JARRAIPENA

Atal honetan hutsegiteen jarraipena burutu ahal izango da: aukeratutako ikasleak adierazitako data tarte batean izandako hutsegiteak, hain zuzen ere. Gogoratu kontrakorik adierazi ezean “Kudeaketa” erlaitzean adierazitako ikaslearen datuekin jarraituko dugula lanean.

tutorepr

Dena den, ikasle batetik bestera mugitzeko bi aukera ditugu:

 

 tutorepr –       Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

–       “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

 

Bestalde, datuen kontsulta burutzeko irizpidea ezarri dezakegu: ebaluaketa jakin bateko hutsegiteak nahiz denbora-tarte zehatz batekoak kontsulta ditzakegu. Horretarako, “Aukeratu filtroa” eremuan “Daten artean” edo “Ebaluaketa” aukeratuko da.

Lehen irizpidea aukeratuz gero, “Hasera” eta “Amaiera” eremuetako  ikonoan klikatuz zehaztuko dugu kontsulta burutu nahi dugun data-tartea.

Bigarrena aukeratuz gero, berriz, aplikazioa defektuz gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebaluaketa” eremuan alda daitekeelarik).

tutorepr botoia klikatuz emango dugu kontsulta burutzeko agindua eta datuak bistaratuko dira:

tutorepr

Ikasgai bakoitzeko “Data” zutabean agertzen den “Ordua” zutabeko “Falta-Mota” bistaratuko da, berandutzerik egon den ala ez eta dagokion oharraz gain.

Pantaila honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira:

 tutorepr Hutsegitearen inguruko oharra idazteko eremua.
 tutorepr Existitzen den erregistroren batean aldaketaren bat eginez gero, “Gorde” botoian klikatuko dugu hau gordetzeko.
 tutorepr Erregistroak ezabatzeko, dagokion erregistroaren eskuinaldean dagoen “Ezabatu” zutabea aktibatu eta  botoia klikatuko dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude