INIKA V3ra SARRERA

Dokumentu honetan Inika V3-ren inguruko argibideak aurkituko dituzu. Aplikazio honen bitartez, idazkari, kudeatzaile eta zuzendaritza-taldeko kideek egunerokotasunean aurrera eraman beharreko atazak gauzatzen laguntzea du helburu.

Gidaliburu honek, Inikaren menu nagusiaren egitura berbera jarraituz aurkezten ditu Inika aplikazioak eskaintzen dituen aukera desberdinak.

Zer da Inika?

Inika, kudeaketa akademikoa aurrera eramateko informatika-programa bat da. Honen bitartez, Hezkuntza Sistemaren partaide diren eragile (ikasle, guraso, irakasle eta langile) eta baliabideen kudeaketa gauzatu ahal izango dugu. Hala nola: kalifikazioen kudeaketa; eskolaz-kanpoko ekintzena; jangela; garraioa; kudeaketa ekonomikoa; matxurak; liburutegia, etab. Modu berean, askotariko dokumentazio ofiziala bistaratu eta inprima dezakegu (boletinak; izarak; aktak; etab).

 

Zein beste aplikazio dugu gure eskura?

Inika instalatzen den unean, eInika deritzon beste aplikazio bat ere instalatzen da:

  • INIKA: kudeatzaile, idazkari, zuzendaritza-taldeei zuzendua dago. (Kudeaketa ekonomikoa; Inika aplikazioaren erabilgarritasunen konfigurazio aukeren zehaztapena).
  • eINIKA: irakaslegoari zuzendua. (Kudeaketa akademikoa: kalifikazioak, hutsegiteak, etab).

Bi aplikazio hauek erabili ahal izateko, Internet nabigatzailea instalatua izatea beharrezkoa da (Firefox, Internet Explorer edo GoogleChrome, adibidez). Ikastetxe bakoitzak bere URL propioa izango du: lotura hau txertatu beharko dugu nabigatzaileko helbide-barran.  Behin barruan, aplikazio bakoitzak eskaintzen dituen aukerak erabili ahal izango ditugu.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude