“Helburuka” ataleko edozein azpi-ataletan sartuta, lan egiteko moduaren arabera bi kalifikazio-modu desberdin ikusi ahal izango ditu (pantailako egitura bietan beretsua izan arren):
- Esaldi aurredefinituen bidezkoa: ikasle guztiek helburu bakoitzean item berdinak izango dituzte. “Nota” eta “Errek” zutabeetako kalifikazioen bitartez baloratuko dira item hauek.
- Esaldien aukeraketa bidezkoa: ikasle bakoitzak helburu bakoitzean dagozkion esaldiak bakarrik edukiko ditu. Ez da kalifikazio kuantitatiborik egingo, kualitatiboa baizik.
Jarraian azalduko ditugu bi kasu hauetan bistaratuko diren pantailen nondik norakoak: