Menuko aukera honen bitartez, gure seme-alaben jangelako jarraipena egin dezakegu. Pantaila honetan, aukeratutako ikasleak jangela-zerbitzuan izandako izen-emateak bistaratuko dira eta bertaratzeen kudeaketa gauzatu.

– “Noiztik” eta “Nora” eremuetan zehatz ditzakegu kontsulta burutu nahi dugun data-tartearen mugak.
Informazioa honela antolatuta dago pantailan:
 |
Taula honetan ematen den informazioaren inguruko xehetasunak kontsultatzeko, botoi hau klikatuko dugu. Ondokoa da bistaratuko dena:

|
| Eguna |
Jangela-zerbitzua zein egunetan erabiliko den. |
| Bertaratze |
Ea jangela-zerbitzua erabili duen (izena-emandako egun horretan). |
| Gurasoen oharra |
Izen-emate garaian gurasoek idatziriko aipamena. |
| Jangelako oharra |
Jangelako arduradunek ikaslearen inguruan idatziriko oharra. |
| Janaria |
Janariarekiko jarreraren inguruko balorazioa. |
| Jarrera |
Ikaslearen jarreraren inguruko balorazioa. |
| Garbitasuna |
Ikaslearen garbitasunaren inguruko balorazioa. |
| Loaldia |
Siesta garaiaren balorazioa. |
- “Bertaratzeak” botoian klikatuz gero, salbuespen hauek kudea ditzakegu. Ondoko pantaila bistaratuko da:

Post Views:
203