Azpi-atal honen bitartez, irakasleei helaraziko zaizkien dokumentuak eskegiko dira. Horretarako, ondoko datuak beteko ditugu:
Aurrez aipatu moduan, pantaila eremu desberdinetan banatuta dago.
- Dokumentu orokorrak.
- Ikasketa maila bakoitzeko eremuak.
Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzeko, eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sor ditzakegu. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak sartuko ditugu eta informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da.
Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:
|
Eremu jakin batean “karpeta” berri bat sortzeko, -eremu horri – dagokion “Gehitu” botoia klikatuko dugu. Bistaratuko den leihoko datuak bete ostean (karpetari dagokion izena euskaraz eta gazteleraz, eta karpeta kokatu nahi dugun ordena), “Gorde” botoia klikatu.
|
|
Iada existitzen den karpetaren bateko izena aldatzeko, “editatu” botoian klikatu eta aldatu behar dugun eremua aldatuko dugu. |
|
Sortutako karpeta berrian ditugun dokumentuak eskegitzeko, “karpeta” ikonoan klikatuko dugu. Karpetaren edukia bistaratuko da:
Aukeratutako karpetaren barruko “Gehitu” botoia klikatzean, ondokoa bezalako leiho bat irekiko da:
Datuak zehaztu:
- Ordena: fitxategia zerrendako zein posiziotan gehitu nahi den.
- Izena EU / Izena GAZ: dokumentuaren izena euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren.
- Fitxategia atxikitu: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna fitxategia bada.
- “Gehitu” botoia klikatu ostean, igo nahi dugun fitxategia zein den zehaztuko dugu.
- Web orriaren esteka: zelda hau aktibatuko dugu, baldin eta publikatu nahi duguna web orri baterako lotura bada.
- “Web orriaren helbidea” eremuan zehaztuko dugu lotura.
|
Post Views:
152