ERREZIBOAK

Menuko atal honetan, hilabete bakoitzean seme/alaba bakoitzari dagozkion ordainketen berri ematen da. Horretarako beharrezkoa da “Hilabetea” zutabean kontsulta burutu nahi den hilabetea zehaztea.

“Kontzeptua” zutabean adierazten da ordainketa kontzeptua; “Zenbatekoa” zutabean, berriz, ordaindutako diru kopurua. “Egoera” zutabean, ordainketa ze egoeratan dagoen adierazten da.

Egoerak honakoak izan daitezke:

  • Prozesua burutzen: kasu honetan, “Egoera” eremua hutsik agertuko da.
  • Ordainduta: ordainketa burutu denean.
  • Bueltatuta: erreziboa itzuli egin da.

gp_erreziboak

“Aurreko urteetako erreziboak” atalean, izenak adierazten duen moduan, pasatako ikasturteetako erreziboak bistaratzen dira.

DOKUMENTUAK

Aukera honekin, administratzaileak eskuragarri jarritako dokumentuak atzitu ahal izango ditugu.

Beheko irudian ikus daitekeen bezala, pantaila hau honela antolatuta dago:

  • Dokumentu orokorrak: atal honetan, ikastetxeko dokumentu orokorrak eskuratu ahal izango dira. Hau da, ikasketa mailaren menpe ez daudenak. Adb: arautegia, aktak, etab.
  • Ikasketa-mailari dagozkion dokumentuak: aukeratutako ikasleari dagokion ikasketa-mailaren araberako dokumentuak. (Hau da, ikaslea Lehen Hezkuntzan badago, Lehen Hezkuntzarekin erlazionatutakoak, etab.)
  • Dokumentu pertsonalak: aukeratutako ikasleari dagozkion dokumentuak.

Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzen dira, hau da, aipatutako eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sortuz. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak eta estekak multzokatuz, informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da. Adibidez, “ARAUTEGIA” karpetaren barruan, ikastetxeko arautegiarekin erlazionatutako dokumentazio desberdina multzokatzea.

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

karpeta Multzo baten barruko edukia bistaratzeko.
descargar Eskegita dagoen fitxategiren bat deskargatu edo loturaren bat atzitzeko, botoi hau klikatu eta automatikoki gauzatuko da eragiketa.

gp_dok

Dokumenturen bat deskargatu ahal izateko, dokumentuaren izenaren ondoan dagoen ikonoa klikatu behar da.

ARAU HAUSTEAK

Hemen aurkituko ditugu kurtsoan zehar gure seme/alabari erregistratu zaizkion arau-hausteak.

gp_aa

“Mota” zutabeko ikonoak, arau-haustea zein motatakoa izan den adierazten du:

  • Berdea: Desegokia
  • Horia: Aurkakoa
  • Gorria: Larria

“Data” eta “Ordua” zutabeetan arau-haustea zein egun eta saiotan eman den jakinarazten dute; “Jokabidea” zutabeko informazioa, arau-haustearen ingurukoa da eta “Neurriak” zutabean, arau-haustearen aurrean hartutako erabakiak zehazten dira. “Oharra” zutabean, irakasleak idatzitako oharrak ager daitezke.

 

 

ANOTAZIOAK

Anotazioak, nolabait esateko, tutore eta irakasleek euren ikasleengatik idatziriko oharrak dira. Menuko “Jarraipena” > “Anotazioak” atalean sartuz kontsultatu ahalko ditugu hauek.

Anotazio hauek, gure seme-alaben irakasle nahiz tutoreek idatzirikoak izan daitezke.

Informazio hau kontsultatu ahal izateko, “Noiztik” eta “Nora” eremuetan zein data-tarteko anotazioak kontsultatu nahi ditugun zehaztuko dugu lehenik.

Jarraian, zehaztutako data-tarte horretako anotazioak bistaratuko dira.

gur_anotazioak

Lerro bakoitza anotazio bati dagokio, eta ondoko informazioa eskaintzen da:

Berria Oraindik irakurri gabeko anotazioa bada, harridura ikurra batez adieraziko da zutabe honetan.
Data Anotazioa zein datatan gehitutakoa den.
Irakasle/Tutore/Ikasgaia Anotazioaren autorea (irakasle edo tutorea eta zein ikasgaitakoa).
Etxerako lanak Etxerako lanen inguruko oharrak.
Jarrera Jarreraren inguruko oharrak.
Anotazioak Oharra.

MEZUAK

Menuko atal honek, zentroko eragile desberdinen arteko komunikazioa bideratzeko aukera eskaintzen du. Besteak beste, gure seme/alabaren tutorearekin, ikasle arduradunarekin nahiz jangelako arduradunarekin nolabaiteko kontaktua ezartzeko mezu sistema bat da.

Pantaila honetara sartzean, sarrera-bandeja bistaratuko da:

gp_mezuak

gp_aukerak_mezuak

  • “Jasotakoak”: jasotako mezu guztiak.
  • “Boletinak”: jasotako informazio-boletinak.
  • “Elkarrizketak”: jaso eta bidalitako mezuak.
  • “Bidalitakoak”: bidalitako mezuak.
  • “Aurreko mezularitza ikusi”: mezularitza sistema zaharreko mezuetara sarbidea.

 

 

Mezu berri bat idazteko “Berria” botoia klikatuko dugu:

gp_mezuberria

  • Hartzailea zehazteko, “Hartzailea” botoian klikatu.
    • Jarraian, hartzailea zein seme-alabarekin erlazionatuta dagoen zehaztuko dugu.
    • Ondoren, hartzailea bera zein den adierazi (lehenik honi dagokion botoi berdean klikatuz eta jarraian “Onartu”z).

gp_mezu_hartzailea

  • Gaia eremuan, mezuaren gaia zehaztu.
  • Edukia: eremu honetan idatzi mezua.
  • “Gehitu” botoiaren bitartez fitxategiak atxikitzeko aukera daukagu.
  • “Bidali” botoian klikatuz, mezua bidaliko da.

HUTSEGITEAK

Menuko atal honetan, ikaslearen ebaluaketa bakoitzeko hutsegiteak kontsultatzeko aukera eskaintzen da. Halaber, eginiko falta horiek justifikatu ahal izango ditugu; baita, etorkizunean izango duen hutsegite baten berri eman ere.

Horretarako, lehenik ebaluaketa zehaztu behar da “Aukeratu ebaluaketa” eremuan. (Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da, baina datu hau alda dezakegu).

gp_ebal

HUTSEGITEEN KONTSULTA

Hau egin ostean, ebaluaketa horri dagozkion hutsegiteen erregistroa bistaratuko da. Informazioa honela antolatuta dago:

Gaia Hutsegitea zein ikasgaitan eman den.
Data Hutsegitea zein egunetan eman den.
Ordua Hutsegitea zein saiotan eman den.
Falta-mota Zein motatako hutsegitea gertatu den.
Oharra Hutsegitearen inguruko informazioa.
Justifikazio arrazoia Hutsegitea justifikatua izan bada, arrazoia bistaratuko da.

hutsegiteak_gr2

HUTSEGITEEN JUSTIFIKAZIOA

Hutsegiteren bat justifikatzeko:

  • “Justifikazio arrazoia” zutabean gehituko dugu justifikazioa.
  • “Just.” zutabeko zeldatxoa aktibatu ostean “Gorde”  botoia klikatuko dugu.
justifikatu

“Justifikatu” zutabean honelako ikono bat ageri bada, esan nahi du hutsegite hori oraindik justifikatu gabe dagoela. Justifikatzeko, ikonoan bertan klikatu eta bistaratuko den leihoan arrazoia idatzi. Aldaketak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatu.

justif_arrazoia

Hutsegitea justifikatuta badago, “Justifikazio arrazoia” zutabean arrazoiaren zati bat bistaratuko da. Testua osorik ikusi ahal izateko, ikono honetan klikatuko dugu.

EZ-ETORTZEEN BERRI EMATEA

Datozen egunetan gure seme-alaben inguruko hutsegiteren baten berri eman dezakegu:

ez_etortzea_gehitu  Botoi hau klikatzean bistaratuko den inprimakia beteko dugu:

ez_etortzea_justifikatu

Ondoko datuak beteko ditugu:

Arrazoia Hutsegitearen arrazoia. Derrigorrezko eremua.
Data Zein egunetan huts egingo duen.

Egun bat baino gehiagotan huts egingo duela aurre-ikusten bada, “Data tartea” zelda aktibatu eta “Hasiera” eta “Amaiera” data zehaztuko ditugu.

Saioa Adierazitako eguneko zein saiotan huts egingo duen.

Hutsegitea gehitzeko, “Ez-etortzea gehitu” botoia klikatuko dugu.

Eragiketa ezeztatzeko, “Ezeztatu” botoia klikatuko dugu.

ezabatu  Guk geuk gehituriko ez-etortzeren bat ezabatzeko, klikatu dagokion ikonoa eta baieztatu eragiketa.

 

 

AURREKO URTEETAKOAK

Bestalde, modu beretsuan aurreko urteetan zehar ikasleak emandako ikasgaietan lortutako kalifikazioak bistaratuko dira. Horretarako, menuko “Notak”>”Aurreko urteetakoak” aukera atzituko dugu.

Jarraian bistaratuko den pantailaren egitura honakoa da: ikasturte bakoitzeko, ikasleak emandako ikasgaiak zerrendatuko dira. Ikasgai bakoitzeko, berriz, dagokion ohiko eta ez-ohiko ebaluaketetako nota.

Goiko eremuan ikasturte bakoitzeko ebaluazio guztietako boletinak eskuratzeko aukera dago: dagokion “Boletina ireki” botoian klikatuz bistaratuko da.

Hurrengo irudian ageri da azaldurikoa:

gp_notak_aurrekourte