GURASOAK

Azpi-atal honen bitartez, gurasoei helaraziko zaizkien dokumentuak eta estekak eskegiko dira.

Aurrez aipatu moduan, pantaila eremu desberdinetan banatuta dago.

  • Dokumentu orokorrak.
  • Ikasketa maila bakoitzeko eremuak.

Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzeko, eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sor ditzakegu. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak sartuko ditugu eta informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da.

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

gehitu

 Eremu jakin batean “karpeta” berri bat sortzeko, -eremu horri – dagokion “Gehitu” botoia klikatuko dugu. Bistaratuko den leihoko datuak bete ostean (karpetari dagokion izena euskaraz eta gazteleraz, eta karpeta kokatu nahi dugun ordena), “Gorde” botoia klikatu.

adm_dok_antolaketa2

ik_unitatedeskr  Iada existitzen den karpetaren bateko izena aldatzeko, “editatu” botoian klikatu eta aldatu behar dugun eremua aldatuko dugu.
 karpeta

 Sortutako karpeta berrian ditugun dokumentuak eskegitzeko, “karpeta” ikonoan klikatuko dugu. Karpetaren edukia bistaratuko da:

adm_dok_antolaketa3

Aukeratutako karpetaren barruko “Gehitu” botoia klikatzean, ondokoa bezalako leiho bat irekiko da:

adm_dok_antolaketa4

Datuak zehaztu:

  • Ordena: fitxategia zerrendako zein posiziotan gehitu nahi den.
  • Izena EU / Izena GAZ: dokumentuaren izena euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren.
  • Fitxategia atxikitu: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna fitxategia bada.
    • “Gehitu” botoia klikatu ostean, igo nahi dugun fitxategia zein den zehaztuko dugu.
  • Web orriaren esteka: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna web orri baterako lotura bada.
    • “Web orriaren helbidea” eremuan zehaztuko dugu lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude