JANGELA

Menuko aukera honen bitartez jangelako zerbitzua erabiltzen duten ikasleen asistentziaren kontrola gauza dezakegu.

Bi erlaitzetan banatuta dago:

  • Asistentzia: kontsultarako pantaila.
  • Kudeatu: asistentziaren kontrola eramateko pantaila.

ASISTENTZIA

jangelasistentzia

Pantaila honetan, zehaztutako datan jangela zerbitzuaren inguruko gora-beherak kontsultatu ahal izango dira.

  • “Ohiko bazkaltiarrak” eremuan, normalean zerbitzua erabiltzen dutenak bistaratuko dira.
  • “Ez-ohiko bazkaltiarrak” eremuan, normalean zerbitzua erabiltzen ez dutenak, baina adieraziko datan jangelan geratuko diren ikasleak bistaratuko dira

 

 

KUDEATU

Pantaila honetan bi eremu aurkituko ditugu:

  • OHIKO BAZKALTIARRAK: Egunero zerbitzu hau erabiliko duten ikasleen kudeaketa.
  • EZ OHIKO BAZKALTIARRAK: Normalean zerbitzu hau erabiltzen ez duten ikasleen kudeaketa.

adm_jangela

 

Hau honela, asistentzia kudeatzeko ondorengo pausuak jarraituko ditugu:

1.Data zehaztu: asistententzia kudeaketa gauzatu nahi den eguna zehaztu “Data aukeratu” eremuan, egutegian aukeratuta. (“Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoien bitartez egunez alda gaitezke).adm_jangela_1

 

2.Ohiko bazkaltiarrak: zerrenda honetatik bertaratuko ez diren ikasleei dagokien “bertaratze” zutabeko zelda desaktibatu eta  tutorepr botoia klikatu.

3.Ez ohiko bazkaltiarrak: zerrenda honetan, adierazitako datan, normalean etortzen ez diren ikasleetatik  zeintzuk etorriko diren zehaztuko dugu. Horretarako, plus_berde botoia klikatuko dugu.

adm_jangela_3

Jarraian bistaratuko den leihoko “Ikaslea aukeratu” desplegablean adieraziko dugu datu hori.

adm_jangela_4

Datua gordetzeko, berriro plus_berde botoia klikatuko dugu.

4.Ez-ohiko bazkaltiarren zerrendan dagoen ikasleren bat ezabatu nahi izatekotan,  dagokion “Bertaratze” zutabeko zelda desaktibatu eta tutorepr botoia klikatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude