Pantaila honetan, adierazitako taldeko (eta data-tarteko) ikasleen arau-hausteak bistaratuko dira. Modu honetan, hauen jarraipena burutu ahal izango da. Ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:
Arau-hausteen jarraipena burutzeko, ondoko pantaila bistaratuko da:
“Filtroak” atalean, arau-haustea zehaztuko dugu:
Maila – Taldea |
Kontsultatu nahi ditugun arau-hausteak zein taldeetako ikasleenak diren. Sistemak, defektuz, haserako orrian zehaztutako taldekoak bistaratuko ditu. Beraz, datu hau aldatzeko joan haserako orrira. |
Noiztik | Zein datatik aurrerako arau-hausteak kontsultatu nahi diren. |
Nora | Zein datara arteko arau-hausteak kontsultatu nahi diren. |
Datu hauek zehaztu ostean, baldintza horiek betetzen dituzten arau-hausteak bistaratuko dira pantailan. Besteak beste, arau-hausteen inguruko datu hauek agertuko dira:
Arau-hauste mota | Gehitutakoa zein arau-hauste mota den. |
Eranskina | Arau-hausteari dagokion eranskina bistaratzeko lotura. |
Ikaslea | Arau-haustea zein ikasleri dagokion. |
Data-ordua | Arau-haustea zein egun eta saiotan gertatu zen. |
Gaia | Arau-haustea zein ikasgaitann gertatu zen. |
Irakaslea | Arau-haustea zein irakaslek gehitu zuen. |
Informazioa | Izandako jokabidearen inguruko zehaztapenak. |
Informazioa | Ezarritako neurrien inguruko informazioa. |
Deskribapena | Irakasleak gehitutako testu librea. |