Jangelako pantailan, ikaslea ohiko jankidea den ikusi ahal izango da, hala ez balitz, bere fitxa ez litzateke agertuko, ondorengo irudian ikus dezakegun bezala.
Jarraipen erlaitzean aurkitzen den “plus” botoiak, jangelako arduradunari abixuak uzteko aukera ematen digu.
Adibidez, gure seme edo alaba ohiko jankidea bada, jangelara ez dela joango ohartarazteko abixua sor dezakegu. Bestalde, gure seme edo alaba ez bada ohiko jankidea, aukeratutako egunean jangelara joango dela ohartarazteko abixua sor dezakegu. Jangelako arduradunari nota bat uzteko ere aukera izango dugu, honek kontuan har dezan.