IKASLEKO

Azpi-atal honek ikasle bakoitzaren ebaluazio jakin bateko ikasgai guztietako notak pantaila berean sartzeko aukera eskaintzen du.

Bertara sartzean, goiburu grisean zehaztuko ditugu bilaketarako beharrezko datuak. Hasteko, kalifikatu nahi dugun ikasleari dagokion maila adieraziko dugu “Maila” eremuan. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren). “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea bera.

tutorepr

Zehaztapenak egin ostean ikasleari dagozkion ikasgai guztiak zerrendatuko dira:

tutorepr

Pantaila honetan ondoko datuak kudea daitezke:

 tutorepr

Ikasleen zehaztapena burutzeko bi modu daude:

–       “Ikaslea” desplegablean zehaztu.

–       “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabiliz.

Nota Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra. Zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa.
Errek. Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota. Zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa.
Oharrak Ohar predefinituak esleitzeko aukera. Inikan aurrez definitu behar dira.

 

Oharra Ikasgaiko oharra. Testu librea.
 tutorepr Ikasgaiaren ondoan ikur hau ageri bada, aukeratutako ikasleak ikasgai horretan laguntza-motaren bat jasotzen duela esan nahi du.
Ikasleari oharra Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar orokorra. Tutoreak bakarrik du ohar hau idazteko aukera.
 tutorepr Edozein aldaketa gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude