Zentruak hala erabakita ikasgaien kalifikazioa helburuka burutzen bada, menu nagusiko “NOTAK > HELBURUKA: Ikasleka” atalean sartuko gara. Honela, ikasle baten ebaluaketa jakin bateko gai bakoitzeko helburuak kalifikatu ahal izango ditugu.
Helburuka lan egiteko bi modu ditugu: “esaldi aurredefinitu bidezko ebaluazioa” eta “esaldien kalifikazioa”. Bi aukeretako edozeinekin lan egin ahal izateko -beti ere zentruaren beharrak eta lan egiteko modua kontutan izanda-, aldez aurretik Inikan konfigurazio-lan batzuk egin beharko dira.
Jarraian azalduko dira bi aukerak.