Atal honetan, ikasleen jarraipena gauzatzeko hainbat aukera aurkituko ditugu: “Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana” eta “HH – Garapena” txostenak osatzeko atalak, hain zuzen ere.
Jarraian azalduko dugu aukera hauetako bakoitza.
Inika Laguntza. Tutore perfila. Euskaraz.
Atal honetan, ikasleen jarraipena gauzatzeko hainbat aukera aurkituko ditugu: “Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana” eta “HH – Garapena” txostenak osatzeko atalak, hain zuzen ere.
Jarraian azalduko dugu aukera hauetako bakoitza.
Honakoa, Haur Hezkuntzako ikasleen garapenaren inguruko jarraipena gauzatzeko pantaila da. Bertan, Hezkuntzak arloka ezarritako irizpideak baloratuko dira.
Balorazioa gauzatzeko, ondoko pausuak jarraituko ditugu:
Eranskin desberdinei dagozkien formularioetan, bi eremu berezi aurkituko ditugu. Honela bete behar dira:
CURRICULUMAREN ARLOA (Eranskina I eta Eranskina II)
Eremu honetan arlo berri bat gehitzeko, botoia klikatu eta jarraian bistaratuko den leihoko eremuetan arloa eta oharra zehaztuko ditugu.
Datuak gordetzeko, botoia klikatuko dugu.
Arloren bat zerrendatik kentzeko, berriz, dagokion zelda aktibatu eta botoia klikatuko dugu.
ERREFORTZUAREN ANTOLAKETA (Eranskina II)
Eremu honetan arlo berri bat gehitzeko, botoia klikatu eta jarraian bistaratuko den leihoko eremuetan arloa eta oharra zehaztuko ditugu.
Datuak gordetzeko, botoia klikatuko dugu.
Arloren bat zerrendatik kentzeko, berriz, dagokion zelda aktibatu eta botoia klikatuko dugu.
Menuko aukera hau kontsultarako tresna bat da. Bertan bistaratuko dira erregistratutako inzidentzia guztiak.
Aukeraketa mugatzeko, goiko eremuko iragazkia erabil dezakegu:
Menuko aukera honen bitartez, erregistratutako matxuren jarraipena gauzatu ahal izango dugu. Hau honela, bertatik eguneratuko dugu matxuren egoera eta baita, behar izatekotan, lehentasuna ere.
Pantaila honetara sartzean, irekita dauden matxura guztiak bistaratuko dira.
Matxurak filtratu nahi izatekotan, goiko eremuko iragazkia erabil dezakegu:
Pantaila honek eskaintzen dituen aukeren artean, ondokoak daude:
Pantaila honen bitartez, inzidentzien erregistroa gauzatuko da.
Hasteko, ondoko datuak zehaztuko ditugu:
Datu hauek zehaztu ostean, ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:
Bertan, inzidentziari buruzko hainbat datu beteko ditugu:
Inzidentzia erregistratzeko, botoia klikatuko dugu.
Inzidentziaren batean aldaketaren bat gauzatu ostean hau gordetzeko, botoia klikatuko dugu.
Inzidentziaren bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta botoia klikatuko dugu.
Erlaitz honetan, gure ikastetxeko edozein ikasleren inguruko anotazioak erregistratzeko aukera izango dugu.
Horretarako:
Jarraian bistaratuko den pantaila, “Ikasleari” erlaitzean erabiltzen denaren berbera da: honen bitartez, anotazio bat erregistratzeko bete beharreko datuak zehaztuko ditugu.
Aukera honek, igorlea eta hartzaile(ar)en arteko informazio trukaketa ahalbidetzen du.
Boletinen kasuan, e-mail bera talde bati bidali eta erantzunak gaitzean, igorle eta hartzaile bakoitzaren arteko elkarrizketa bat sortzen da; kasu honetan, aldiz, talde bati bidalitako mezuen erantzunak taldekide guztiek irakurri ahalko dituzte. Nolabait esateko, WhatsAppeko talde baten funtzionamendu berbera du.
Elkarrizketa berri bat sortzeko, botoia klikatu ostean, “Elkarrizketa hasi” aukerari dagokion “Aukeratu” botoia klikatuko dugu.
Jarraian ondoko leihoa irekiko da:
Bete beharreko eremuak ondokoak dira:
Igorlea: defektuz, erabiltzailearen izen-abizenak zehaztuko dira eremu honetan. Hala ere, erabiltzaile batek rol bat baino gehiago baditu zentruan (adibidez, IKT arduraduna eta ekintza osagarrien arduraduna bada), bietako zein rolen izenean idazten duen zehazteko aukera izango du. Hau honela, aukera honen arabera, kasu honetan “Amaia Ucin- IKT arduraduna” edo “Amaia Ucin – Ekintza osagarrien arduraduna” izango da mezuaren igorlea. Horretarako, “igorlea” eremuko desplegabletik aukeratu beharko du interesatzen zaiona.
(*)Kontutan izan, aukera hau erabili ahal izateko, Inikan konfigurazio-lan batzuk burutu behar direla.
Parte hartzaileak:
Aukeraketa: botoia sakatzen dugunean, honako lehioa zabalduko zaigu hartzaileak aukeratzeko:
Nahi ditugun hartzaileak aukeratu aurretik, “Iragazkia” eta “Maila”, desplegableen bitartez, bistaratu nahi dugun hartzaileen taldea aukeratu beharko dugu:
Bistaratu nahi dugun taldea aukeratu dugunean, hartzaile bakoitzaren izenaren alboan, aukera sorta bat ikusi ahal izango dugu, nahi duguna aukeratzeko:
-Ikas: Hau aukeratzen badugu, hartzaile bezala, ikaslea bera gehituko da.
-Fami: Aukera honekin, aukeratu dugun ikaslearen familiko kideak gehituko ditugu hartzaile zerrendara.
-Irak: Aukera honekin, aukeratu dugun ikaslearen irakasleak gehituko ditugu hartzaile zerrendara.
-Lang: Aukera honekin, hautatu ditugun langileak gehituko dira hartzaile zerrendara.
-Tuto: Aukera honekin, aukeratutako taldearen tutoreak gehituko dira hartzaile zerrendara.
Hartzaileak definitzeko beste bi aukera ere baditugu:
– Bilaketa eremua: Leihoaren azpikaldean, bilaketa eremu bat dago. Bertan idatz ditzakegu hartzailearen datuak.
-“Guztiak gehitu”: iragazkian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten “guztiak” gehitu, perfilaren arabera. Zehaztutako datuei dagozkien “ikasleak”; zehaztutako datuei dagozkien ikasleen “familiak”; zehaztutako datuei dagozkien “irakasleak”. Aukeraketa gauzatzeko, perfilari dagokion botoia klikatuko dugu.
Ezabaketa: aukeratutako hartzaileak ezabatzeko bi modu daude. Jarraian azalduko dugu bakoitza, ondoko irudian oinarrituta.
(1) Hartzaileak “Aukeratuak” eremuko zerrendatik banan-banan ezabatzeko, hauei dagokien perfileko botoian klikatuko dugu.
(2) Aukeratutako hartzaile guztiak takada batean ezabatzeko, “Guztiak kendu” botoia klikatuko dugu.
Gaia: Lehen egindako aukeraketaren arabera, mezuaren gaia hizkuntza batean edo dagokion hizkuntza bakoitzean idatzi beharko dugu.
Edukia: “Gaia” atalean bezalaxe, mezuaren edukia hizkuntza batean edo dagokion hizkuntzatan idatzi beharko dugu.
Eranskinak: Azkenik, fitxategiak atxikitzeko aukera izango dugu. Horretarako “Gehitu” botoia aukeratu eta atxikitu nahi dugun artxiboa aukeratuko dugu. Horretaz gain, atxikitutako fitxategia Inikaren konfigurazioaren arabera bidaliko den (hartzaile bakoitzari dagokion hizkuntzan idatzia) ala guztiei bera.
Azkenik, mezua bidaltzeko botoia klikatuko dugu edo botoiaren bitartez, ekintza ezeztatu.
Boletinen helburu nagusia, informazioa bidaltzea da, komunikatuak, berriak eta abisuak bidaltzeko erabiltzen dira.
Norabide bakarreko komunikazioak izango dira gehienetan, hau da, erantzunik jasotzea ez da espero (nahiz eta hartzaileek erantzun ahal izateko aukera ematen duen).
Boletin bat sortzeko, botoia aukeratuko dugu eta ondoren “Mezua bidali” aukerari dagokion “Aukeratu” botoia.
Aukeratu ondoren, honako lehioa zabalduko zaigu:
Honakoak dira bete behar ditugun aukera eta eremuak:
Igorlea: defektuz, erabiltzailearen izen-abizenak zehaztuko dira eremu honetan. Hala ere, erabiltzaile batek rol bat baino gehiago baditu zentruan (adibidez, IKT arduraduna eta ekintza osagarrien arduraduna bada), bietako zein rolen izenean idazten duen zehazteko aukera izango du. Hau honela, aukera honen arabera, kasu honetan “Amaia Ucin- IKT arduraduna” edo “Amaia Ucin – Ekintza osagarrien arduraduna” izango da mezuaren igorlea. Horretarako, “igorlea” eremuko desplegabletik aukeratu beharko du interesatzen zaiona.
(*)Kontutan izan, aukera hau erabili ahal izateko, Inikan konfigurazio-lan batzuk burutu behar direla.
Kategoria: Egin nahi dugun komunikazio mota “mezua” ala “boletina” den aukeratu beharko dugu. Aukera honek egingo duen gauza bakarra, azpikaldean dituen laukitxoak modu batean edo bestean aurreaukeratzea izango da.
“Gaia eta edukia bi hizkuntzatarako da”: Laukitxo hau aukeratzen badugu, mezua hizkuntza berean bidaliko zaie hartzaile guztiei (hau da, textua behin bakarrik idatziko dugu). Bestalde, aukeratzen ez badugu, hizkuntza bakoitzerako leiho bana zabalduko zaigu, goiko irudian ikusi ahal den moduan. Kasu honetan, hartzaile bakoitzak Inika konfiguratuta duen hizkuntzan jasoko du mezua.
“Hartzaileek mezu honi erantzun diezaiokete”: Aukera hau markatu gabe uzten bada, hartzaileek ezin izango diote mezu horri erantzun. Bestalde, aktibatuta badago, mezuari erantzun ahal izango diote.
OHARRA: Jasotako erantzun bakoitzak, elkarrizketa independiente bat sortuko du. Hau ez da horrela “elkarrizketa” atalean.
Hartzailea:
Aukeraketa: botoia sakatzen dugunean, honako lehioa zabalduko zaigu hartzaileak aukeratzeko:
Nahi ditugun hartzaileak aukeratu aurretik, “Iragazkia” eta “Maila”, desplegableen bitartez, bistaratu nahi dugun hartzaileen taldea aukeratu beharko dugu:
Bistaratu nahi dugun taldea aukeratu dugunean, hartzaile bakoitzaren izenaren alboan, aukera sorta bat ikusi ahal izango dugu, nahi duguna aukeratzeko:
-Ikas: Hau aukeratzen badugu, hartzaile bezala, ikaslea bera gehituko da.
-Fla: Aukera honekin, aukeratu dugun ikaslearen familiko kideak gehituko ditugu hartzaile zerrendara.
-Irakas: Aukera honekin, aukeratu dugun ikaslearen irakasleak gehituko ditugu hartzaile zerrendara.
-Lang: Aukera honekin, hautatu ditugun langileak gehituko dira hartzaile zerrendara.
-Tut: Aukera honekin, aukeratutako taldearen tutoreak gehituko dira hartzaile zerrendara.
Hartzaileak definitzeko beste bi aukera ere baditugu:
– Bilaketa eremua: Leihoaren azpikaldean, bilaketa eremu bat dago. Bertan idatz ditzakegu hartzailearen datuak.
-“Guztiak gehitu”: iragazkian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten “guztiak” gehitu, perfilaren arabera. Zehaztutako datuei dagozkien “ikasleak”; zehaztutako datuei dagozkien ikasleen “familiak”; zehaztutako datuei dagozkien “irakasleak”. Aukeraketa gauzatzeko, perfilari dagokion botoia klikatuko dugu.
Hartzaileak definituta daudenean, leihoaren eskuin aldeko “Aukeratuak” eremuan bistaratuko dira.