Atal honetan, Hezkuntzak eskatzen duen “Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana”ren txostena atera ahal izateko bete beharreko datuak erregistratzeko aukera daukagu.
Dokumentu hau bistaratu ahal izateko, lehendabizi Inikan “Kurtsokoak” atalean gaiari dagokion “PIRE” zutabeko zeldatxoa aktibatuta izatea beharrezkoa da. Behin dagokion gaiari “PIRE” aktibatu zaionean, adierazitako gai hori ematen duen irakasleak dokumentu hau bistaratu eta bete ahal izango du Inikan.
Menuko aukera hau atzitzean, goiko eremuko bilaketa-datuak beteko ditugu, HIBP dokumentua bete nahi diogun ikaslea hautatzeko:

Maila |
Bete beharreko dokumentua dagokion ikaslea zein taldetakoa den. (Tutorearen kasuan, sistemak, defektuz, haserako orrian zehaztutako taldea bistaratuko du. Datu hau aldatzeko, beraz, haserako orrira jo beharko dugu). |
Ikasturtea |
Dokumentuari dagokion ikasturtea |
Ikaslea |
Ebaluatu nahi den ikaslea. Behin datu hau zehaztu ostean, “Aurrekoa” eta “Hurrengo” botoiak bistaratuko dira. Hauen bitartez, ikasle batetik bestera mugi gaitezke. |
Pantailaren ezker-aldeko eremuan zehaztuko dugu bete nahi dugun eranskina zein den:
 |
- Eranskina I: Ikasturte amaierako txostena – Hezkuntza errefortzurako proposamena.
- Eranskina II: Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana.
- Eranskina III: Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana – Familiekin batera lan egiteko konpromisoa.
- Eranskina IV: Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana – Ikaslearekin egin beharreko Hezkuntza kontratua.
|
Aukeraketa hau egin ostean, eranskin (dokumentu) bakoitzari dagokion formularioa bistaratuko da pantailan.
Ondoko irudia, “Eranskina I” dokumentuari dagokion formularioa da.

Aldaketak gordetzeko, formulario bakoitzaren azpian dagoen
botoia klikatuko dugu.
Dokumentua eskuratzeko, berriz, “gorde” botoiaren ondoko
botoia klikatuko dugu.