Talde/Ikasgai bateko nota guztiak aldi berean kontsultatzeko, menuko “OROKORRA: Gaika” azpi-atalera joko dugu.
- “MAILA – GAIA” eremuan kalifikatu nahi den ikasgaia zehaztean, gai horretako ikasleen zerrenda bistaratuko da.
- “Ebal.” eremuan, defektuz, sistemak gauden ebaluaketa zehaztuko du (datua aldagarria izanik).
Pantaila honek ondoko informazioa eskaintzen du:
- Zehaztutako taldeko ikasle bakoitzaren izena eta talde naturala.
- Ikasle bakoitzeko:
Atz. |
Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da. |
Nota |
Adierazitako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra. |
Errek. |
Adierazitako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota. |
Kontzeptuak |
Zenbait kasutan, eta beti zentruak hala erabakita, “Nota” zutabeaz gain, beste batzuk aurki ditzakegu. Kontzeptuak dira hauek: “Prozedura”, “Kontzeptuak”, “Jarrera”… esaterako. (Batxilergoan, “Nota” eta “Errekuperazio-nota” zutabeak bakarrik agertzen dira). |
Oharrak | Inikan aurrez definitutako ohar orokorrak. |
Oharra |
Ikasgai bakoitzeko irakasleak ikasleari idatzitako ohar pertsonalizatua. |
Ikasleari oharra | Tutoreak ikasleari adierazitako ebaluaketan idatzitako ohar pertsonalizatua. |
Pantailaren azpiko eremuan, aukeratutako ikasgai eta taldearen inguruko hainbat estatistika ikusi ahalko ditugu. Estatistiken eremuko lehen lerroan, ikasgaiko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus daitezke. Bigarren lerroan, berriz, kontzeptu ezberdinei eman zaien ehunekoen araberako estatistikak ageri dira. Ehuneko hauek aldez aurretik Inikan zehaztu behar dira.