DATU-BEREZIAK KUDEATU

Aukera honen bitartez, ikasleen inguruko informazio “berezia”ren kudeaketa gauza daiteke. Bertara sartzean, ondokoa bezalako pantaila bat ikusiko dugu:

jarraipena_datubereziak

Pantailaren goiko atal griseko “Aukeratu maila” eremuan, defektuz, haserako orrian zehaztu dugun taldea agertuko da. Beraz, datu hau aldatzekotan, haserako orrira jo beharko dugu.

Aipatutako datua zehaztu ostean bistaratuko den pantaila honela antolatuta dago:

Ikasleak Zehaztutako taldeko ikasleen zerrenda.
Jarraipena ikusi

jarraipenaikusi / jb

Ikasle bakoitzari dagozkion datu-bereziak sartu edo-eta sartutakoak kontsultatzeko, botoi hau klikatu behar da.

  • jarraipenaikusi: Ikasle horrek ez du daturik esleituta.
  • jb: Ikasle horrek badu iada esleitutako daturen bat.
Zabaldu guztia Ikastetxeak “datu-berezien” banku bat sortuko du. Eremu honetan atzigarri izango ditugu datu-berezi horiek eta bertatik ikasleei esleitu ahal izango dizkiegu.

Esleipena gauzatzeko ondoko pausuak jarraituko ditugu:

jarraipena_datubereziak2

  1. “Ikasleak” eremutik interesatzen zai(zki)guna(k) klikatuko d(it)ugu (esleipen masiboa egitea posible da).
  2. “Zabaldu guztia” eremutik, interesatzen zaigun atalari dagokion “+” ikurra klikatuko dugu. (Gure kasuan, “Behar bereziak”).
  3. Interesatzen zaigun itemari dagokion zelda klikatu.
  4. tutorepr botoia klikatu.
tutorepr  Botoi honen bitartez, eginiko aldaketa guztiak gorde ahalko ditugu.

 

jarraipenaikusi JARRAIPENA IKUSI

Botoi hau klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan izango dugu, orain arte sartutako datuak kontsultatu eta berriak gehitzeko aukera.

jarraipena_datubereziak3

Ikaslearen izen-abizenen azpian, honela antolatuta dago informazioa:

Jarraipen berezia Eremu honetan agertuko dira ikasleari esleitutako “datu-bereziak” (hau da, ikastetxeak datu-berezien kudeaketarako erabiltzen dituen kontzeptuak).
Oharra Ikaslearen datu-berezien inguruko oharra.
tutorepr  Eginiko aldaketak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatu.
Ezabatu

tutorepr

“Jarraipen berezia” eremuko datu-bereziren bat ezabatu ahal izateko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude