NIRE EZ ETORTZEAK

Atal honetan, ez etortzeen jakinarazpena gauzatuko da. Horretarako, ondoko datuak beteko ditugu:

  •  “Noiztik” eta “Nora” eremuetan, ez-etortzearen iraupena (eguna edo egunak).
  • “Ordua” eremuan, faltako garen saioa(k) zein(tzuk) izango d(ir)en.
    •  “ordu guztiak” aukeratuz gero, egun osoko falta bezala hartuko da.
  • “Zeregina” eremuan, egiteko utzitako lana.
  • Behin zehaztapenak egindakoan gorde botoiari emango diogu.

“Ez-etortze”-ren bat ezabatu nahi izanez gero dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatuko genuke eta Dibujo jai eguna 1 botoiari emango genioke.

irakaslepr

 

NIRE LINKAK

Atal honetan, interesatzen zaizkigun web orrietarako loturak gorde ditzakegu. Beheko irudian ikus dezakegun moduan, “web orria” dugu gordeta. Bisitatu nahiko bagenu, loturan klikatu beharko genuke.

Lotura berri bat gehitzeko, “Berria” botoia klikatu behar da.

irakaslepr

Jarraian bistaratuko den formularioko datuak zehaztuko ditugu:

irakaslepr

Adibide moduan, Inikako web orria gehituko dugu gure loturen zerrendara. Horretarako, “Link-a” eremuan www.inika.net idatziko dugu (eremu horretan iada defektuz dagoen “http:/”ren ostean; “Testoa” eremuan, berriz, link hori zerrendan nola agertzea nahi dugun idatziko dugu: gure kasuan, “Inikako web orria” bezala izendatuko dugu.

Link berria gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu; egindakoa ezabatu nahiko bagenu, “Ezabatu” botoia; eta zerrendara itzuli nahiko bagenu, “Atzera”.

Link berria sortu ostean, zerrendan gehitu dela egiazta dezakegu:

irakaslepr

DOKUMENTAZIOA

Aukera honekin, administratzaileak eskuragarri jarritako dokumentuak atzitu ahal izango ditugu.

Beheko irudian ikus daitekeen moduan, sailkatuta daude: lehenik, orokorrak; ondoren, ikasketa maila bakoitzekoak.

irakaslepr

Dokumenturen bat deskargatu ahal izateko, dokumentuaren izenaren ondoan dagoen ikonoa klikatu behar da.

JARRAIPENA

Atal honetan, orain artean irekita dauden matxurak ikus ditzakegu. Iragazkian beharrezko eremuak zehazten baditugu (“MULTZOA” eta “PARTEA”), multzoka kontsultatzeko aukera ematen du. Eremu hauek betetzen ez baditugu, guztiak bistaratuko dira.

irakaslepr

Pantailaren beheko aldean dagoen “Itxitako parteak ikusi” lotura klikatzen badugu, orain arte izandako matxuren berri emango digu, beti ere, iada itxita badaude.

 

BERRIA

“Baliabideak”>“Matxurak”>”Berria” atalean, matxura baten berri eman ahal izango dugu. Horretarako, “Multzoa”, “Partea” eta “Aukeratu eguna” eremuak zehaztuko ditugu ematen zaizkigun aukeren arabera.irakaslepr

“Lehentasuna” zutabean, matxuraren garrantzia zehaztuko dugu; “Data” zutabea automatikoki beteko da “Aukeratu eguna” eremuko datuarekin; “Partearen deskribapena” eremuan nahitaez zehaztuko dugu arazoa; “Erreferentzia” eremuan parteari erreferentzi bat emango diogu; “Lekua” eremuan matxura non gertatu den adieraziko dugu eta “Arduraduna” atalean, matxura nori esleitu zehaztuko da. Azkenik, Dibujo 5  botoiarekin matxura berriaren parte emango dugu.

Behin hau egin ostean, lerro berri bat agertuko da pantailan:

irakaslepr

Goiko irudian ikus daitekeen moduan, “Lehentasuna” zutabean dagoen ikonoaren koloreak adieraziko digu matxuraren garrantzia (gorria, altua; horia, normala; berdea, baxua). “Egoera” zutabean, partea irekita edo itxita dagoen adieraziko da: parte ematean, defektuz irekiko da; dagokion arduradunak tratatzen duenean, defektuz itxiko da.

 

Sartu berri dugun matxuran aldaketarik egin nahiko bagenu, editatu nahi dugun eremuan egin beharreko aldaketak egin ostean, gorde botoia klikatu besterik ez dugu. Matxura hau ezabatu nahi izatekotan, berriz, “Ezabatu” zutabean dagoen zeldatxoa aktibatu eta Dibujo jai eguna 1  botoia klikatuko dugu.

Beheko aldean dagoen “Itxitako parteak ikusi” lotura klikatzen badugu, orain arte izandako matxuren berri emango digu, beti ere, tratatuak izan badira.

ERRESERBAK

Baliabide bat erreserbatzeko, ondoko zehaztapenak burutuko ditugu:

  • “Maila-Gaia”: baliabide zein maila, talde eta ikasgaitan erreserbatu nahi dugun.
  • “Multzoak”: zein baliabide multzoko baliabidea den.
  • “Baliabideak”: baliabidea zehaztu.

irakaslepr

Zehaztapen hauen ostean, egutegi bat agertuko da pantailan: une honetan gauden asteko egutegia, hain zuzen ere. Erreserba-data zehazteko bi modu ditugu: bata, “Aukeratu errekurtsoarentzako eguna” eremuan klikatuz agertuko den egutegian zehaztea zuzenean. Bestea, goian erdialdean ageri diren “Aurrekoa-Hurrengoa” botoiak erabiliz behar dugun astera arte mugitzea.

irakaslepr

Erreserba-data aurrean dugunean, baliabidea egun horretako zein saiotan erreserbatu nahi dugun adieraziko dugu Dibujo 5  botoia klikatuz. Automatikoki erreserba burutuko da.

irakaslepr

Guk geuk eginiko erreserbaren bat ezabatu nahiko bagenu, erreserba burutu dugun saioko eliminar  botoian klikatu besterik ez dugu egin behar. Jakin, ordea, ezingo dugula beste inoren erreserbarik ezabatu; aldi berean, inork ezingo du guk egindako erreserbarik ezabatu. (Horrelakorik behar izanez gero, zuzendu administrariarengana).

GAIKO

Menuko aukera honek, zehaztutako taldearen jarraipena gauzatzeko aukera desberdinak ematen ditu lau erlaitzetan banatuta:

  • Ikasleari: ikasle bakoitzaren anotazioak eta hainbat balorazio motaren erregistroa.
  • Taldeari: talde osoaren inguruko anotazioen erregistroa.
  • Jarraipena ikasleari: ikaslearen inguruko informazioaren kontsulta eta edizioa.
  • Jarraipena taldeari: taldearen inguruko informazioaren kontsulta eta edizioa.

Ikasleari

Atal honetan, “Data” eremuan zehaztutako egunean “Maila-Gaia” eremuko taldeko ikasle bakoitzaren inguruko hainbat balorazio eta anotazio pertsonal erregistra ditzakegu.

irakaslepr

 

Bestalde, eremu grisaren eskuinaldean dagoen “Edozein ikasleri” zelda aktibatuz gero, zentruko edozein ikasleri gehitu ahalko diogu hutsegitea.

 

Ondokoak dira pantaila honetan aurkituko diren aukerak:

Jarrera Adierazitako taldeko ikasleen jarreraren inguruko balorazioa burutzeko, aktibatu ikasle bakoitzari dagokion zelda.
Etxeko lanak Adierazitako taldeko ikasleen etxerako lanen inguruko balorazioa burutzeko, aktibatu ikasle bakoitzari dagokion zelda.
Publiko Sartutako anotazioa Inikan publiko egin nahi bada, zelda hauek aktibatuko ditugu:

Publiko(ikastetxea): Zentruko irakasle, tutore etab. ek Inikan anotazio hau ikus ahal izan dezaten.

Publiko(guraso): ikasleen gurasoek Inikan anotazio hau ikus ahal izan dezaten.

 

Anotazioa       Dibujo 5       botoia klikatzean irekiko den leihoan, dagokion ikaslearen inguruko anotazioak idatz ditzakegu:

irakaslepr

 

Ezabatu Zelda hau aktibatu eta Dibujo jai eguna 1  botoia klikatzean, dagokion erregistroko datuak ezabatuko dira (ez erregistroa bera).

 

Taldeari

Atal honetan, berriz, “Data” eremuan zehaztutako egunean “Maila-Gaia” eremuko taldearen inguruko anotazio orokorrak gordetzeko aukera ematen du.

irakaslepr

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

Anotazioa Zehaztutako eguneko eta adierazitako taldearen inguruko anotazioak idazteko aukera.
Publiko Sartutako anotazioa Inikan publiko egin nahi bada, zelda hauek aktibatuko ditugu:

Publiko(ikastetxea): Zentruko irakasle, tutore etab. ek Inikan anotazio hau ikus ahal izan dezaten.

Publiko(guraso): ikasleen gurasoek Inikan anotazio hau ikus ahal izan dezaten.

Jarraipena ikasleari

Erlaitz honetan, “Ikasleari” erlaitzean erregistratutako datuak kontsulta eta edita ditzakegu.

irakaslepr

Horretarako zehaztu beharreko datuak ondokoak dira:

Maila – Gaia Kontsultatu nahi dugun taldea (maila eta gaia) zehaztu.
Irizpidea “Ebaluaketa” jakin bateko edo “Data-tarte” bateko datuak kontsultatu nahi ditugun zehaztu.
Ebal. “Irizpidea” eremuan “Ebaluaketa” zehaztu badugu, eremu honetan zein ebaluaketatako datuak kontsultatu nahi ditugun zehaztu.
Hasiera “Irizpidea” eremuan “Data-tartea” zehaztu badugu, eremu honetan data-tarte horren hasera-data zehaztu.
Amaiera “Irizpidea” eremuan “Data-tartea” zehaztu badugu, eremu honetan data-tarte horren amaiera-data zehaztu.
Ikaslea Ikasle jakin baten inguruko datuak bakarrik kontsultatu nahi izanez gero, eremu honetan zehaztuko dugu ikaslearen izena.
 Dibujo 5 Adierazitako irizpideen kontsulta bilaketa burutzeko botoi hau klikatu.

 

Ondorengo irudian ikus dezakegu bilaketaren emaitza moduan bistaratuko dena:

irakaslepr

 irakaslepr Bilaketaren emaitza ikasleen izen-abizenekiko orden alfabetikoan bistaratzeko zelda hau aktibatu.
Ikasle Ikaslearen izen-abizenak.
Data Anotazioa zein egunetakoa den.
Jarrera Jarreraren inguruko balorazioa.
Etxerako lanak Etxerako lanen inguruko balorazioa.
Publiko (ikastetxea) Anotazioak ikastetxeko langileentzat (irakasle, tutore, etab.) ikusgai egiteko zelda hau aktibatu.
Publiko (gurasoak) Anotazioak ikasleen gurasoentzat ikusgai egoteko zelda hau aktibatu.
 
Anotazioa Ikaslearen inguruko anotazioak.
 Dibujo 4 Edozein aldaketa egin ostean, “Gorde” botoia klikatu hauek gordetzeko.
 Dibujo jai eguna 1 Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatu.

Jarraipena taldeari

Erlaitz honetan, “Taldeari” erlaitzean erregistratutako datuak kontsulta eta edita ditzakegu.

irakaslepr

Kontsulta burutzeko ondoko irizpideak zehaztuko ditugu:

 

Maila – Gaia Kontsultatu nahi dugun taldea (maila eta gaia) zehaztu.
Noiztik Kontsultatu nahi dugun data-tartearen hasera zehaztu.
Nora Kontsultatu nahi dugun data-tartearen amaiera zehaztu.

 

Jarraian bistaratuko den pantailak ondoko itxura eta egitura izango ditu:


irakaslepr

 

Data Anotazioa zein eguni buruzkoa den.
Anotazioa Taldearen inguruko anotazioak. Eremua bertan edita dezakegu edo botoia klikatuz irekiko den leihoan.
Publiko (ikastetxea) Anotazioak ikastetxeko langileentzat (irakasle, tutore, etab.) ikusgai egiteko zelda hau aktibatu.
Publiko (gurasoak) Anotazioak ikasleen gurasoentzat ikusgai egoteko zelda hau aktibatu.
 Dibujo 4 Edozein aldaketa egin ostean, “Gorde” botoia klikatu hauek gordetzeko.
 Dibujo jai eguna 1 Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatu.

ERREFORTZUA:HIBP

Atal honetan, hezkuntzak betetzeko eskatzen duen dokumentua ikusiko dugu. Bistaratzeko, lehendabizi Inikan “Kurtsokoak” atalean gaiari dagokion “PIRE” zutabeko zeldatxoa aktibatuta izatea beharrezkoa da. Behin dagokion gaiari “PIRE” aktibatu zaionean, adierazitako gai hori ematen duen irakasleak dokumentu hau bistaratu eta bete ahal izango du Inikan. Inikan ez bada “PIRE” zutabeko zeldatxoa aktibatzen Inikan dokumentu hau ez da bistaratuko.

irakaslepr

Atal honetan sartzean, lehendabizi goiko irudian ikusten den moduan, “Maila-Gaia” eta “Ikaslea” adieraziko ditugu. Behin aukeraketa egindakoan, beheko pantaila agertuko zaigu. Bertan, bistaratu nahi dugun ikasturtea eta eranskin mota aukeratuko ditugu.

irakaslepr