KUDEAKETA

Erlaitz honen bitartez gehituko ditugu ikasleen hutsegiteak.

tutorepr

“Maila” eremuan, defektuz, haserako orriko desplegablean zehaztutako taldea agertuko da. (Hau aldatzeko, beraz, haserako orrira joan beharko genuke eta berriro menuko aukera honetara sartu). “Data” eremuan, kudeatu nahi ditugun hutsegiteen data adieraziko dugu.

“Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea. Dena den, ikasle batetik bestera mugitzeko bi aukera ditugu:

 

 tutorepr –       Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

–       “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

 

Jakin, zehaztapen hau egin ostean erlaitzez aldatuta ere, datu berdinekin jarraituko dugula lanean (berriro zehaztu beharrik gabe).

 

Pantaila honetan, ikasleari dagozkion ikasgai guztien zerrenda bistaratuko da. Ondoko informazioa aurkitu ahal izango dugu:

“Gaiak”  Adierazitako ikasleari dagozkion ikasgaien zerrenda.
“Hutsegiteak” Ikasgai bakoitzeko hutsegite-mota desberdinak (hauek Inikan definitzen dira).
“Berandu”  Ikaslea ikasgairen baten saiora berandu iritsi bada, aktibatu zelda hau.
“Oharra”  Oharrentzat testu librea.

tutorepr

 

AURREKO IKASTURTEAK

Atal honetan, “NOTAK > EMAITZAK: AURREKO IKASTURTEAK”, ikasleen aurreko urteetako kalifikazioak kontsulta ditzakegu.

“Maila” eremuan, defektuz, haserako orriko desplegablean zehaztutako taldea agertuko da. (Hau aldatzeko, beraz, haserako orrira joan beharko genuke eta berriro menuko aukera honetara sartu).

“Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea. Dena den, ikasle batetik bestera mugitzeko bi aukera ditugu:

 tutorepr –       Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

–       “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

 

Pantaila honetan, aukeratutako ikasleak ikasturtez-ikasturte ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazioak (orokorrak nahiz errekuperaketakoak) kontsultatzeko aukera izango dugu:

tutorepr

 

IZARAK

Boletinekin gertatzen den moduan, tutoreek “Izarak” ere bistara eta inprima ditzakete. Horretarako, “NOTAK > EMAITZAK: Izarak” aukera atzituko dugu.

“Maila” eremuan, defektuz, haserako orriko desplegablean zehaztutako taldea agertuko da. (Hau aldatzeko, beraz, haserako orrira joan beharko genuke eta berriro menuko aukera honetara sartu). Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da, baina hau “Ebal.” eremuan bertan aldatu ahal izango da.

Pantailan, zehaztutako taldeko ikasleen zerrenda eta bakoitzari dagozkion ikasgaietako kalifikazioak bistaratuko dira taula moduko batean.

tutorepr

Pantailaren azpikaldean bi botoi ditugu:

 

 tutorepr Botoi honen bitartez zehaztutako ebaluaketako kalifikazioen izara bistaratzen da informe batean.
 tutorepr Botoi honen bitartez zehaztutako ebaluaketako kalifikazio partzialen izara bistaratzen da informe batean.

BOLETINAK

Tutoreek, irakasleek ez bezala, ikasle bakoitzaren boletinak bistaratzeko eta inprimatzeko aukera dute. Horretarako, menuko “NOTAK > EMAITZAK: BOLETINAK” atala erabiliko da. “Maila” eremuan, defektuz, haserako orriko desplegablean zehaztutako taldea agertuko da. (Hau aldatzeko, beraz, haserako orrira joan beharko genuke eta berriro menuko aukera honetara sartu). Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da, baina hau “Ebal.” eremuan bertan aldatu ahal izango da. Jarraian, tutorizatutako ikasleen zerrenda bistaratuko da: Inika bidez ikasleen boletinak publiko egin badira, ikasle bakoitzaren izenaren azpian botoi bat agertuko da. Botoi hau klikatuz, ikasle horri dagokion boletina bistaratuko da.

tutorepr

tutorepr

 

IKASLEKA

Menuko aukera honetara sartzean, tutore batek bere taldeko ikasle bakoitzeko ikasgai guztietako kalifikazioak kontsultatu ahal izango ditu. Inikaren konfigurazioaren arabera, dena den, kalifikazio hauek editatzeko baimena izan dezake. (Erabaki hau zentruaren esku gelditzen da).