JARRAIPENA

Atal honetan hutsegiteen jarraipena burutu ahal izango da: aukeratutako taldeko ikasleek adierazitako data tarte batean izandako hutsegiteak, hain zuzen ere. Gogoratu kontrakorik adierazi ezean “Kudeaketa” erlaitzean adierazitako taldearen datuekin jarraituko dugula lanean.

tutorepr

 

Bestalde, datuen kontsulta burutzeko irizpidea ezarri dezakegu: ebaluaketa jakin bateko hutsegiteak nahiz denbora-tarte zehatz batekoak kontsulta ditzakegu. Horretarako, “Aukeratu filtroa” eremuan “Daten artean” edo “Ebaluaketa” aukeratuko da.

Lehen irizpidea aukeratuz gero, “Hasera” eta “Amaiera” eremuetako  ikonoan klikatuz zehaztuko dugu kontsulta burutu nahi dugun data-tartea.

Bigarrena aukeratuz gero, berriz, aplikazioa defektuz gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebaluaketa” eremuan alda daitekeelarik).

Azkenik, “ikaslea” eremuan ikasle bat aukeratuz gero, berari bakarrik dagozkion hutsegiteak bistaratuko dira.

tutorepr botoia klikatuz emango dugu kontsulta burutzeko agindua eta datuak bistaratuko dira:

tutorepr

Ikasle bakoitzeko “Data” eta “Ordua” zutabeetan agertzen diren egun eta saioko “Falta-Mota” bistaratuko da, berandutzerik egon den ala ez eta dagokion oharraz gain.

Pantaila honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira:

 

 tutorepr Datuak, defektuz, dataren arabera ordenatuta ageri dira. Alfabetikoki ordenatu ahal izateko, “Alfabetikoki ordenatu” zelda aktibatuko dugu.
 tutorepr Hutsegitearen inguruko oharra idazteko eremua.
 tutorepr Existitzen den erregistroren batean aldaketaren bat eginez gero, botoian klikatuko dugu hau gordetzeko.
 tutorepr Erregistroak ezabatzeko, dagokion erregistroaren eskuinaldean dagoen “Ezabatu” zutabea aktibatu eta  botoia klikatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude