Atal honetan, guk geuk bidalitako mezuen jarraipena egiteko aukera daukagu. Horretarako, hartzaile-multzoa definituko dugu “Jarraipena” eremuan.
“Iraungitutakoak ikusi” zeldatxoa klikatzen badugu jaso ditugun eta iada iraungituta dauden mezuen zerrenda ikusi ahalko dugu.
Mezu baten gainean klikatuz gero dagozkion datuak agertuko dira, hau da, noiz bidali den, noiz iraungitzen den, hartzaileak irakurri duen ala ez.
Mezua ezabatu nahi izanez gero, “Ezabatu”-ren aldamenean dagoen botoia klikatuko dugu.