Azpi-atal honek ikasle bakoitzaren ebaluazio jakin bateko ikasgai guztietako notetara sarbidea izango dugu pantaila bakar baten bidez.
Bertara sartzean, goiburu grisean zehaztuko ditugu bilaketarako beharrezko datuak. Hasteko, kalifikatu nahi dugun ikasleari dagokion maila adieraziko dugu “Maila” eremuan. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren). “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea bera.
Zehaztapenak egin ostean ikasleari dagozkion ikasgai guztiak zerrendatuko dira:
Pantaila honetan ondoko datuak kontsulta daitezke:
|
Ikasleen zehaztapena burutzeko bi modu daude:
– “Ikaslea” desplegablean zehaztu.
– “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabiliz.
|
Atz. |
Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da. |
Nota |
Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra. |
Errek. |
Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota. |
Oharrak
|
Inikan aurrez definituriko ohar orokorrak. |
Oharra
|
Irakasleak ikasleari ikasgaiaren inguruan idatzitako ohar pertsonalizatua. |
|
Ikasgaiaren ondoan ikur hau ageri bada, aukeratutako ikasleak ikasgai horretan laguntza-motaren bat jasotzen duela esan nahi du. |
Ikasleari oharra |
Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar pertsonalizatua. |
Post Views:
158