa bistaratuko da.

tut_jarraipena_ikasleko_osoa_

Anotazio bakoitzeko ondoko informazioa izango dugu:

Mota Idatzi duenaren perfila (tutorea, bere irakaslea, zentruko edozein irakasle).
Data Zein egunetan idatzitakoa den.
Irakaslea/Tutorea Nork idatzi duen.
Gaia Zein ikasgaitan idatzi den.
Etxerako lanak Etxerako lanen inguruko aipamenak.
Jarrera Jarreraren inguruko aipamenak.
Anotazioa Oharra.

 

SAIO BERRIEN TXERTAKETA

TXERTAKETA

Saio berri bat txertatzeko, ordu eta egunari dagokion zelda txuriaren gainean klikatzean leiho berri bat bistaratuko da. Bertan zehaztuko ditugu txertatzera goazen saioaren ezaugarriak:

  • Aukeratu saio-mota: “Lektiboa” nahiz “Pertsonala” izan daiteke.

SAIO LEKTIBOA

Saio lektiboa txertatzera bagoaz, “Aukeratu Gaia” desplegablean zein gaitakoa den adieraziko dugu. Jarraian, “Aukeratu markoa” eremuan, dagokion markoa zehaztu eta “Aukeratu ordua” eremuan, saioari dagozkion hasera eta amaiera orduak adieraziko ditugu. Saioa txertatzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

agregar-evento-dia_lec

 

SAIO PERTSONALA

Saio pertsonalak, astero errepikatzen ez direnak dira. Adibidez, medikuarengana bagoaz. Kasu honetan, hasera eta amaiera ordua(k) zehaztuko ditugu. “Deskribapena” eremuan oharren bat idazteko aukera izango dugu. “Gorde” botoian klikatuz, saioa txertatuko da.

agregar-evento-dia_per

EZABAKETA

Saio bat ezabatzeko, honi dagokion zakarrontzia botoia klikatu eta eragiketa baieztatuko dugu.