IKUSPEGI OROKORRA

Erlaitz honetan, eremu griseko “Noiztik” eta “Nora” eremuetan zehaztutako data-tartean izandako hutsegiteen informazio xehetua bistaratzen da. Defektuz, “Noiztik” eremuan gauden ebaluazio haserako data bistaratuko du; “Nora” eremuan gaurko data. (Gogoratu kontrakorik adierazi ezean “Kudeaketa” erlaitzean adierazitako ikaslearen datuekin jarraituko dugula lanean).

tutorepr

Aipatutako datuak zehaztu ostean, adierazitako ikaslearen ikasgaien zerrenda bistaratuko da. Ikasle bakoitzeko, ondoko informazioa jasoko da:

tutorepr

 Hutsegiteak

Data-tarte horretan ikasgaiko izandako hutsegite-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitzen dira).

Arau-hausteak Data tarte horretan ikasgaiko izandako arau-hauste kopurua: desegokiak, aurkakoak eta larriak.
Jarrera Data-tarte horretan ikasgaiko izandako jarrera-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitu eta “Jarraipena” atalean kudeatzen dira).
Etxeko-lanak Data-tarte horretan ikasgaiko izandako etxeko-lanen inguruko jarrera-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitu eta “Jarraipena” atalean kudeatzen dira).

 

Kontutan izan, pantaila honek aipatutako informazioa bistaratzen duela, ez du editatzeko aukerarik ematen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude