Unitateen kudeaketa

Puntu honetan programazioko edukiak denboralizatuko dira. Hau da, unitate (eta jarduera) bakoitzari dagokion saio kopurua zehaztuko da.

ik_pr_unitateakzehaztu

 

Goiko  irudian ikusten den bezala unitate bakoitzak ondorengo datuak ditu:

  • Ordena: Eduki bakoitzari dagokion hurrenkera.
  • Ebaluaketa: Erregistratu behar dugun unitateari dagokion ebaluaketa.
  • Unitatea: Unitatearen izena.
  • Saio kop.: Unitatea amaitutzat emateko aurreikusten den saio kopurua.

Bestalde, Unitate bakoitzeko ondoko eragiketak gauzatzeko aukera eskaintzen da:

ik_unitateagehi Unitatea gehitu Programazioan Unitate berri bat gehitzeko.
ik_unitatedeskr Unitatea zehaztu Unitatearen aurkezpena.
ik_jarduerakzehaztu Jarduerak garatu Unitate bati dagozkion jardueren plangintza eta denboralizazioa gauzatzeko.
Unitatea ezabatu Unitate bat zerrendatik ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

 ik_gehitu_zehaztu Unitatea gehitu / zehaztu

Bi botoi hauetakoren bat klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan eskatzen diren datuak zehaztuko ditugu:

  • Saio kopurua: Unitateko jarduerak gauzatzeko aurreikusitako saio kopurua.
  • Ebaluaketa: Unitatea zein ebaluaketari dagokion.
  • Unitatea: Unitatearen izenburua. (“Gehitu” botoiaren kasuan bakarrik zehaztuko dugu eremu hau; “zehaztu” botoiaren kasuan, aurrez zehaztutako unitatea izango baita).
  • Edukia: Unitatearen aurkezpena edo deskribapena txertatzeko eremua.

Datuak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ik_unitateagehizehaz_leihoa

ik_jarduerakzehaztu Jarduerak garatu

Unitate bakoitzari jarduera batzuk dagozkio. Jarduera horien planifikazioa kudeatzea irakaslearen lana izango da: defektuz, Inikak aurreko pantailako “Saio kop.” eremuan ezarrita dauden saio kopuru bakoitzeko jarduera bat sortuko du. Adibidez, “Sofistak” unitatearentzako 5 saio aurreikusi badira, defektuz, sistemak hauentzako 5 jarduera sortuko ditu. Dena den, pantaila honek eskaintzen dituen eragiketa desberdinen bitartez (gehitu, ezabatu, editatu) jardueren plangintza gure beharretara egokitu dezakegu (kasu honetan, saio kopuru handiagoko jarduera gutxiagotara murriztuz).

ik_jarduerak_garatu

Jarduerak kudeatzeko, ondorengo eremuak beteko ditugu:

  • Ordena: Jardueren ordena.
  • Jarduera: Ekintzaren izenburu/izena.
    •  Aurreikuspena: Ezarri diren jarduerak burutzeko aurreikusita dauden aktibitateen deskribapena
  • Saio kopurua: Jarduera bakoitzari dagokion saio kopurua.

 

ik_unitateagehi Jarduera gehitu Unitateari jarduera berri bat gehitzeko.
ik_unitatedeskr Jarduera zehaztu Jardueraren aurkezpena.
Jarduera ezabatu Unitate bat zerrendatik ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

ik_unitatedeskr Jarduera garatu

Botoi hau klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan eskatzen diren datuak zehaztuko ditugu:

  • Saio kopurua: Jarduera gauzatzeko aurreikusitako saio kopurua.
  • Ebaluaketa: Jarduera zein ebaluaketari dagokion.
  • Unitatea: Jardueraren izenburua.
  • Edukia: Unitatearen aurkezpena edo deskribapena txertatzeko eremua.

ik_jardueraeguneratu

  • Zereginak: erlaitz honetan, jarduera aukeratutako jarduerari dagozkion ataza desberdinak zerrendatuko ditugu.

Datuak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

DOKUMENTUAK

Atal honen bitartez, eskegita dauden dokumentuak eta estekak eskuratzeko aukera izango dugu.

Pantaila hau bi erlaitzetan banatuta dago:

  • Irakasleak: irakasleen intereseko dokumentuak eskuratzeko aukera.
  • Ikasleak: ikasleen intereseko dokumentuak eskegitzeko aukera.

 

IRAKASLEAK

doc_ir

Pantaila hau honela antolatuta dago:

  • Dokumentu orokorrak: atal honetan, ikastetxeko dokumentu orokorrak eskuratu ahal izango dira. Hau da, ikasketa mailaren menpe ez daudenak. Adb: arautegia, aktak, etab.
  • Gainerako dokumentuak: gainerako dokumentuak, ikasketa mailaren arabera sailkatuko dira (HH/LHkoak batetik, DBHkoak bestetik, eta berdin BATX eta ZIKLOetako dokuemtazioarekin ere).

Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzen dira, hau da, eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sortuz. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak eta estekak multzokatuz, informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da. Adibidez, “AKTAK” karpetaren barruan, ikasturtean zehar izandako bileren akten multzokatzea.

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

karpeta Multzo baten barruko edukia bistaratzeko.
descargar Eskegita dagoen fitxategiren bat deskargatu edo loturaren bat atzitzeko, botoi hau klikatu eta automatikoki gauzatuko da eragiketa.

 

IKASLEAK

Ikaslearen ondoko datuak zehaztuko dira aukeraketa burutzeko:

Maila Bete beharreko dokumentua dagokion ikaslea zein taldetakoa den.
Ikasleatutorepr Dokumentua atxiki nahi zaion ikaslea. Behin datu hau zehaztu ostean, “Aurrekoa” eta “Hurrengo” botoiak bistaratuko dira. Hauen bitartez, ikasle batetik bestera mugi gaitezke.

Jarraian, iada ikasleak eskura dituen dokumentuak zerrendatuko dira.

dokumentuak_gehitu_ikasleari

Dokumentu berri bat gehitzeko,  gehitu botoia klikatu eta bistaratuko den leihoko datuak zehaztuko ditugu:

dokumentua_gehitu_ikasleari2

  • Deskribapena EU/ Deskribapena ER: Dokumentuari dagokion azalpena (Euskaraz zein Gazteleraz).
  • Fitxategi atxikia: “Gehitu” botoia klikatuz, publikatu beharreko dokumentuaren kokapena zehaztuko dugu.
  • Baimenak: fitxategia nork ikus dezakeen zehaztuko dugu (irakasle, tutore, guraso, orientatzaile).

Zehaztapenak gordetzeko, tutorepr botoia klikatuko dugu.

Behin dokumentua publikatuta dagoela, aukera desberdinak ditugu:

dokumentuak_gehitu_ikasleari

  • tutorepr: publikatutako dokumentu bat ezabatzeko, dagokion zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.
  • edit Zehaztapenak editatu: botoi hau klikatzean, haserako leihoa bistaratuko da. Bertatik zehaztapenak aldatu ahal izango ditugu.

dokumentua_gehitu_zehaztapenakeditatu

Aldaketak gordetzeko, tutorepr botoia klikatu; ezeztatzeko, canc.

  • descargar Dokumentua deskargatu: botoi hau klikatzean, publikatutako dokumentua jaitsiko da.

KUDEATU

Dokumentuen kudeaketa aurrera eramateko, fitxategien antolaketa kontutan izango dugu. Ondokoa izango da:

  • Dokumentu orokorrak: atal honetan, ikastetxeko dokumentu orokorrak igoko dira. Hau da, ikasketa mailaren menpe ez daudenak. Adb: arauak,
  • Gainerako dokumentuak: gainerako dokumentuak, ikasketa mailaren arabera sailkatuko dira (HH/LHkoak batetik, DBHkoak bestetik, eta berdin BATX eta ZIKLOetako dokuemtazioarekin ere).

Pantaila hau hiru erlaitzetan banatuta dago:

  • Gurasoak.
  • Irakasleak.
  • Ikasleak.

Guztien funtzionamendua antzekoa da. Aldatzen dena, dokumentuen hartzailea da.

adm_dokumentuak

HASIERA

Dokumentu honetan zehar, Inikaren erabilpenean trebatzeko zehaztapenak aurkituko dituzu. Sarrera bakoitza menuko atal bati dagokio.

Inikaren menua konfiguragarria da aplikazioa zentruaren beharretara egokitu ahal izateko. Hau da, administrariak zentruari interesatzen zaizkion menuko aukerak gaitu/desgaitzeko aukera du.  Hau honela, gidaliburuan zehar Inikak eskaintzen dituen aukera guztiak deskribatzen diren arren, kontutan izan gerta litekeela dokumentu honetan adierazitako atalen bat Inikako menuan ez agertzea.

Inikako web orrira sartzean, ondoko haserako pantaila aurkituko duzu: Inikarako sarbide eremua da.

0_1_login

Bertan, erabiltzaile eta pasahitza sartuko ditugu. “Erabiltzailea” eremuan, erabiltzaile izena idatzi; “pasahitza” eremuan, pasahitza. Aplikaziora sartzeko, “Login” botoian klik egin.

Pasahitza ahaztuz gero, “Pasahitza gogoratu” loturan klikatu eta eskatutako datuak sartu (Helbide elektronikoa eta erabiltzailearen profila <Ikasle, Irakasle, Familia, Langilea>).

pasahitza_gogoratu

Sartutako datuak zuzenak badira, esteka bat bidaliko zaigu gure helbide elektronikora. Esteka horretan klikatuz, pasahitza aldatzeko aukera izango dugu.

Segurtasun kontuak medio, une honetan, ondoko bi kasuetan ohartarazpen mezu bana jasoko dugu:

  • Irakasleek pasahitza aldatzeko aukera badute eta aukeratutako pasahitzak 6 karaktere baino gutxiago baditu, mezu bat agertuko zaigu karaktere kopurua 6 baino handiagoa izatea gomendagarria dela esanez.
  • Edonor beste norbaiten erabiltzaile-pasahitzarekin Inikan sartzen saiatzen bada eta 3 saiakeretan huts egiten badu, erabiltzailearen “jabeari” e-mail bat bidaliko zaio abisu modura.

Guztia ongi joan bada, berriz, ondoko pantaila honen aurrean aurkituko gara:

new_default_lmsgabe_2

Hasierako orri honetan hainbat atal bereiziko ditugu. Jarraian azalduko ditugu ondoko irudian zenbakitutako atalak:

Hizkuntza – aldaketa Inika zein hizkuntzatan erabili nahi dugun: Euskaraz ala gazteleraz.
0_6_e_irten Saioa itxi Goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatzen badugu, Inikatik aterako gara. Botoi hau ere Inikako pantaila guztietan aurkituko dugu.
0_5_e_pagini Haserako orria  Goiko aldean ezkerraldean dagoen botoia klikatuz gero, haserako orrira itzuliko gara beti. Botoi hau Inikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
Menu nagusia Inikak eskaintzen dituen aukera desberdinak erabiltzeko, goikaldean dagoen atal honetaz baliatuko gara.
new_default_profila Erabiltzailearen profilari dagozkion zehaztapenak gauzatzen dira bertan.

Eremu honetan, funtzionalitate desberdinak biltzen dira:

  • Profil aldaketa: bertatik zehaztuko da Inikaren zein profilekin lan egin. 0_8_profila
  • Datu-aldaketa: “Datuak aldatu” loturan klikatuz gero, pasahitza eta datu pertsonalak aldatzeko aukera izango dugu.0_3_e_datualdaketa
  • Azken sarrera: erabiltzailea Inikara azken aldiz noiz sartu zen adierazten da.
new_default_egunekojarraipena

 Atal honetan Irakasle batek egun horretan daukan agenda bistaratzen da eta saioan klikatuz gero, datuak, hutsegiteak, kalifikazioak, anotazioak, arau-hausteak eta baliabideak sartzeko aukera dauka.

Eremu hau “Irakasle koaderno digital”eko “Asteko agenda”ra lasterbidea da. Beraz, gidaliburuko atal horretan azalduko da xehetasun guztiekin.

new_default_mezuak  Inika barneko mezu-sistema da.

Sarrera-postontzia

Bertan agertuko dira azken aldian Inikaren mezu-sistemaren bitartez jaso ditugun mezuak eta ditugun elkarrizketak.

Mezu baten gainean klikatzean, elkarrizketa guztia bistaratuko da.

new_default_mezuak_mezireki Mezularitza-sistemara lasterbidea.
new_default_mezuak_actualizar

Sarrera-postontzia eguneratzeko. Botoi hau klikatzean, ea azken uneko mezurik sartu den egiaztatuko du sistemak.

 

new_default_zereginak  Asteko agendan, gaurko egunez talde eta ikasgai bakoitzean zehaztutako zereginen zerrenda bistaratuko da. Bertan adieraziko da zeregin bakoitza zein egunetarako entregatu beharko den.
new_default_notifikazioak Inikako funtzionalitate desberdinen inguruko ohartarazpenak. Adibidez, irakasleren batek tutore baten taldeko ikasleren bati arau-haustea gehitu badio, eremu honetan abisu bat jasoko du (tutoreak).

HH Garapena

Honakoa, Haur Hezkuntzako ikasleen garapenaren inguruko jarraipena gauzatzeko pantaila da. Bertan, Hezkuntzak arloka ezarritako irizpideak baloratuko dira.

 

hh_garapena

 

Balorazioa gauzatzeko, ondoko pausuak jarraituko ditugu:

  • Maila: ikasleari dagokion taldea zehaztuko dugu eremu honetan.
  • Ikaslea: ebaluatu nahi dugun ikaslea zehaztuko dugu.
  • Arlo bakoitzari dagokion “+” ikurra klikatzean bistaratuko diren esaldietatik, ikasleari dagozkionak aukeratuko ditugu.
  • Aldaketak gordetzeko botoia klikatuko dugu tutorepr.

 

hh_garapena_2

 

 

 

Eremu bereziak

Eranskin desberdinei dagozkien formularioetan, bi eremu berezi aurkituko ditugu. Honela bete behar dira:

CURRICULUMAREN ARLOA (Eranskina I eta Eranskina II)

pire4_eremubereziak1

Eremu honetan arlo berri bat gehitzeko, gehitu botoia klikatu eta jarraian bistaratuko den leihoko eremuetan arloa eta oharra zehaztuko ditugu.

pire4_eremubereziak2

Datuak gordetzeko,  tutorepr botoia klikatuko dugu.

Arloren bat zerrendatik kentzeko, berriz, dagokion zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

ERREFORTZUAREN ANTOLAKETA (Eranskina II)

pire5_eremubereziak3

Eremu honetan arlo berri bat gehitzeko, gehitu botoia klikatu eta jarraian bistaratuko den leihoko eremuetan arloa eta oharra zehaztuko ditugu.

pire5_eremubereziak4

Datuak gordetzeko,  tutorepr botoia klikatuko dugu.

Arloren bat zerrendatik kentzeko, berriz, dagokion zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

MATXUREN ZERRENDA

Menuko aukera hau kontsultarako tresna bat da. Bertan bistaratuko dira erregistratutako inzidentzia guztiak.

adm_matxurak_kontsulta

Aukeraketa mugatzeko, goiko eremuko iragazkia erabil dezakegu:

  • Multzoa: eremu honetan inzidentzia multzo bat zehaztuz gero, multzo horretakoak bakarrik bistaratuko dira.
  • Partea: eremu honetan baliabide bat zehaztuz gero, honi dagozkion inzidentziak bakarrik bistaratuko dira.
  • “Itxitako matxurak” ikusi zelda aktibatuz gero, itxita dauden inzidentziak ere bistaratuko dira.

MATXURAK KUDEATU

Menuko aukera honen bitartez, erregistratutako matxuren jarraipena gauzatu ahal izango dugu. Hau honela, bertatik eguneratuko dugu matxuren egoera eta baita, behar izatekotan, lehentasuna ere.

Pantaila honetara sartzean, irekita dauden matxura guztiak bistaratuko dira.

adm_matxurak_kudeatu

Matxurak filtratu nahi izatekotan, goiko eremuko iragazkia erabil dezakegu:

  • Multzoa: eremu honetan inzidentzia multzo bat zehaztuz gero, multzo horretakoak bakarrik bistaratuko dira.
  • Partea: eremu honetan baliabide bat zehaztuz gero, honi dagozkion inzidentziak bakarrik bistaratuko dira.
  • “Itxitako matxurak” ikusi zelda aktibatuz gero, itxita dauden inzidentziak ere bistaratuko dira.

Pantaila honek eskaintzen dituen aukeren artean, ondokoak daude:

  • Datuen edizioa: lehentasuna, egoera, deskribapenak, konponbideak, etab. alda/egunera daitezke (horretarako dauden eremuetan zehaztuta).
  • Datuen ezabaketa: inzidentziari dagokion “ezabatu” zutabea aktibatu eta  tutoreprbotoia klikatu.

MATXURAK GEHITU

Pantaila honen bitartez, inzidentzien erregistroa gauzatuko da.

Hasteko, ondoko datuak zehaztuko ditugu:

adm_matxurak_gehitu1

  • Multzoa: zein inzidentzia mota gehituko dugun.
  • Partea: aukeratutako multzoko zein baliabideren inguruko inzidentzia den.
  • Data: zein egunetako inzidentzia den.
  • “Itxitako matxurak ikusi” zelda aktibatuz gero, iada konponduta dauden matxurak ere bistaratu egingo dira.

Datu hauek zehaztu ostean, ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:

adm_matxurak_gehitu2

Bertan, inzidentziari buruzko hainbat datu beteko ditugu:

  • Lehentasuna: baxua, ertaina edo larria.
  • Partearen deskribapena: arazoaren deskribapena.
  • Arduraduna: inzidentzia matxuren zein arduraduni dagokion.

Inzidentzia erregistratzeko, plus_berde botoia klikatuko dugu.

Inzidentziaren batean aldaketaren bat gauzatu ostean hau gordetzeko,  tutorepr botoia klikatuko dugu.

Inzidentziaren bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta  tutoreprbotoia klikatuko dugu.