KONPETENTZIAK

Atal honetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko arauei jarraituz, LOMCE legea dela-eta ebaluatu beharreko konpetentziak kalifikatzeko aukera eskaintzen da. Legeari jarraiki, DBH eta LH6rako bakarrik eskaintzen da aukera hau.

Horretarako, “Maila” eremuan zehaztuko dugu kalifikatu nahi dugun maila. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren).

tutorepr

Pantaila honen egiturari dagokionez, zehaztutako taldeko ikasleen zerrenda bistaratuko da. Ikasle bakoitzeko, konpetentzia adina zutabe aurkituko ditugu. Zutabe bakoitzeko goiburukoa konpetentziari dagokion laburdura izango da (zehaztapenak pantailaren azpiko aldean aurkituko ditugu). Konpetentziak kalifikatzeko ikasleari dagokion konpetentziaren desplegablean burutuko dugu aukera.

Konpetentziak baloratzeko Hezkuntzak ezarritako kalifikazioak aurkituko ditugu desplegablean:

IN: Inicial ME: Medio AV: Avanzado

Aldaketak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

tutorepr

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude