Menuen berrantolaketa

“NOTAK” – “HUTSEGITEAK” – “JARRAIPENA” atalak blokeka antolatu ditugu.

Menuko aukera hauek kategorizatu egin dira. Hau honela, azpi-atalak multzokatuta aurkituko ditugu.

berrikuntzak_notak

Aurrera begira antolaketa hau beste menuetan ere aplikatuko dugu.

 

Menuko sarrera bakoitzeko azpiatalak “erlaitz” (pestaina) bidez bateratu ditugu.

Adibidez, “Hutsegiteak >  Saioka > Gaiko” sarreraren barruan, hiru aukera ditugu:

 

berrikuntzak_erlaitzak

 

Berrikuntza honek erabilerraztasun nabarmena gehituko dio Inikari. Izan ere, erlaitz batetik bestera pasatzean, haseran zehaztutako datuekin lan egiten jarraituko da (datu horiek berriro zehaztu beharrik gabe). Hau da, “Kudeaketa” erlaitzean “Maila-Gaia” eremuan “Batx2A – Filosofia II” taldea zehaztu bada, “Jarraipena” edo/eta “Ikuspegi orokorra” erlaitzera joatean “Batx2A – Filosofia II” taldeari dagozkion datuak bistaratuko dira defektuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude