Menuko aukera honen bitartez, zentruan ditugun gelen kudeaketa gauza dezakegu. Modu honetan, saio bakoitzean -aurrez erregistratutako gela guztien artetik- “libre” daudenak zeintzuk diren kontsultatu ahal izango dugu.
Ondokoa da lana egiteko modua:
Ezkerreko zutabea |
Zutabe honetan izango ditugu zentruko gela guztiak (aurrez Inikan erregistratuta izan behar ditugunak). Hauen artetik, interesatzen zaizkigunak aukeratuko ditugu dagokien zelda aktibatuz (edo guztiak, “Denak aktibatu” zelda aktibatuta). |
Botoi hauen bitartez, ordutegiaren ikuspegia alda dezakegu. Modu honetan, hilabete, aste nahiz egun bakarreko ordutegian libre dauden gelak kontsulta ditzakegu. | |
Fletxatxo hauen bitartez, denboran zehar mugi gaitezke: hilabeteko ikuspegian bagaude, aurreko edo datorren hilabetera pasa; asteko ikuspegian bagaude, aurreko edo datorren astekora; eguneko ikuspegian, aurreko edo datorren egunera. |
OHARRAK.
Funtzionalitate hau erabili ahal izateko, beharrezkoa da ondokoak kontutan izatea:
- Gelak, aurrez, Inikan erregistratuta izan behar ditugu: “Ingurunea” > “Gelak” atalean.
- Sistemak libre gelditzen diren gelak zeintzuk diren kalkulatu ahal izateko, Irakasle Koadernoaren ordutegian saio bakoitzean dagokion gelaren esleipena egitea beharrezkoa da.