IKASLEA

Atal honetan, tutoreak eta orientatzaileak gainerako espezialistek ebaluazio-bileretan bere taldeko ikasleen inguruan egindako balorazio eta ekarpenak jasotzeko aukera daukate.

adm_jar_ebalbil_ikaslea

Pantaila honek eskaintzen duen informazioa eta aukerak bi zatitan antolatuta daude. Goiburukoa batetik; edukia bestetik.

Hasteko, goiburukoan ondoko datuak zehaztuko ditugu:

Maila Ikasleari dagokion taldea.
Ebaluaketa Ebaluatu nahi den ebaluaketa.
Ikaslea Ebaluatu nahi den ikaslea. Ikaslea aukeratzeko modu desberdinak daude:

  • “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoien bitartez.
  • “Ikaslea” desplegablean zehaztu.

Eremu honetan ikaslerik zehazten ez badugu, aukeratutako taldeko ikasle guztiak bistaratuko dira.

Data Ikaslearen inguruan hartutako erabakiak zehatz ditzakegu eremu honetan.

 

Goiburuko-datuak zehaztu ostean, pantailaren edukia bistaratuko da honela antolatuta:

 

Ikaslea Aukeratutako taldeko ikaslearen izen-abizenak.
Erabakiak Ikaslearen inguruan hartutako erabakiak zehatz ditzakegu eremu honetan.
Balorazioa Ikaslearen inguruko balorazioak zehatz ditzakegu eremu honetan.
Tutore oharra Tutoreak ebaluaketa horretan ikasleari idatziriko oharra. (Kontsultarako datua).
Hutsegiteen totalak Ikasleak ebaluaketan zehar izandako ez-etortzeen inguruko informazioa: Justifikatuak, Ez-justifikatuak,  Kaleratze/Etxeratzeak etab.

tutorepr

Eginiko aldaketak jasotzeko, “Gorde” botoia klikatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude