IRAKASLEEN ORDUTEGIA

Aukera honen bitartez, irakasle bakoitzari dagokion ordutegia erregistratu nahiz kontsultatu ahal izango dugu.

Hasteko, irakaslea zehaztuko dugu “Irakaslea” eremuan:

ordutegia_sartu_ir

 

Ordutegian, saio lektibo, zaintza, osagarri eta bileren berri eman beharko da. Horretarako:

ordutegia_sartu_ir2

“Mota” eremuan, saio lektiboa edo bestelakoa den adieraziko dugu.

Sesio lektiboa aukeratzen badugu, adierazi behar ditugun datuak honako hauek dira:

    • Markoa: hasieran esan bezala, administrariak markoak zehaztuko ditu, bere ordu hasiera-amaierarekin, honen lana ondo egon behar du ondoren ordutegia sartzeko.
    • Eguna: Asteko zein egun den zehaztu, Astelehena, Asteartea, Asteazkena, osteguna edo Ostirala.
    • Ordua: Ordu edo sesioaren zenbakia zehaztuko dugu hemen.
    • Taldea: saioa zein maila eta ikasgairi dagokion.
    • Gela: datu hau ez da derrigorrezkoa.
    • Noiztik” eta “Nora” eremuetako datuen bidez, saio bera adierazitako denbora-tartean errepika dadin lortuko dugu. Hau da, adibidez, astearteko bigarren orduan kurtso hasieratik amaierara arte LH2A taldean Euskara emango dela zehaztuko dugu.
    • Erregistroa gordetzeko,  Dibujo 5 ikurrari emango diogu.
    • Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta Dibujo jai eguna 1 botoia klikatuko dugu.

 

“Besteak” mota saio bat gehitzekotan, berriz:

  • Markoa: Saio lektiboen kasuan bezala, adierazi behar da gure kasuan zein den behar dugun markoa.
  • Mota: Bestelako saioa zehaztuko da: Osagarriak, Bilerak eta Zaintzak.
  • Eguna: Asteko eguna zehaztuko dugu.
  • Ordua: Ordu edo sesioaren zenbakia zehaztuko dugu.
  • Deskribapena: Motaren arabera deskribapen bat idatziko dugu, hau ondorengo koaderno digitalean ikusiko dugu. Oso datu garrantzitsua da eta bete beharrekoa, ez utzi hutsik.
  • Gela: saio lektiboen kasuan bezala, adierazi daiteke lan hori zein geletan emango den baina ez da daturik garrantzitsuena.
  • Noiztik” eta “Nora” eremuetako datuen bidez, saio bera adierazitako denbora-tartean errepika dadin lortuko dugu. Hau da, adibidez, astearteko bigarren orduan mintegi bilera badago.
  • Erregistroa gordetzeko,  Dibujo 5 ikurrari emango diogu.
  • Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta Dibujo jai eguna 1 botoia klikatuko dugu.

 

ORDUTEGIAREN KONTSULTA

Sartutako datuak ordutegi-taula moduan bistaratu ahal izateko, “Asteko ikuspegia” zelda aktibatuko dugu.

ordutegia_sartu_asteko_ikusp

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude