Esaldien aukeraketa bidezko kalifikazioa

Kasu honetan, berriz, helburu bakoitza esaldien bidez kalifikatuko da. Ikasle bakoitzak helburu bakoitzean dagozkion esaldiak izango ditu eta kalifikaziorik ez.

or_helb_gai_v2

 Pantaila honetako informazioa honela antolatuta dago:

Nota (orokorra) Pantailako goikaldean dago. Ikaslearen gaiko nota orokorra.
Errekuperaketako nota (orokorra) Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko errekuperaketako nota orokorra.
Helburua   Goiburuko griseko “Esaldiak” zutabean, helburua adierazten da.

Gakoa

Lehen zutabea. Helburuaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.
Esaldia Helburu bakoitzaren barruko erregistro (zuri kolorekoak). Ikasle bakoitzak dagozkionak izango ditu.

Gakoa

Lehen zutabea. Esaldiaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.
Oharra Gaiko oharra.

 

Esaldi aurredefinituen bidezko kalifikazioa

Pantaila honetan, gaiko nota orokorra nahiz helburu edo/eta esaldien notak eta errekuperaketakoak kontsulta ditzakegu ikaslez-ikasle.

Kalifikazio-modu honekin lan eginez gero, helburuetan multzokatuta dauden item-en kalifikazioak ikusiko ditugu.

or_helb_gai_aurredef_v2

Pantailan honela antolatuta dago:

Nota (orokorra)

Pantailako goikaldean dago. Ikaslearen gaiko nota orokorra.
Errekuperaketako nota (orokorra) Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko errekuperaketako nota orokorra.
Helburua   Goiburuko griseko “Esaldiak” zutabean, helburua adierazten da.

Gakoa

Lehen zutabea. Helburuaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.

Nota

Helburuaren kalifikazioa.

Errekuperaketa

Helburuaren errekuperaketako kalifikazioa.

Esaldia

Helburu bakoitzaren barruko erregistro (zuri kolorekoak).

Gakoa

Lehen zutabea. Esaldiaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.

Nota

Esaldiaren kalifikazioa.

Errekuperaketa

Esaldiaren errekuperaketako kalifikazioa.

Oharra

Gaiko oharra.

 

Pantailen interpretazioa notak sartzeko moduaren arabera

“Helburuka” ataleko edozein azpi-ataletan sartuta, lan egiteko moduaren arabera bi kalifikazio-modu desberdin ikusi ahal izango ditu (pantailako egitura bietan beretsua izan arren):

  • Esaldi aurredefinituen bidezkoa: ikasle guztiek helburu bakoitzean item berdinak izango dituzte. “Nota” eta “Errek” zutabeetako kalifikazioen bitartez baloratuko dira item hauek.
  • Esaldien aukeraketa bidezkoa: ikasle bakoitzak helburu bakoitzean dagozkion esaldiak bakarrik edukiko ditu. Ez da kalifikazio kuantitatiborik egingo, kualitatiboa baizik.

Jarraian azalduko ditugu bi kasu hauetan bistaratuko diren pantailen nondik norakoak:

 

 

HELBURUKA IKASLEKA

“Notak” > “Helburuka: ikasleka” atalean sartzean, ikasle bati dagozkion ikasgaietako notetara sarbidea izango dugu.

or_helb_filtro_ikasle

Horretarako ezinbestekoa izango da iragazkiko ondoko datuak zehaztea:

  • Maila: Kontsultatu nahi dugun ikaslea zein taldetakoa den.
  • Ikaslea: Kontsultatu nahi ditugun notak zein ikaslerenak diren.
    • Ikaslez aldatzeko bi aukera ditugu:
      • “Ikaslea” eremuan zehaztuta.
      • au_hur botoian klikatuz.
  • Ebal.: Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da. Datu hau aldagarria da.
  • Gaia: Aukeratutako ikasleari dagozkion ikasgaiak.

HELBURUKA

“Helburuka” aukera batez ere Lehen Hezkuntzan erabiltzen da (ikasgai edo arlo bat helburuka kalifikatzeko). Jakin, helburuka lan egiteko bi modu desberdin daudela: esaldi aurredefinituen bidezko kalifikazioa eta esaldien aukeraketa bidezkoa. (Inikarekin lanean hasi aurretik, zentruko arduradunek erabakiko dute zein modutan lan egin eta erabaki honen arabera konfiguratuko da Inika).

Bi kasuetan Helburu eta Itemekin lana egingo da: lehenak, bigarrenak multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik  administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea (Inikan egingo du);irakasleak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik; orientatzaileak kontsultatu baino ez.

KONPETENTZIAK

Atal honetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko arauei jarraituz, LOMCE legea dela-eta ebaluatu beharreko konpetentziak kontsultatzeko aukera eskaintzen da. Legeari jarraiki, DBH eta LH6rako bakarrik eskaintzen da aukera hau.

Horretarako, “Maila” eremuan zehaztuko dugu kalifikatu nahi dugun maila. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren).

tutorepr

Pantaila honen egiturari dagokionez, zehaztutako taldeko ikasleen zerrenda bistaratuko da. Ikasle bakoitzeko, konpetentzia adina zutabe aurkituko ditugu. Zutabe bakoitzeko goiburukoa konpetentziari dagokion laburdura izango da (zehaztapenak pantailaren azpiko aldean aurkituko ditugu).

Konpetentziak Hezkuntzak ezarritako kalifikazioen bitartez baloratuko dira:

IN: Inicial ME: Medio AV: Avanzado


or_konp

IKASLEKA

Azpi-atal honek ikasle bakoitzaren ebaluazio jakin bateko ikasgai guztietako notetara sarbidea izango dugu pantaila bakar baten bidez.

Bertara sartzean, goiburu grisean zehaztuko ditugu bilaketarako beharrezko datuak. Hasteko, kalifikatu nahi dugun ikasleari dagokion maila adieraziko dugu “Maila” eremuan. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren). “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea bera.

tutorepr

Zehaztapenak egin ostean ikasleari dagozkion ikasgai guztiak zerrendatuko dira:

tutorepr

Pantaila honetan ondoko datuak kontsulta daitezke:

 tutorepr

Ikasleen zehaztapena burutzeko bi modu daude:

–       “Ikaslea” desplegablean zehaztu.

–       “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabiliz.

Atz. Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da.
Nota Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra.
Errek. Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota.
Oharrak
 Inikan aurrez definituriko ohar orokorrak.
 Oharra
Irakasleak ikasleari ikasgaiaren inguruan idatzitako ohar pertsonalizatua.
tutorepr Ikasgaiaren ondoan ikur hau ageri bada, aukeratutako ikasleak ikasgai horretan laguntza-motaren bat jasotzen duela esan nahi du.
 Ikasleari oharra Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar pertsonalizatua.

 

OROKORRA

Menuko “Notak” aukerari dagokion sailkapenean, “Orokorra” atalaren barruan aurkituko ditugu ikasleen kalifikazio orokorrak. Bertan, irakasle nahiz tutoreek notak sartzeko erabiltzen dituzten pantailak kontsultatzeko aukera izango dugu.

  • Partzialak: ikasgai bakoitzeko kalifikazio partzialak.
  • Gaika: ikasgai bateko ikasle guztien notak aldi berean kontsultatzeko aukera.
  • Ikasleka: ikasle bakoitzari dagozkion ikasgai guztietako notak aldi berean kontsultatzeko aukera.
  • Konpetentziak: talde bakoitzeko ikasleen konpetentzien balorazioa kontsultatzeko aukera.

Jarraian azalduko da aukera bakoitza.

Gaika

Talde/Ikasgai bateko nota guztiak aldi berean kontsultatzeko, menuko “OROKORRA: Gaika” azpi-atalera joko dugu.

  • “MAILA – GAIA” eremuan kalifikatu nahi den ikasgaia zehaztean, gai horretako ikasleen zerrenda bistaratuko da.
  • “Ebal.” eremuan, defektuz, sistemak gauden ebaluaketa zehaztuko du (datua aldagarria izanik).

or_orokorra_gaika

Pantaila honek ondoko informazioa eskaintzen du:

  • Zehaztutako taldeko ikasle bakoitzaren izena eta talde naturala.
  • Ikasle bakoitzeko:

Atz.

Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da.

Nota

Adierazitako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra.

Errek.

Adierazitako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota.

Kontzeptuak

 Zenbait kasutan, eta beti zentruak hala erabakita, “Nota” zutabeaz gain, beste batzuk aurki ditzakegu. Kontzeptuak dira hauek: “Prozedura”, “Kontzeptuak”, “Jarrera”… esaterako. (Batxilergoan, “Nota” eta “Errekuperazio-nota” zutabeak bakarrik agertzen dira).
Oharrak Inikan aurrez definitutako ohar orokorrak.

Oharra

Ikasgai bakoitzeko irakasleak ikasleari idatzitako ohar pertsonalizatua.
Ikasleari oharra Tutoreak ikasleari adierazitako ebaluaketan idatzitako ohar pertsonalizatua.

Pantailaren azpiko eremuan, aukeratutako ikasgai eta taldearen inguruko hainbat estatistika ikusi ahalko ditugu.  Estatistiken eremuko lehen lerroan,  ikasgaiko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus daitezke. Bigarren lerroan, berriz, kontzeptu ezberdinei eman zaien ehunekoen  araberako estatistikak ageri dira. Ehuneko hauek aldez aurretik Inikan zehaztu behar dira.

Partzialak

Menuko aukera honen bitartez, ikasgai bateko kalifikazio partzialak kontsultatzeko aukera izango dugu.

Irakasle bakoitzak bere gaiak azpiataletan banatzeko aukera dauka eta baita, azpiatal bakoitzari dagokion pisua eta kalifikazioa ezartzeko ere. Esan bezala, azpiatal hauek (10 gehienez) irakasle bakoitzaren esku daude eta ebaluaketa bakoitzean desberdinak izan daitezke.

Beraz, pantaila honetako datuak honela antolatuta daude:

adm_or_notak_orok_partz

1.zutabea: Ikaslearen izena

H: Ikaslearen hutsegiteak. Ebaluaketako hutsegite justifikatu, ez justifikatu eta kaleratzeen kopuruak bistaratzen dira, hurrenez hurren.

N: Ebaluaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

E: Errekuperaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

2.zutabea: Batazbestekoa. Sistemak, eskubiko zutabeetako kalifikazioen media kalkulatzen du automatikoki.

3…12 zutabeak: Kalifikazio partzialak. Ebaluazio bakoitzeko, gehienez, 10 zutabe ezar ditzake irakasle bakoitzak. Zutabe hauek, ikasgaia azpiataletan zatitzeko aukera ematen dute. Bakoitzari pisu bat emango zaio ehunekotan. Zutabe bakoitzean ondoko datuak kudeatu ahalko ditugu:

“Pixu”: eremuan honetan bistaratuko da atal bakoitzari dagokion pisua. Azpian duen eremuan atalari dagokion izena ager daiteke.

“Itemak bistaratu”: Zutabe bakoitza aldi berean, azpi-ataletan banatuta balego, azpi-atal horiek bistaratuko lirateke. Bakoitzari dagokion pisua ezarri eta kalifikatzeko prest.

“Guraso”: Gurasoek Inika bidez informazio hau kontsultatu ahal izan dezaten, zelda hau aktibatuko da.

Kalifikazioa: azpi-atalari dagokion kalifikazioa.

Oharra: azpi-atal bakoitzari dagokion testu librea. Aukerako datua.

13.zutabea: Oharra. Testu librea. Aukerako datua.

Kontutan izan, konpetentzia hauek ez direla ez boletinean ez izaretan agertuko.